Galdakaoko PSE-EEko zinegotziak gertuko oroimena jasotzeko udalaren webguneaz egin salaketari erantzun dio Javi Buces Arazandiko kide eta webgunearen sortzaileak. Bere esanetan sufrimendu ezberdinak jasa dituzten biktimen bereizketa "argi" dago, eta zinegotziari berari eman zizkion aurretik azalpenak.
Hauteskundeen atarian kokatu du Javi Buces Aranzadiko kideak Galdakaoko PSE-EEko zinegotziaren salaketaren ostean sortu den polemika, Aranzadik oroimen historikoa eta gertuko oroimena jasotzeko hainbat udaletan egin duen webgunea dela-eta.
Naiz Irratiari azaldu dionez, webgunea "alderdi guztien kontsentsua" lortu ondoren egin zen Galdakaon, udalak Aranzadiri eskatuta, baita antzeko webguneak dituzten beste udaletakoa ere, Hernani, Azpeitia eta Tolosakoa kasu. Hala, alderdi sozialistan "jarrera aldaketa" atzeman du orain Bucesek.
PSE-EEko zinegotziaren ustez ETAren biktimen ondoan "ETAren terrorismoa" egin dutenak azaltzea "iraina eta umiliazioa" ekartzen die biktima horiei.
"Haiek bazekiten ze metodologia erabiltzen zuen Aranzadik. Aspalditik datorren sailkapen bat da, ez da Aranzadik asmatua. 2014an sortu zen hainbat elkarteren eta erakunderen artean, eta oinarrizko kontsentsu bat lortzeko sailkapen hori erabiltzen da", azaldu du.
Bucesen arabera, webguneak "argi" bereizten ditu giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimak eta beste sufrimendu batzuk jasan dituztenak. Nazioarteko zuzenbideak egia, justizia eta erreparazioaz dioena kontuan hartzen du Aranzadik erabilitako metodologiak, eta hori pertsonalki azaldu zion zinegotzi sozialistari duela hilabete berarekin harremanetan jarri zenean, Bucesek jakinarazi duenez. Harrituta agertu da orain sortu den zalapartarekin.
"Guk ez dugu gure metodologia aldatu, baina posible da aldatzea eztabaida sakon bat baldin badago. Hala ere, orain arte ez da oztoporik izan". Hauteskundeak eta gero giroa baretu eta lanean "berriz hastea" espero du Bucesek, udalerri askotan "oso ondo funtzionatu duen" tresna delako bere esanetan.
Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.
Iñigo Urkullu lehendakari ohiak adierazi du Txiki eta Otaegi Eusko Jaurlaritzak aitortutako biktimak direla, eta hala "errespetua" merezi dutela. Haien biktima izaera ezin dela zalantzan jarri azpimarratu du.
Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".
Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]
Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.
Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]
Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte.
Ibilbideen serie honetako ezberdinena dirudike Baiona Ttipiak, bere antzinako eraikinei beha jarriz gero: ez blokerik, ez adreilurik, ez maldarik.... herrixkatxo lasai bat da. Aitzitik, Errobi ondoko auzo honen historian barrena eginez gero, konturatuko gara borroka politiko... [+]
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da.
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian.
Astelehenean, 40 urte beteko dira Joseba Sarrionandia eta Iñaki Pikabea presoek Martuteneko kartzelatik ihes egitea lortu zutenetik. Egiako pisu batean izan ziren ezkutaturik bi iheslariak, eta oraindik milaka eztarrik abesten dute «kristoren martxa dabil!».
GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatuaren urteurrenaren datatik gertu antolatu dute ekimena dozenaka herritarrek. Helburua "egia aldarrikatu, memoria landu eta GALen gerra zikinaren biktimak aitortzea" da, eta irailerako egitaraua aurkeztu dute.