Stonoko matxinadaren ondorio gazi gozoak

  • Hego Karolinako kolonia (Ipar Amerika), 1739ko irailaren 9a. Hegoaldeko kolonietako esklaboen matxinada garrantzitsuena piztu zuen Jemmy Cato kongoarrak.

(Argazkia: The African Americans)

 Kongoko 20 bat esklabo bildu zituen, horietako batzuek jaioterrian formakuntza militarra zutenak, armak lortu zituzten eta Floridara abiatu ziren askatasunaren bila. Bidean beste 60 esklabo inguruk egin zuten bat martxa armatuarekin. Stono ibaiaren inguruetatik abiatu zirenez, Stonoko Matxinada esaten zaio, baina Catoren Matxinada ere deitzen zaio, Cato edo Cater familia zelako Jemmyren jabe.

Martxak ez zuen lortu koloniako muga pasatzea. Hego Karolinako miliziak Edisto ibaian atzeman eta menderatu zituen. Ihes egin zutenek martxa berrabiaraztea lortu arren, astebete eta 30 km geroago geldiarazi zituzten behin betiko. Hildakoen balantzea ere esklaboen kontrakoa izan zen: matxinatuek 23-28 kolono hil zituzten, baina soilik gatazkan 35-50 esklabo hil zituen miliziak –eta gero beste hainbeste exekutatu omen zituzten, datu zehatzik ez dagoen arren–.

Plantazioetako jabeek beste neurri bat bultzatu zuten: 10 urteko moratoria edo luzamendua esklaboen inportazioan. Alegia, hurrengo hamarkada ez zen esklaborik sartuko Charlestongo portutik

Arrakastarik izan ez zuen arren, hainbat ondorio ekarri zituen matxinadak; 1740an Negro Act edo Beltzen legea jarri zuten indarrean kolonian. Itxuraz, lege hark zenbait ondorio positibo ekarri zizkien esklaboei. Egia da haien gaineko kontrola zorroztu zela, baina bizi baldintzak hobetzea ere jasotzen zuen legeak. Isunak ezarri zizkien gehiegizko lana eskatzen zuten edo zigor gogorregiak erabiltzen zituzten jabeei. Baina nola salatuko zituzten jabe horiek, legez esklaboek zurien aurkako lekukotza ematea debekatua bazuten?

Horrez gain, plantazioetako jabeek beste neurri bat bultzatu zuten: 10 urteko moratoria edo luzamendua esklaboen inportazioan. Alegia, hurrengo hamarkada ez zen esklaborik sartuko Charlestongo portutik. Luzamendua amaitu zenean ere, Hego Karolinako  esklabistek uko egingo zioten Kongo eta Angola inguruko esklaboak inportatzeari. Baina horrek ez du esan nahi matxinadak esklabisten iritzia aldatu zuenik. Alderantziz, jarduera indartu eta egonkortzeko eta beren interesak defendatzeko hartu zuten neurria: kolonietan esklabo jaiotakoak Afrikan libre jaiotakoak baino otzanagoak zirela uste zuten.

Eta egungo dantzan nahiz musikan eragina daukan hazitxo bat ere erein zuen Catoren matxinadak. Martxan danbor afrikarrak erabili zituzten kode gisa, esklabo jabeek ulertuko ez zituzten mezuak zabaltzeko. Horregatik, 1740ko legeak perkusio tresnak debekatu zizkien esklaboei. Orduan, gorputza erabiltzen hasi ziren musika egiteko, eta juba dantza edo zaplada juba sortu zuten. Adituen esanetan, jazzaren erritmoetan eragina izan zuen horrek eta hip hop dantzak esklabo ez hain otzanen erantzunean du jatorria.


ASTEKARIA
2022ko urriaren 23a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Esklabotza
Markus Rediker
"Esklabotzaren indarkeria funtsezkoa izan zen kapitalismoaren gorakadan"

Marcus Rediker historialari estatubatuarrak kapitalismoaren aurkako erresistentzien hasiera arakatu du, marinelen eta pirateriaren historiara iritsi arte.


Espoliazio frankista
Ibex35 eta euskal oligarkiaren zimenduak

Frankismoa ez zela 1975ean amaitu diktadoreak ohean azken hatsa eman zuenean, hori badakigu. Erregimenaren haziek bizirik iraun zuten poliziaren tortura ziegetan, justizia auzitegien sumarioetan eta militarren zein politikarien deklarazio kolpistetan –Aznarrek azkenaldian... [+]


Miarritzeko 'La Negresse' auzoaren izen arrazistak horrela jarraituko du, Paueko Auzitegiak erabakita

Epaileek zuten azken hitza eta hala eman dute: La Negresse auzoak hala izaten jarraituko du Paueko Administrazio Auzitegiaren ebazpenaren ondoren, Miarritzeko Herriko Etxearen iritziarekin bat eginda. Izena aldatzeko auzibidea Mémoires et Partages (Oroimenak eta... [+]


2023-12-07 | Hala Bedi
Azukre Beltza, Julian de Zulueta esklabista arabarraz Irati Antiaren erakusketa Gasteizen

Julian de Zulueta esklabista arabarraren inguruko erakusketa ikusgai dago LABE espazioan.


Azukre Beltza erakusketa
Kubako esklabista arabarraren historia ikusgai Gasteizen

Julián de Zulueta y Amondo esklabista arabarra eta bere negozioak ardatz hartuta Azukre Beltza erakusketa “murgiltzailea” sortu du Irati Antía Zuaznabar gasteiztarrak, eta asteazkenean inauguratuko du hiriburuko LABE espazioan. Zulueta XIX. mendeko... [+]


Eguneraketa berriak daude