Gerrako euskal haur bat berpiztu da Georgian

  • Tbilisi (Georgia), 1991. Martina Mintegui Bilbao hil zen, 65 urte zituela; senarrarekin, Guivi Goguichaishvili idazlearekin batera, hantxe dago ehortzita.

Ezkerrean, “Errusiako haur” batzuk 1939an. Eskuinean, Martina Mintegui, SESB-era erbesteratutako haur horietako bat. Minteguik liburu batean jaso zituen bere bizipenak eta, berriki, liburua gazteleraz berrargitaratu da. Liburu horretan jasota dago argazki
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

11 urte zituela eraman zuten Martina Euskal Herritik Sobietar Batasunera. 1937ko udaberrian, Durango eta Gernika bonbardatuta, Mola jeneralak erasoaldia abiatu zuen eta iparraldeko frontean egoerak nabarmen egin zuen okerrera: aurreko urtean sortutako Eusko Jaurlaritzak,  gurasoen baimenarekin, 3 eta 14 urte bitarteko haurren ebakuazioa antolatu zuen hainbat estatu adiskidetako gobernuekin. Frantziara 15.000 haur euskaldun inguru eraman zituzten, Erresuma Batura ia 4.000 eta Sobietar Batasunera, 1.500 inguru –Francisco Largo Caballero fundazioaren arabera, 1.495 izan ziren, baina Errusiako Gurutze Gorriak, aldiz, 1.765 haur izan zirela dio–.

Frantzia, Belgika edo Erresuma Batura eraman zituzten haur gehienak ez ziren erbestean luzaroan egon; Bigarren Mundu Gerra piztu zenean itzuli ziren etxera. Baina SESBek aktiboki parte hartu zuen 1936ko gerran, errepublikarren alde jardunez eta, ondorioz, “Errusiako haurrei” ez zieten itzultzeko aukerarik eman. Martinak bezala, askok bizi guztia emango zuten erbestean. Eta gerra batetik ihesi joan ondoren, urte gutxira alemaniarren erasoaldia jasatea egokitu zitzaien; Euskal Herritik joandako haur zaharrenetako batzuk frontera ere eraman zituzten.

“Errusiako haurrak” esaten zaie, asko beste herrialde batzuetara eraman zituzten arren, esaterako, Ukrainara. Martina Mintegui, aldiz, Moskura eraman zuten, Pirogovskaya aterpetxera. Han eman zituen lau urte, beste gerra batek berriro ebakuatzera behartu zituen arte. Martina Georgiara aldatu zuten, aterpetxeko gainerako haurrekin batera.

1966an izan zuen Martinak Euskal Herrira itzultzeko aukera. Bisitan etorri arren, Georgiara itzuli zen. Haurtzaroko oroitzapenak, Euskal Herriko ohiturak, 1937ko ebakuazioa, 1941ekoa… idatziz bildu zituen Minteguik, eta, 1972an liburu batean argitaratu.

Otar Chichinadze mediku eta filantropo georgiarrak aitortzen du negar malkotan irakurri zuela lehenengoz Minteguiren testigantza. Eta 50 urte geroago liburua gaztelerara itzuli du. Favorit argitaletxeak kaleratu du Mi País Vasco (Nire Euskal Herria) izenburupean. Martinaren alaba Nanitaren hitzetan, “liburua berrargitaratzea gurasoak berpiztea izan da nolabait”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Bidaia bat 50 urte atzera, aurrera egiteko
MULTIMEDIA - dokumentala

50 urte bete dira Txiki eta Otaegi fusilatu zituztenetik. Urteurrenaren harira, BERRIAk lan hau ekoiztu.

«Txikiren anaia bat kalean ikusi nuen behin, Zarautzen [Gipuzkoa], eta pentsatu nuen: '50 urte igaro dira fusilamenduaz geroztik. Zer pentsatuko du berak? Nola... [+]


2025-09-29 | Jon Torner Zabala
Txiki eta Otaegi kriminalizatzea egungo faxismoari “alfonbra gorria jartzea da”, Sorturen hitzetan

Frankistek Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urte bete direnean, ekitaldi jendetsua egin du Sortuk Iruñeko Anaitasuna pabiloian. “Bakarren batzuk haien memoria kriminalitzatzen eta jazartzen jarraitzen dute”, esan du alderdiko idazkari nagusi Arkaitz... [+]


2025-09-29 | Behe Banda
Barra warroak
Kaleko orban beltzak

Txikitatik pentsatu nuen nortzuk ote ziren paretetan, karteletan, oroitarritan, asteroko manifestazioetako aurpegi horiek. Baziren eskelak egunkarietan eta herriko plazan, baina gero, baziren besteak. Ez nituen inoiz kaletik ikusi, ez nekien izenik, baina edozein herritan... [+]


Javier Buces
"Frankismoa zuritzen duen errebisionismo historikoaren aurrean, beharrezkoa da historia osoa kontatzea"

Frankismoaren azken exekuzioak hartu ditu hizpide Javier Buces historialariak, Askatasun Haizea (Txalaparta) liburuan. Estatuak eragindako biktimak, "bigarren mailako biktima" izaten jarraitzen dutela uste du Bucesek.


GALek Monbar hotelean hildakoek aitortza zabala jaso dute Baionan

1985eko irailaren 25ean Inaxio Asteasuinzarra hernaniarra, Sabin Etxaide zestoarra, Agustin Irazustabarrena astigarragarra eta Jose Mari Etxaniz urretxuarra hil zituen GALek Baionan. 40 urte geroago omenaldia egin diete Monbar Hotelaren aurrean, hil zituzten lekuan.


Erorien monumentuaren eraisketa eskatuko dute berriz ere elkarte memorialistek

Azaroaren 15ean kalera irtetera dei egin dute, PSN, EH Bildu eta Geroa Baik “ezarritako arrabolari erantzuteko”. Frankismoaren biktimak gutxietsiak sentitzen dira Iruñeko Udal Gobernuaren partetik.


Filipe Bidart, Iparretarrak-eko militante ohia
"Frantziak ez du jokamoldez aldatu: segitzen du gu ito nahian"

Izpegiko besten karietarat Baztango eta Baigorriko gazteek mahai-ingurua antolatua dute arrats honetan Iparretarrak talde armatuaren memoria kolektiboa eraikitzeko  beharrez. IKko sortzaileetan izan den Pilipe Bidartekin mintzatu gira, jakiteko nola bizi izan dituen 40 urte... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua birgaitzeko baimena eman du Vianako Printzea erakundeak

Nafarroako Gobernuan ondare historikoaz arduratzen den erakundea da Vianako Printzea, eta Iruñeko Udala haren zain zegoen birgaitze prozesuarekin aurrera jarraitzeko. Datozen asteetan, beraz, obrarako lehiaketa irekiko da.


2025-09-18 | ARGIA
Txiki eta Otaegiren omenezko pankartak eskegi ditu Sortuk "Erorien Haranean"

"Oraindik korapiloa askatzeko" dagoela gogoratzeko eta Txiki eta Otaegiren fusilatzeen 50. urteurrena kari, Sortuk bi pankarta handi eskegi ditu Cuelgamuroseko monumentuko arku batetik. 1975ean bertan lurperatu zuten Francisco Franco diktadorearen gorpua, 1936ko gerran... [+]


Txiki eta Otaegiri buruzko erakusketa areto publikoan jartzea debekatu du Zarauzko Udalak

Iratzar eta Olaso Dorrea fundazioek antolatu duten erakusketa ibiltaria ezin izango da Zarauzko areto publikoetan ikusi. Udalak argudiatu du errelato "partziala" eta "ideologizatua" eskaintzen duela. EH Bilduren lokalean paratuko dute azkenean. 


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


Magda Oranich i Solagran
"Ezin ahaztu dut Txiki azkenekoz besarkatu nuen momentu hura"

50 urte dira Francoren diktadura garaiko azken bost fusilamenduetatik. Jon Paredes, Txiki eta Angel Otaegi ETAko kideak, eta Sánchez Bravo, Humberto Baena eta Ramón García Sanz FRAPekoak. Txikiren abokatuetakoa izan zen Magda Oranich, mende erdia eta gero... [+]


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


Eguneraketa berriak daude