Ekonomista neoklasikoek parekatu zuten ekonomia eta merkatua. Argi zuten berebiziko garrantzia zuela ekonomia non hasi eta non bukatzen den definitzeak, balio ekonomikoa zerk duen, politika ekonomikoen eremua zein den eta subjektu ekonomikoak zeintzuk diren behar bezala zehazteko. Hamarkadak pasa dira ekonomia feministak ikuspegi mugatu hori hankaz gora jarri zuenetik, atzean dagoen iruzurra eta helburuak agerian jarri zituenetik. Baina tira, ekonomia neoklasikoa hegemonikoa da oraindik, eta dogma errespetatuz, bi edo hiru hilabetez atzera egin behar du ekonomiak krisia dagoela esan ahal izateko. Beraz, ez gaude krisian, ez behintzat hazkunde ekonomiko negatiboan hainbat hilabetez jarraian egon arte.
Baina merkatua gainditzen duen edozein azterketa ekonomikok erakusten du bizi dugun krisiaren dimentsioa. Krisia badago bai: pobreziaren arriskua neurririk gabe handitzen ari delako; behar duen orok zaintza duina jasoko duela ziurtatzen ez delako; kontsumitzen dugunaren araberako balioa eta lekua dugulako jendartean; eros ahalmenari sekulako garrantzia ematera behartuak gaudelako, jakitun geroz eta gehiago kontsumitzeak orduan eta menpekoago egiten gaituela…
Krisia betiko parametroen arabera neurtu eta aztertuko dutela esaten ari zaizkigun honetan, momentu aproposa izan daiteke merkatuaren zentraltasunaren eta nagusitasunaren kontrako diskurtso ekonomikoa eztabaida politikoaren erdira eramateko. “Bizitzak erdigunera” leloa edukiz, proposamenez eta estrategiez janzteko. Eta zergatik ez, amildegiaren diskurtsoari beldurra galtzeko, Mercedeseko langileek egin bezala.
Irailaren 2an izango da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte.
UEUk eta BadaLabek ikertzaile gazteei zuzendutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute. Honen helburuak dira ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea. Irailaren 22ra arte... [+]
Europako energia-enpresarik handiena da jada, eta bi handienetako bat munduan.
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.
Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]
Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]
639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]
Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal.
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
Txinako Qinghai enpresak atzera egin eta ez ditu 257 milioi euro inbertituko potasa meategi proiektuan. Finantzaketarik gabe ez ezik, Muga meategia ustiatzeko lizentzia ere ez du proiektuak, 2024ko urrian Nafarroako Justizia Auzitegiak bertan behera utzi... [+]
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.