Oscar Wilde kalera, LGBT mugimenduarekin batera

  • Reading (Ingalaterra), 1897ko maiatzaren 19a. Oscar Wilde (1854-1900) idazle irlandarra espetxetik irten zen, “sodomia eta lizunkeria larriagatik” bi urtez giltzapean egon eta gero...

Duela 125 urte LGBT eskubideen aldeko munduko lehen erakundea sortu zuten Berlinen, besteak beste, Magnus Hirschfeld sexologoak (ezkerrean, Li Shiu Tong bikotekidearekin). Handik egun gutxira, Ingalaterran, Oscar Wilde (eskuinean) aske utzi zuten.
Duela 125 urte LGBT eskubideen aldeko munduko lehen erakundea sortu zuten Berlinen, besteak beste, Magnus Hirschfeld sexologoak (ezkerrean, Li Shiu Tong bikotekidearekin). Handik egun gutxira, Ingalaterran, Oscar Wilde (eskuinean) aske utzi zuten. (argazkia: Wellcome images / Smith archive)

Lauzpabost egun lehenago, maiatzaren 14an edo 15ean, Berlinen, Batzorde Zientifiko Humanitarioa (Wissenschaftlich-humanitäres Komitee, WhK) sortu zen, harreman homosexualak debekatzen zituen Alemaniako zigor kodeko 175. artikuluaren aurkako kanpaina abiatzeko; LGBT eskubideen aldeko lehen erakundea izan zen.

Duela 125 urte bi gertakariok egun gutxiren buruan kointziditzea kasualitatea da, baina garai hartako homosexualen aurkako giro bortitza, ordea, ez. Oscar Wilde pertsona ezaguna zen eta hari ezarritako zigorra eredugarria izatea bilatu zuten. Epaiak oihartzun handia izan zuen, eta sexu nahiz genero askatasunarekiko intolerantzia gordintzea eragin zuen, ez soilik Britainia Handian, Europa osoan baizik. Artista homosexual askok errepresaliak jasan zituzten. Alemanian, esaterako, Paul Höcker margolariak erbestera jo behar izan zuen.

Hirschfelden etxean bertan sortu zuten Batzorde Zientifiko Humanitarioa eta haren teoria hartu zuten oinarri: homosexualitatea gizonen eta emakumeen arteko “hirugarren sexu” biologikoa zen

Alemanian 127. artikulua indarrean zegoen, gizonezkoen arteko sexu harremanak kartzelarekin zigortzen zituena; legeak ez zituen emakumeen artekoak jaso ere egiten. Eta lege horren aurka egiteko bildu ziren Magnus Hirschfeld sexologoa, Max Spohr editorea, Eduard Oberg jurista eta Franz Joseph von Bülow idazlea. Hirschfelden etxean bertan sortu zuten Batzorde Zientifiko Humanitarioa eta haren teoria hartu zuten oinarri: homosexualitatea gizonen eta emakumeen arteko “hirugarren sexu” biologikoa zen. Batzordeak ez zuen lortu teoria hedatzea eta onartzea, baina helburu garbia zeukan: homosexualitatea jaiotzetik bazetorren, hautatutako jarrera ez bazen, zuzenbideak ezin zuen zigortu.

1897ko udaberriko aste horretan gertatutakoak ez zuen berehalako aldaketa ikusgarririk eragin. Oscar Wilde “materialki eta espiritualki lur jota” irten zen espetxetik, Frank Harris idazle irlandarraren hitzetan, eta geratzen zitzaizkion urte apurrak erbestean, Frantzian, eman zituen. Hirschfelden determinismo biologikoak barne zatiketak eta kritikak eragin zituen batzordean. 1929an Hirschfeld bera dimititzera behartu zuten. Beraz, 1933an naziek Batzorde Zientifiko Humanitarioa desegin baino lehen ere, LGBT eskubideen aldeko mugimendu antolatuaren aitzindaria ahulduta zegoen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Giza eskubideak
Jesús Rodríguez kazetariak erbestera jo du Auzitegi Nazionalaren jazarpenaren aurrean

Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


2024-03-01 | Axier Lopez
Prentsa askatasunaren aurkako sokak ez du etenik: oraingoan AraInforen kontra jo dute

Enpresa batek kereila jarri du Aragoiko AraInfo hedabidearen eta haren bi kazetariren aurka, baita Zaragoza en Común-eko zinegotzi baten aurka. Zaragozako Udalak enpresa horri emandako dirulaguntzen inguruan, komunikabide independenteak argitaratutako informazioari... [+]


Frontexek bazekien ‘Adriana’ ontziko migratzaileak arrisku larrian zeudela, baina ez zuen ezer egin

Greziako kostaldean joan den urteko ekainean 720 migratzaile zeramatzala hondoratutako itsasontziaren kasuari buruzko ikerketa publiko egin du Europako Herritarren Defendatzaileak. Azaldu duenez, Frontex erakundeak ez du nahikoa "tresnarik" egoera horietan bere... [+]


Eguneraketa berriak daude