Kuxkuxean ibili naiz Twitter Analytics-en, joandako urtebetean txiokatutako burutazioen artean. Hamabi hilabeteotan, nabarmendutako txioen artean hilero agertu da bateren bat euskaraz bizitzen saiatzeagatik euskaldunok pairatzen ditugun zailtasunei buruzkoa (tira, martxoan ez, Ategorrietako etxe kaleratzea eta Eneko Goiak areagotu duen etxebizitza arazoa izan ziren izarrak). Kasu batean izan ezik, txioetan aipatutako zailtasunen eragileak EAEko erakundeak izan dira: Epaitegi Nagusia (2), saltegiak (4), Donostiako Udala (6) eta Eusko Jaurlaritza (7; Osakidetza, Ertzaintza, Hezkuntza, EITB). Hau da, eta txio horiek balio bezate erakusgarritzat, euskaltzale ugarik sentitzen duela geure erakundeak direla EAEko euskaldunok euskaraz bizitzeko izaten ditugun oztopo nagusien eragile nagusienetakoak.
"Uler dezaket instituzionalizazioaren lehen urteetan motelago joan izana euskararen berreskurapenean; ez nator bat, ordea, azken urteotan gertatzen ari den moteltze programatuarekin"
Horregatik, harrigarria iruditu zitzaidan Euskara Aurrera ekimenak, mobilizazioaren beharra argudiatzeko azaldutako euskaldunonganako zapalkuntzaren adibideen artean, nagusiki, Frantziako Estatuaren, Nafarroako erakundeen eta EAEko Epaitegi Nagusiaren bazterkeria eta jazarpenak aipatu izana, eta EAEko erakundeak, ordea, zeharka baizik ez aipatzea; eta argi gera bedi ez naizela ekimen hori zalantzan jartzen ari, behar-beharrezkoa iruditzen baitzait ildo aldarrikatzailea berreskuratzea, eta, batez ere, gazteen artean kontzientziazio euskaltzale erradikala eragitea. Uler dezaket erakarri nahi izatea euskarak aurrera egitea nahi dugun guztiak, eta pentsatzea gauzak gordinegi esanda, agian, zenbait ez zirela eroso sentituko.
Baina euskararen egungo egoera EAEn ere bada berrogei urteotako erabaki politikoen, asmatzeen eta akatsen ondorio. Noizbait adierazi izan dut uler dezakedala instituzionalizazioaren lehen urteetan motelago joan izana euskararen berreskurapenean; ez nator bat, ordea, azken urteotan gertatzen ari den moteltze programatuarekin. Inoizko euskaldun kopuru handiena dugularik, ezin da ulertu nola araudiak ez duen garapen eraginkorragoa izaten, nola erakundeek ez duten garaiarekin bat egiten, nola euskaldunon eskubideen bermeak jarraitzen duen etorkizuneko gai izaten. Euskarak eta euskaldunok aurrera egin behar dugu, eta egin egingo dugu, sasitza bihurtuta dauden oztopoen eta aitzakiak eta hitz hutsak eskaintzen dituzten arduradun politikoen gainetik igaro behar badugu ere.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]