Amerikarrak dira Ukrainako gerran garaile bakarrak, beste denak galtzaileak: Ukraina, Errusia eta Europa

  • Itxaropen gutxi, euskalduna oporretatik etxeratzerako Ukrainako gerra baretua izateko. Vladimir Putinek Donbass mendean hartu orduko egingo omen du su-etena negoziatzeko eskaintza berria, abuztuan agian. NATOko agintariek –nabarmenki AEB eta Britainia Handikoek– eta Volodimir Zelenskik iradoki dutenez, mendebaldeak ez du entzun ere egin nahi ez erdibideko konponketarik eta ez negoziaketarik. Gerra, beraz. Baina noren mesedetan?

AEBk bidalitako armak. Ukrainako armadako komandante bat uztailaren 1ean erakusten AEBk bidalitako HIMARS misil jaurtitzaile berria. Gidatzeko sistema sofistikatuak dituen misil honekin Errusiako gune minberak prezisio handiz kolpatzea lortu dutela diote
AEBk bidalitako armak. Ukrainako armadako komandante bat uztailaren 1ean erakusten AEBk bidalitako HIMARS misil jaurtitzaile berria. Gidatzeko sistema sofistikatuak dituen misil honekin Errusiako gune minberak prezisio handiz kolpatzea lortu dutela diote ukrainarrek. Argazkia: CNN.

Pascal Boniface (Paris, 1956) geopolitikan aditu ezaguna da: IRIS Nazioarteko eta Estrategiazko Harremanen Institutuaren sortzailea, geopolitikari lotutako 70 libururen egilea eta 203.000 abonatu dauzkan kanalaren jabea Youtuben. Luzaz Frantziako Alderdi Sozialistari lotua, PSko hainbat ministroren aholkulari aritua da, ordenako gizona beraz. Aldi berean, Europak NATOtik aldenduta bere autonomia geoestrategikoa edukitzearen alde azaldu da bere analisietan, De Gaullerekin hasita Mitterrandenganaino Frantzian indartsua izan den korronte ez-atlantistaren barnean.

“Defenditu dezagun
Ukraina bera denagatik,
gure baldintzak jarrita.
Bestela, Ukraina izan
daiteke AEBek sartuko
diguten Troiako behorra”

Ukraina inbaditu zutenetik Errusia eta Vladimir Putin garbiki izendatu ditu erasotzaile eta gerrako krimenen egiletzat, salatuz gerra honen jatorrian erantzukizun asko Mendebaldeak ere badaukala eta 2022ko dramara ekarri gaituen bidea abiatu zela 1990eko hamarkadan Sobiet Batasuna hondoratu ostean NATOk egindako okerreko urratsetatik. Azkenik dio Putinekin negoziatu beste biderik ez dagoela, ez baldin badugu nahi hondamendi izugarriraino joan: “Etsaiarekin ez bada, norekin negoziatu behar duzu? Lagunarekin negoziazio beharrik ez daukazu!”.

Ukrainako azken gerraz Bonifacek bere kanalean material asko eskaintzen du, editorial gisako analisiak bezala beste aditu ezagunei egindako elkarrizketa mamitsuak. ARGIAko irakurlearentzako pasarte batzuk hautatu ditugu maiatzaren 28an Saint-Emilioneko Filosofia Festibalean Bonifacek emandako Conséquences géopolitiques de la guerre en Ukraine ("Ukrainako gerraren ondorio geopolitikoak") hitzalditik, Ukrainako gerraren irabazle eta galtzaileei buruzkoak:

2022ko Europako gerraren lehen biktima Ukraina da, prefosta. Milaka hildako eta zauritu, azpiegitura askoren suntsitzea… Herrialde martiria da Ukraina. Bere lehendakaria, Volodimir Zelenski, aktore komiko bat zen askoren ezustean agintaritzara iritsi arte. Inbasioaren lehen orduetan, errusiarrek harrapatu eta boteretik kendu nahi izan zuten, baina lortu ez eta Chaplin zena Churchill bilakatu zen, inbasoreari aurre egiten dion erresistentea. Amerikarrek Ukrainatik ateratzea proposatu ziotenean erantzun zien: “Ez dut taxi bat behar, laguntza militarra behar dut”. Ikono bilakatu da, ez mundiala baina bai Mendebaldekoa.

Zelenski kritikatzeak, Mendebaldean, bihurtzen zaitu Putinen konplize, halako boterea dauka. Laguntza eske zabiltzanean, ez zara aurrekoari kritikak egiten hasten; Zelenski bai, berdin Alemaniari, Macroni edo edozeini. Bere martiri estatusagatik uste du Mendebaldeari edozer eskatu diezaiokeela, baina eskatzen dituenak ondo aztertzekoak dira. Ukrainaren arazo guztien iturria ez baita Putin.

Gaur Ukrainaren Barne Produktu Gordina 1991koa baino txikiagoa baldin bada ez da Putinen errua; batik bat beren agintarien biktima izan dira, ustelkerian oinarritutako egiturena: Europan ez da Ukraina baino herrialde ustelduagorik. Gaurkora etorrita, Europatik bidaltzen zaizkien laguntza zibil eta militar guztiak bertan geratzen diren ere ezin da segurtatu. Gerrak egin behar gaitu Ukrainako populazioarekiko solidario, ez bere agintariekiko.

Putinek galdu du. Vladimir Putin Valery Gerasimov jeneralaren -ezkerrean- eta Errusiako Defentsa ministro Sergei Shoigu jeneralaren artean. “Errusia da gerraren beste galtzaile handia”, Pascal Bonifaceren arabera. Argazkia: Mikhail Metzel.

Uneotan, Ukraina Europar Batasunean sartzea litzateke Polonia baino herrialde amerikarzaleago eta Bulgaria baino ustelduago bat sartzea, 40 milioi biztanlekoa; Europaren proiektua oztopatuko lukeena urte luzez. Zelenskik ez du Europaren agendan agindu behar, Europagandik egiturazko funtsen diruak interesatzen zaizkio, ez proiektu politiko europarra. Europarrok ez dugu lotsarik izan behar esateko interesak dauzkagula. Azken finean… zergatik kezkatzen gara Ukrainagatik ez bada interesagatik? Ez gara hainbeste kezkatzen Yemen, Siria edo Hego Sudaneko jendeez, ez dauzkagulako gure mugetan. Balioak aipatzen dira jendeak nahasteko, guk Ukrainan dauzkagunak dira segurtasun interesak. Defenditu dezagun Ukraina bera denagatik eta gure baldintzak jarrita. Bestela, Ukraina izan daiteke AEBek sartuko digun Troiako behorra, azkenik gabeko diru-galera eta ustelkeria eta mafia Europan sartzeko atea.

“Errusia da gerraren
beste galtzaile handia,
Vladimir Putinek
pikutara bidali
duelako metatua zuen
herentzia politikoa”

Errusia da gerraren beste galtzaile handia, Putinek pikutara bidali duelako metatua zuen herentzia politikoa. 1990eko hamarkadan Boris Yeltsinekin herrialdea hondoratu ostean, Putinek berriro eraikia zuen Errusiaren prestigioa. Mendebaldarrok gorrotatzen dugu aurre egin digulako, baina gainerako munduan irudi oso ona zeukan. Ekialde Hurbilean, adibidez, Siriari eusteaz gain harremanak zeuzkan Hamasekin, Israelekin, Saudi Arabiarekin, Arabiar Emirerri Batuekin, Iranekin… Eta orain?

Ez berehala, baina bost urteren buruan Europa moldatuko da Errusiaren gasik gabe. Nork erosiko dizkio milaka milioi metro kubiko horiek? Txinak askoz gas gutxiago erosten dio, ezingo du ordezkatu europarren erosketa. Errusiak ezingo du Mendebaldeko produkturik erosi, errusiarrek sufrituko dute, estutu beharko dute gerrikoa. Gerra hasi zenetik 200.000 baino gehiagok alde egin dute Errusiatik eta ez dira Siberiako baserritarrak, dira informatikan edo komunikazio teknologia berrietan ari direnak, hots, Errusiaren etorkizuna. Putinek ezarri du estalinismoarekin alderatzeko moduko errepresioa eta kanpoan harremanak edo aukerak dauzkatenak badoaz atzerrira. Putinek esan zuen Errusia izango zela potentzia teknologia berrietan, baina bere ekonomiak segitzen du gasa, petrolioa eta beste lehengaien esportazioan berezitua. Baldintza horietan nork inbertitu lezake teknologia berrietan?

Beraz, Errusia da gerra honetako galtzaile handia Ukrainarekin batera. Irabazlea? Dudarik gabe Amerikako Estatu Batuak eta NATO. Horiek dira benetako garaileak, ez Mendebalde osoa, beste galtzailea Europa baita, Frantzia barne. Europak bere autonomia estrategikoa edukitzeko proiektua hilda dago, ez betirako baina bai urte batzuetarako. Orain “Europaren autonomia” aipatze hutsarekin AEBen kontrakotzat hartzen zaituzte. NATO, beste jokalaririk ez dago salan.

“Ukrainako gerrarekin
AEB eta NATO dira
benetako garaileak,
ez Mendebalde osoa,
beste galtzailea
Europa baita”

Gaur nor gogoratzen da AEBek Kabulen izandako debakleaz? 2021eko abuztuan amerikarrek Afganistandik ihes egin zutenean, denek, baita haien aldekoenak diren poloniarrek ere, esan zuten “Aizu, ‘B plan’ bat edukitzea ez litzateke txarra, amerikarrak kapaz direlako zu bazterrean lagatzeko, beren ihesean salduta utziz baita militarki haiekin konprometituta dauden aliatuak ere”. 2001etik amerikarrek xahutu dute Afganistanen 100 urteko Barne Produktu Gordina adina, zertarako eta hogei urteren buruan korrika alde egiteko berriro agintean talibanak utzita.

Europa ere galtzaile. Volodimir Zelenski -erdian- Ursula von der Leyen eta Josep Borrellekin. Pascal Boniface: “Orain ‘Europaren autonomia’ aipatze hutsarekin, NATOren kontrakotzat hartzen zaituzte”. Argazkia: Publico.

Alabaina, hori horrela ikusten bazen 2021eko abuztuaren 15ean, gaur Ukrainiakoarekin denek diote hemen “Eskerrak amerikarrak hor daudela Errusiari aurre egiteko”. Baina zer da ergelkeria hori? Errusiaren urteko gastu militarra 60.000 milioi dolarrekoa da. NATOko herrialde europarren urteko gastu militarra da 250.000 milioi dolarrekoa. Errusiako armada ez bada izan gai Ukraina osoa hartzeko, nork pentsa lezake Alemaniari eraso diezaiokeenik? Hala eta guzti ere, europarrok gure gastu militarra handituko dugu AEBei arma gehiago erosteko, edozein material militar erosiko diegu gerra berrietan baliagarriena zer den edo ez den aztertu barik. Eta Errusiakoa ahaztuta AEBeko gasa erosiko dugu, askoz garestiagoa eta askoz kutsagarriagoa.

Honaino, Pascal Bonifaceren kalkuluak. Eta honaino iritsi bazara, ARGIAko irakurle, jakin ezazu udako oporren aurreko azken Net Hurbil hau dela Pello Zubiria Kaminoren azkena. Lankide gazteago eta indartsuagoei heldu zaie txanda. Mila esker bihotzez eta… pasa uda ona, irakurle.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukrainako gerra
2025-04-29 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Soldadu ipar korearrak Europan: zergatian datza koska

Zer lor nahi zezakeen Ipar Koreako erregimenak Errusiaren gerrarako egindako odol-ekarpenarekin? Batetik, eskarmentua; bestetik, elkarrekikotasuna.


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]


Ukrainarako “irtenbidearen” bila, edo ez?

"Bakearen" bidean, Errusiak proposatu du kontrolpean ez dituen lurraldeei uko egitea. Trukean AEBk hainbat onura emango dizkio, Financial Timesen arabera. Hala ere, Kremlineko bozeramaile Dmitry Peskov-ek abisu egin du: "Ez fidatu hedabideez, ezta errespetagarriak... [+]


Ukrainako gerra bukatzear
“Europarrok, gerrarako prest!”

Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


2025-03-27 | El Salto
Itsaso Beltzean su-eten aurreakordioa adostu dute Ukrainak eta Errusiak, AEBak tarteko

Etxe Zuriak bi komunikatu igorri ditu, Itsaso Beltzeko su-etena eta energia azpiegituren aurkako bi aldeen erasoen amaiera hitzemateko.


Europaren berrarmatzearen aurkako manifestua sinatu dute Espainiako Estatuko dozenaka erakunde eta pertsona ezagunek

“Ez dugu gerraren aurrean etsi nahi, ez dugulako hilerrietako bakea nahi”, dio manifestuak, eta agintariei irtenbide politiko baten alde lanean jartzeko eskatu diete. Sinatzaileen artean daude Delàs institutua, Gernika Gogoratuz edo Ongi Etorri Errefuxiatuak... [+]


Deseraiki dezagun gerra propaganda: ez da segurtasuna, armak dira

Defentsarako gastua handitzeko Europako herrialdeen apustuaren atzean, asko dago propagandatik, eta askoz gehiago interes ekonomikotik. Kontrakoa sinetsarazi diguten arren, XVIII. mendean Ingalaterran Industria Iraultza jaio zenean, armak eta gerra izan zituen oinarri, eta ez... [+]


“Su eten partzial” bat adostu dute Trumpek eta Putinek Ukrainako azpiegitura energetikoarentzat

Telefono bidez eginiko bileran, bi agintariek adostu dute Moskuk ez diola erasorik egingo Ukrainako azpiegitura energetikoari hurrengo 30 egunetan. Ukrainak eta Errusiak 175na preso askatu beharko dituztela iragarri dute, baina ez noiz.


2025-03-18 | ARGIA
Europako hainbat intelektualek bakearen eta armagabetzearen aldeko manifestua idatzi dute

Europa mailako ekimen kolektibo batek bakearen, irtenbide diplomatikoen eta armagabetzearen aldeko manifestua idatzi eta sinadura bilketa hasi du. Manifestuak dioenez, intelektualak, herritarrak bezala, “anestesiatuta daude”. Europako agintarien jokamoldea, NATOren... [+]


Putinek anbiguetate handiz eta presarik gabe erantzun dio AEBetako menia proposamenari

Vladimir Putinek interesa agertu du AEBek eta Ukrainak adostu duten 30 eguneko menia epeaz, baina zalantzak ere plazaratu ditu. Funtsean, ez du presarik erakutsi akordioa sinatzeko eta denbora gehiago eskatu du zalantzok argitu ahal izateko.


Europaren berrarmatzeari begira, euskal enpresek “muskulua” dutela esan du Jaurlaritzak

Mikel Jauregi Industria sailburuaren ustez, euskal enpresek “lan ona” egin dezakete Europaren “segurtasun estrategia babesten”. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Maria Ubarretxenak, berriz, berrarmatze asmoek “aukera berriak” ekar ditzaketela... [+]


Ukrainak AEBen 30 eguneko su-eten proposamena onartu du

Saudi Arabian elkartu dira AEBetako eta Ukrainako ordezkariak, eta zortzi ordu iraun duten negoziazioek fruitua eman dute. Etxe Zuriak Ukrainarentzako laguntza militarra berrabiaraztea erabaki du. 


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Eguneraketa berriak daude