Garai bakoitzak bere tenpluak ditu, botereak unean-unean jendeak zer gurtu behar duen erabaki duenaren araberakoak. Normalean, pertsonaren neurriak soberan gainditzen dituztenak, gora begiratzera garamatzatenak. Katedralak jainkoa bazen, ministerio neoklasikoak botere laikoagoak baziren, fabrikak lana bazen… Ondotik pasatzean handitasuna suma daiteke, zu zeu goratzen transzendentzia horren norabidean bazoaz, izutzen norabidez aldatuta bazabiltza. Turismoak horiek guztiak berrerabili ditu, esanahiz aldatuta, eta berriak eraiki, museoak kasu, Guggenheim, adibidez.
Hogeita bost urte bete ditu tenpluak, eta isildu dira momentuan ere erridikulutzat jo ziren kritikak, erridikuluak izaten baitira botereari komeni ez zaizkion gogoetak. Kostua aipatzen zen, Kultura sailetik ordaindutakoa; euskal kulturaren neurriko museoa ote zen galdetu zen, zertarako itaundu zen… Eta erantzuna zaplazteko moduan eman zen, eta ematen da. Izan ere, museoa arrakastatsua izan da: soberan bete ditu promotoreen asmoak. Bilbo ez da lehengo Bilbo, diote, museoari esker. Tenplua ez baitzen gure neurrira egin behar, gure neurriz gora baizik, transzenditzeko, gora begiratzeko, botereak une horretan, eta honetan, sinestu behar dugunari buruz erabaki duenaren norabidean.
Eta sinetsi behar duguna ez da artea, ez zaigu arrakastaren berri kontzeptu artistikoen bidez ematen, orain euskaldun batek arteaz lehen baino gehiago dakiela esanez, orain geure burua irudikatzeko dugun potentzialaren neurrien bidez. Datu ekonomikoak ematen zaizkigu, inbertsioa berdindu baino gehiago egin baita, turismoari esker. Tenpluaren ondotik pasatzen garenean, katedral baten ondoan bezain txiki gara, erlijioa etxe atariraino ekarrita.
Ez dugu hegazkinik hartu beharrik, azkenik, turista gara gure kaleetako espaloietan ere.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Etsi ote du Donostiako goi agintariak lortu ezinik nahi beste arroztea hiria? Pot egin ote du gazte donostiar eskisitoak beren auzoetatik ezin deserroturik? Nekatu ote da hiriko jauntxo kapitalista handien irrika neurrigabeak ezin aserik? Ez dirudi. Esango nuke ezusteko aldaketa... [+]
Urriaren 4an Iruñean egin zen manifa izugarria izan zen. Momentu oro, nire irudipena izan zen hiriko kaleak betetzen genituen pertsonok adin, jatorri eta pentsamolde ezberdinetakoak ginela. Gizateriaren parte izatearen sentimenak desberdintasun guztiak gainditzen zituen... [+]
Oinei begira ibiltzea arriskutsua izaten da, baina nahiko hala bizi gara. Inguru urruneko oihartzunen batek aztoratzen gaitu noizean behin; gora ez begiratzeak ustekabeko bonbaren bat irenstera ere eraman gaitzake. Ez dago erraza. Hemen tenis partida batean bezala egon behar... [+]
Norbait zalantzatan bazebilen, uda honetan Iberiar penintsulan izandako sute erraldoiek berretsi dute krisi ekologikoaren ondorioen aroan bete-betean sartuak gaudela. 2025. urtea amaitzeke, dagoeneko ia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren azalera osoa bezainbeste erre da (600.000... [+]
Lerro hauek idatzi aitzineko egunetan gure zazpi herrikideren, gure zazpi lagun, barride, seme eta alaba, militantekide, haurride, ikasle ohi, lankide, ezagun, gure Aintzane, gure Gorka, gure Eki, gure Garazi, gure Eñaut, gure Garbiñe, gure Itziren eta, kasu,... [+]
23:45. Nor Naizen Baneki sorkuntza berrian murgildua naiz. Irulegiko eskuaren aurkikuntzak piztu zidan ikuskizunaren lehen txinparta: nire historia ezagutzen ez badut, ezkutatua zaidan historiaren preso egotera kondenatua izango naiz. Ez naiz patuaren zentzua induskatzen ari... [+]
Urriaren 15ean palestinar herriaren aurkako genozidioa salatzeko geldialdia egin dugu, indartsu. Itxi ditugu enpresak, elkarteak, egoitza publiko zein pribatuak, industrialdeak. Zaharren egoitzak edo ospitaleak ez, zerbitzu minimoak %100ean jarri dituztelako, zerbitzu ohikoak ez... [+]
Durango ez da Iurreta pasata hasten: irailean hasten da eta ez da inoiz amaitzen. Hasi dira aurkezpenak bata bestearen atzetik: Bernardo Atxagaren eleberria, Eider Rodriguezen ipuinak, Danele Sarriugarteren beste zerbait... eta etorriko dira gehiago. Tentazio gehiago. Ping... [+]
Tim Berners Lee-k, internet denok erabiltzeko gai bilakatu zuenak, liburu berria idatzi du: This is for everyone (Hau denontzako da). Bere lanaren inguruko memoria bat da. Gaur egun, internetez edukiak zabaldu daitezke Berners jaunak sorturiko WWW (World Wide Web) teknologiari... [+]
Joan den astean sinatu zuten su-eten akordioa entitate sionistak eta palestinar erresistentziak. Israelek akordioa betetzen badu, palestinar herriak arnasa pixka bat hartu ahalko du azken bi urte hauetako ofentsiba kriminalaren ondoren: Israelgo armadak Gazatik atera beharko du,... [+]
Batzuontzat ikusezintasuna ez da berria. Edozein mailatan, edozein esparrutan. Ikusezinak gara. Asko jota, pasa gaitezke ikusezinak izatetik itzalak izatera. Zorionekoak, hazpegiak antzemanez gero. Askori egingo zaizue ezaguna. Edozein mailatan, edozein esparrutan. Baina gaurko... [+]
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]