ARGIA.eus

Bultza kazetaritza independentea

Indarkeria ikusezina

Maiatzean Hego Euskal Herrian izango diren hauteskundeei begira daude alderdiak dagoeneko. Ia egunero hautagai baten aurkezpena dugu, talde batek edo besteak izango duen alkategaiaren iragarpen publikoa. Berdintasun Legeak 2007an ezarri zuen generoen parekidetasunaren beharra zerrendak egiteko orduan, eta horrek emakumeen bilaketa eskatzen du, baita emakume zerrendaburuena ere.

Zaila omen da lehenengo postuetan joan nahiko luketen emakumeak aurkitzea; ez dute nahi, antza. Konbentzitu nahian, presioa (berriz ere) haiengan jartzen da, ahaldundu daitezen, urratsa eman dezaten. Baina lagun batek duela gutxi galdetu zidan bezala, zertarako? Patriarkatuaren atzaparretan akabatu ditzaten? Neurtzeke dago emakumeek zenbat legealditan irauten duten kargu batzuetan, gizonek zenbatetan errepikatzen duten hautagai moduan, eta bereziki horren atzetik dauden arrazoiak zein diren.
Foro publikoan ari diren emakume talde batek duela gutxi salatu duen indarkeria presente dago politikan. Batzuei kostatzen zaie genero alborapena ikustea, gizonen (batzuen) aurka eragindako biolentzia ere eragindakoa baita. Baina gauza bat argi dago, beharbada ez dute (zu) emakume izateagatik eragiten, baina bai (haiek) gizonak direlako.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
#Etxera

Gaur ospatzen dugu hainbat herri ekimeni esker, eta 34 urteko oinaze eta heriotzaren ondoren, sakabanaketa amaitzea lortu dela. Bai Sarek bai Etxeratek arrakastaren zati handi bat dute, eta hori mobilizatzen aritu den jendeari dagokio, atsedenik gabe eta irmotasunez aritu... [+]


Eguneraketa berriak daude