Stonehengeri buruzko beste teoria bat

  • Munduko monumentu megalitiko ezagunenetakoa zertarako erabili zuten ez dakigu eta, berriki, beste teoria bat landu du Trevor Cox Salfordeko unibertsitateko (Manchester, Ingalaterra) ikerlariak.

(argazkia: Wikipedia / Diego Delso CC-BY-SA)
(argazkia: Wikipedia / Diego Delso CC-BY-SA)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Stonehengeko monumentuaren erreplika eraiki du eskalan Coxek, orijinalean galdutako edo eroritako harriak ere ordezkatuta, eta eraikinaren akustika aztertu du.

Eraikinak sabairik izan gabe ere, zirkuluaren barruan dezibelioek gora egiten dutela ikusi du, eta zirkulutik kanpora, aldiz, barruko soinu uhinak oso ahul iristen direla.

Eta hala ondorioztatu du zirkuluan egiten ziren ekitaldiak edo errituak eliteari mugatuta zeudela. Historiaurrean ere desberdinkeria nagusi zela, alegia


Eguneraketa berriak daude