Ondoko geltokia: esperantza

PAULA ESTÉVEZ

Trambusaren ateak lerratu dira, zabalik utziz pasaia jaisten den jendeari. Kaia dei genezakeen espaloian, bi lerrotan antolatu gara: igo nahi dutenak batetik eta bestetik jaisten direnak. Azkenean, txanda heldu zaidanean igaiteko, hogeita zenbait urteko emazte bat aitzinatu zait hozki; agian jarleku bat ukaitea segurtatzeko, hala uste izan dut. Doblatu nauenean, haren mugimendu idorraz ohartu naiz, haren hazpegi gogortuez, haren ezpainen tinkotasunez. Eta hark jarleku bat aurkitu du; nik ez. Geltokiz geltoki goazela, haren aire satisfosa uste dudanari, erantzun diot kasik mespretxuz, haren gainaldean, beroaren eta autobusaren bultzen erdian, betaurreko beltzak berriz hozkan ezarriz.

Lau geldialdiren ondotik, ohartu naiz negarrez ari dela, harrabotsik gabe, ur xirriztak begietatik ateratzen zaizkio tai gabe, aurpegiko beste gihar bakarra mugitu gabe. Noiztenka, ahurrean tinkatzen duen paperezko mokanesaz xukatzen ditu malko iturriak. Momentu baten buruko, mokanesa blaiturik, gainezka ikusi dut esku beteaz matelak torratzen.

Hastapenean, ene jarrera aiuta eta arras gehiegizkoarengatik negar egin lezakeela pentsatu badut ere, argi dut orain ez dela hainbesteko etsipenaren arrazoia izan. Eta hor sinets ala ez, ez dut jakin zer egin.

Ni bezalako pertsonek ez dute lotsarik, ezezagunei zuzentzeko, adibidez; ez gara beldur ez poliziak gurutzatzean, ez seguritate arduradunek begiratzen digutenean, ez kontrolatzaileen taldea autobusera igotzen denean. Oker naizenean edota kitzikatzen nautenean ez naiz erantzuteko lotsa. Egia da, ene erantzunek, tupustekoek sustut, badutela hitz-tirokadaren antza zenbaitetan, ez direla beti egokiak, ez pausatuak, gaiztoak berdin. Eta, putxaz, pena eman nezake, hain harro, mutu, galdu eta inutil.

Garraio publikoek ikerketa soziologikoak horni ditzakete urteetan zehar, ez baita gertatzen egunik zer konta ematen ez dutenik

Mokanesik ez niezaioke eskain, ez baitut, eta auskalo nola hartuko lukeen, gainera, haren pena hain ikusgai utz dezadan, galaraz diezaiodan tristezia ia ikusezin duin hori. Ondoan duena, ni baino lehenago ohartua zen segurki, edo beharbada ez oraindik, sudurra smartphoneari kolaturik dago, behakorik altxa gabe. Parekoa, duda izpirik gabe egoeraz oharturik, egunkaria ahal bezainbat eta anormalki gora altxatuz irakurtzen ari da, gorderik paperezko hesiaren gibelaldean.

Mekanikoki, altxatua den egunkariko titular eta idazpuruak leitu ditut, hutsalki: erretreten erreformari men ez egin; ezkerra KO ote; ZAD: Frantziaren barne etsai berria; BRAV-M: nor dira eta zertarako; 18-60 urtekoen artean, %13 depresioan. Horretan gelditu naiz, ez baita, agian, hori baino anitzez urrunago bilatu behar isilik eta uharka negar egiteko arrazoirik.

Autobus eta garraio publikoek orokorrean, ikerketa soziologikoak horni ditzakete urteetan zehar, horretaz ez dudarik aspaldian, ez baita gertatzen egunik zer konta ematen ez dutenik. Gaur, bakoitza egon da bere erredola pertsonalarekin, dela betaurreko, dela egunkari, dela telefono, dela mokanes. Elkar lagun genezakeen, hitz zenbaitekin, keinu batez, kuraia desiratuz elkarri. Horren ordez, beste guztiak jaitsi eta gero ere, azken geltokiraino iraun dut, xutik, kasik penitentziaz bezala.

Zutabe hauen artera itzultzea ospatzeko eta horrek ematen didan pozaren adierazteko, gertakari alaiago zenbait konta nezakeen? Egia da. Baina iragan negu eta udaberrian zehar gertatuek ez didate oxitozina tasa zapartarazi, ez. Eta, jakina, gauza alaiek ez ohi naute berdin inspiratu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Analisia
Grebak, sistema eraldatzeko

ARGIAren efemerideen kanalean topatu dut berri zaharra: 1918ko apirilaren 23an, Irlandako langileek greba orokorra egin zuten I. Mundu Gerrarako derrigorrezko erreklutamenduaren aurka. Langileen eta independentziazaleen erantzunari esker, Britainia Handiak atzera egin behar izan... [+]


Immigrazioa eta sindikatuak, eskubide unibertsalak ala porrot kolektiboa

Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]


Teknologia
Esnearen bidea

Automatizazioaren eta abereen inguruan kuxkuxeatzen ari nintzela, ukuilu automatizatuen informazioa hasi naiz eskuratzen. Nire idazmahaiaren erosotasunetik idazten, gizakion kontsumorako modu masiboan esplotatzen ditugun abereen bizitzak nahiko penagarriak direla iruditzen zait,... [+]


2025-04-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Rowling ala Millerey

Errepikatu nirekin: Sara Millerey. Ez dezagun ahaztu bere izena. Transfeminizidioaren biktima da Millerey: gorrototzaile transmisogino batek torturatu zuen, besoak moztu zizkion eta bizirik bota zuen ibaiertz batera. Bi orduko agoniaren ondoren hil zen.

Errazagoa da J.K... [+]


2025-04-30 | Sonia González
Zaurgarritasunaren tranpa

Zenbait urtetatik hona sarri entzuten dugun kontzeptua da zaurgarritasuna. Gaur gaurkoz, diskurtso politikoetan pertsona zaurgarriez aritzea ohikoa da. Seguru nago nik ere inoiz erabili dudala berba hori Bizilan.eus webgunean, eskubide laboralak eta prestazio sozialak azaltzeko... [+]


2025-04-30 | Aingeru Epaltza
Europar bizimodua

Posible da, nonbait, zoriontasuna neurtzea. Are, bada horretan tematzen denik. NBEk ez du arrakasta handirik munduko bakeari eusten, baina halako tasuna planetan zehar nola dagoen banatua erakusten du urtero, txosten batean. Funtsean zerrenda bat da, herrialdez herrialde, zein... [+]


Errolda denontzat!

Maiatzaren 11n, igandea, Errekalde plazan (Bilbo) hitzordua dugu euskal hiri eta herrietan bizi diren pertsona guztiek errolda izan dezaten aldarrikatzeko korrikan. Ekintza hori gure udalerrietan bizi den inor erroldarik gabe ez egotea bultzatzen duen kanpaina zabal baten... [+]


2025-04-30 | Sukar Horia
Turismotik bizi, ala nekez bizi?

Duela urtebete eskas Espainiako aireportuen sarea kudeatzen duen AENA enpresa publikoak iragarri zuen Loiuko aireportuko terminala handitu nahi duela. 2024an 7 milioi bidaiariren langatik gertu gelditu zen eta, handitzeak aurrera eginez gero, 2030. urtetik aurrera 13-14 milioi... [+]


Eurokeynesianismo militarra

Europa berrarmatu. Europa defendatzeko berrindustrializatu. Hori da azkenaldian Europar Batasuneko agintari politikoek sustatu nahi duten agenda, Europako defentsari buruzko Liburu Zuria, Europa BirArmatu eta 2030 Prestasuna planen bidez. Militarismoa sustatzeko aitzakiak dira... [+]


Norabidea erakusten duten zenbait ohar, Aritz Otxandianori gertatutakoaren harira

Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko... [+]


2025-04-23 | Behe Banda
barra warroak
Unpopular opinion

Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Eguneraketa berriak daude