Begi bistakoa

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Kontatu didate New Yorken, Broadway eta 26 karrikaren kantoian…”

Garai batean gauez GAC bizikleta zaharrean nindoanean bezala, arazo handiak ditut urrutira ikusteko. Irudimenaren gurpilak dinamoari ematen dion indarra nahikoa izan ez, itxuraz. Urrutira ikusi ezin, eta gertukoari igartzen ez.

Roman Krznaric intelektual australiarrak The good ancestor (Arbaso ona) liburuan dio kontsumismoak eta sare sozialek gaur eguna soilik ikustera behartzen gaituztela.

Ondorioz, "katedral pentsaera" lantzea proposatzen du: ehun urtean mundua erabat aldatuko denez, gure gaurko begirada urrutira luzatzea, gure garaian gizarteak hartutako erabakiek marraztuko dutelako atzetik datozen belaunaldien errealitatea.

“…negu gorrian gizon batek gauero jendeari otoi aterpea eskatzen diela bilutsik daudenentzat…”

Orain hurrena, herriko gazte batzuk bizi duten testuinguruaren analisiaren ondorioz sortutako proposamen politikoei buruz aritu zaizkigu: egiturazko langabezia, bizi ereduaren pobretzea, emantzipatzeko ezintasuna, interbentzio kulturala, hipersexualizazioa, autoritarismoa, hezkuntza sistemaren arrakalak… Laburtuz, eredu kapitalista utzi eta langileen beharrak aseko dituen eredu berria sortzeaz.

Eta nik egungo langileen arazoez edo etorkizunari begira ari ote diren galdetu diot neure buruari.

“Mundua ez da era horretan aldatzen, pertsonen hartu-emanak ez dira hobekitzen, zamaroa ez da hola laburtzen, baina…”

Hurrengo egunean, Elkar-ekin taldeak, herritar xume eta animoso batzuek osaturiko lantaldeak, azken hilabeteotan egin duen lanaren berri eman zigun urteko batzar irekian. Kanpotik pobreziari eta sarri heriotzari ihesi datozenei laguntzeko sortutako lantaldea da. Bigarren eskuko produktuz osatutako denda bat badute, eta ia musutruk duintasunari eusteko behar den dena topa dezake bertan gurera iritsi berriak: konpainia, arropak, informazioa, besarkadak… eta, ahal den neurrian, lana.

“…baina batzuek gau batez ohea dute, aterbean haize hotzik ez eta, beraiei zihoakien elurra karrikan ari da…”

Krznaricek dio klimaren krisiari eta ondoriozko krisi ekonomiko, sozial, etiko eta gainontzeko krisi guztiei ezin diegula gertuko betaurrekoekin begiratu. Herriko gazteek diote urrutira begiratzeko gertu dugunari erreparatu behar diogula, Elkar-ekin lantaldekoek gaur gauean elurra egiten badu nola moldatuko diren jakin nahi dute.

Orain, aspaldiko hartan baino bizikleta hobea dut, baina arazoa ez da aldatu: urrutira begiratzen badut, ez ditut muturraren aurrean ditudan bideko zuloak ikusten. Eta gertukoari erreparatzen badiot, urrutixeago zer dagoen ikusi ezin.

Bertolt Brechti galdetu beharko diot.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Gehiago

Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Eguneraketa berriak daude