Hilma Af Klint, abstrakzioaren ama

  • Stockholm (Suedia) 1896. Hilma Af Klint (1862-1944) margolariak eta beste lau lagun artistek boskote bat osatu zuten espiritismo saioak egiteko. Saio horietan oinarrituta, idazketa eta pintura automatikoan jarduten zuten taldekideek. Handik urte batzuetara, Klintek errealitateari muzin eginez lengoaia abstraktua erabili zuen hainbat margolan egiteko, baina ez zituen inoiz erakutsi jendarteak "ez zituelako ulertuko".

Ezkerrean, Hilma Af Klint bere estudioan. Eskuinean, ‘Primordial Chaos, 16’ lana, 1906 eta 1907 artean egindako koadro abstraktu aitzindaria.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Goi maisuak” izeneko espirituek esaten omen zieten hasierako boskoteari zer idatzi eta margotu eta, halako batean, saio haietan ikusten zuten mundu espirituala irudikatzeko enkargua egin omen zieten. Hilma Af Klint izan zen eskaerari erantzun zion bakarra.

1882 eta 1887 urteen artean, Klint Suediako Arteen Errege Akademian trebatu zen; artean formakuntza akademikoa jaso zuen Europako lehen emakume belaunaldiaren parte izan zen. Akademiak berak Stockholmeko Kungsträdgården auzune bohemioan estudio bat jarri zion bere talentua garatu zezan, eta erretratu nahiz paisaia naturalistak eginez lortu zuen bizibidea.

Baina ustez espirituek eskatu ziotena margotzen hasi zenean, lengoaia figuratiboa albo batera utzi zuen Klintek. 1906an Tenplurako koadroak izeneko seriea abiatu zuen, eta 1915ean itxiko zuen 193 obrez osatutako sorta. 1916an Parsifal seriea egin zuen, eta hurrengo urtean, Atomo izenekoa. Koadro horietan guztietan, muturreko berrikuntza ekarri zuen Klintek, begiez ikusten den errealitateari muzin eginez. Bestela esanda, 1906tik aurrera, lengoaia abstraktua erabili zuen. 1908an, Rudolf Steiner ezagutu zuen, Elkarte Teosofikoko kide nabarmena eta Antroposofiaren sortzailea. Bere lehen obra abstraktuak erakutsi zizkion Steinerri eta hark aholkatu zion lan horiek 50 urtetan ez erakusteko; ez zituzten ulertuko.

Bere obra figuratibo naturalistak erakutsi eta saldu zituen bizi zen artean, baina lan abstrakturik ez. 1944an hil baino lehen, koadro abstraktuak beste 20 urtez ez erakusteko eskatu zuen. Azkenean 42 urte joan ziren, 1986an argitara eman zituzten arte.

Vasili Kandinskik 1911n idatzi zuen Espiritualtasuna artean lana, eta handik aurrera hasi ziren bera, Mondrian eta Malevitx margolan abstraktuak egiten. 1986tik dakigu Hilma Af Klint aurreratu zitzaiela, baina oraindik Kandinski, Mondrian eta Malevitx ditugu lengoaia abstraktuaren sortzailetzat. Hiru aitentzat tokia dago abstrakzioaren gurasoen podiumean, baina ez dago zirrikiturik benetako amarentzat


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Artea
2025-08-29 | Eider Iturriaga
Musika zuzenean Eider Iturriagaren begietan

Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Claire Atherton. Zine-muntatzailea
"Misterioak sortzen du mugimendua, gabeziak"

Chantal Akerman zinegile eta lankidea hil eta hamar urtera, haren ondarea zabaltzen buru-belarri jarraitzen du Claire Atherton muntatzaileak. Gaurkoan, ordea, Athertoni bere ibilbideaz galdetu nahi izan diot bereziki. Gasteizen, Artium museoko areto batean hartu gaitu,... [+]


Juan Carlos Eguillorren lana, Bilbon
'Gora Bilbao askatu!'

Bere sorkuntza grafikoa izugarria izan arren joan den mendeko azken hamarkadetan, baita bere eragina ere inguruko artista eta sortzaileengan, badirudi oraindik ere Juan Carlos Eguillor (Donostia, 1947- Madril, 2011) artistaren izena ezezaguna egiten zaigula. Horregatik, Bilboko... [+]


Iturengo arotza eta arte birziklatua

Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]


2025-07-11 | Jean Larregaray
Amirala
MULTIMEDIA - dokumentala

Buztinlari talde bat biltzen da bere urteko piezen erretzearen kari. Hervék harrera egiten die bere etxean. Erretze hau Anagama deitutako labean egiten da eta 1.280 gradutara iristea da helburua. Urtean bakarrik bizi da etxe honetan. Berentzat, sugarrezko pasabide gisa... [+]


Tarsila do Amaral
Tupi or not tupi, that’s the question

1920ko hamarkadan, Brasilgo hainbat artista, idazle eta pentsalarik bere herriarentzako nortasun propioa eta modernoa sortzeko proiektu kultural berritzaileari ekin zioten. Horrela, Oswald de Andrade poetak Brasilgo modernitate kulturala izango zenaren gidaliburu gisa Manifestu... [+]


Teknologia
Ilusioan bizi

Pasa den astean, itzalaldian, gure burua zaurgarri ikusita, pertsona asko hasi ginen ikertzen, gertatutakoa ulertzeko asmoz: zelan funtzionatzen du elektrizitatea garraiatzen duen azpiegiturak? Zergatik geratu da zaharkitua? Elektrizitatearen fenomeno fisikoak liluratzen nau,... [+]


Emakumeek lan munduan izandako garrantzia islatu dute Arabako Arte Ederren Museoan

Arabako artisten 35 lan paratu dituzte Emakumea. Familia eta lana erakusketan, Gasteizen. Aukeraketa egiteko, kanpoan utzi dituzte historian zehar emakumeak sarritan margotu izan diren beste egoera eta estereotipo batzuk, eta lanari lotutakoei eman diete garrantzia. Urriaren... [+]


Estatua perfumatuak

Eskultura grekoerromatarrek bere garaian zuten itxurak ez du zerikusirik gaurkoarekin. Erabilitako materiala ez zuten bistan uzten. Orain badakigu kolore biziz margotzen zituztela eta jantziak eta apaingarriak ere eransten zizkietela. Bada, Cecilie Brøns Harvard... [+]


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


"Noizbait ere gauzak bukatu egin behar dira, konplitu dugu Argia Sariekin"

Behin batean, gazterik, gidoi nagusia betetzea egokitu zitzaion. Elbira Zipitriaren ikasle izanak, ikastolen mugimendu berriarekin bat egin zuen. Irakasle izan zen artisau baino lehen. Gero, eskulturgile. Egun, musika jotzen du, bere gogoz eta bere buruarentzat. Eta beti, eta 35... [+]


Kolono europarrek Afrikan lapurturiko 500.000 artelanak itzultzeko ariketa nekeza

Azaroaren 4an itzuli die Frantziak benindarrei Katakle errege-aulkia, duela 132 urteko triskantzan frantses kolonoek lapurtu zietena. Memoriaren, aitortzaren eta ondare kulturalaren izenean, Europan zehar dituzten lapurtutako 500.000 objektuak berreskuratu nahi dituzte Afrikako... [+]


2024-11-24 | Basilika
Koro #10: Fakultateko taldeak: 90ko hamarkada
MULTIMEDIA - Basilika

Saio honetan Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretan 90ko hamarkadan egon ziren talde batzuk entzungo ditugu eta garai hartako giroa aztertuko dugu. Horretarako Oier Etxeberria izango dugu gurekin. Oier Akauzazte taldeko kidea izan zen garai hartan eta berarekin hitz... [+]


Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.