Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.
Nazioarteko egun horretan esan beharra dago aipagarriak direla torturaren biktimen eskubideen arloan eman diren aurrerapenak. ETAk indarkeria-jarduera utziko zuela iragarri zuenetik, apurka-apurka desagertu egin da inkomunikatutako atxiloketak, terrorismoaren aurkako legea aplikatuz polizia-operatiboetan, eta, horrekin batera, tortura bera ere. Egiaztatzen da, beraz, tortura neurri eta politika horiekin estuki lotutako praktika bat izan zela.
Biktima horiek aitortzeko lehen urratsak Kriminologiaren Euskal Institutuak (IVACek) eman zituen, Istanbulgo Protokoloaren jardunbidearen bidez bermatutako txosten baten bidez. Txosten horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan 4.311 pertsona eta Nafarroako Foru Erkidegoan 1.068 pertsona torturatu zituzten 1960 eta 2014 urte artean. Praktika horren dimentsio izugarria bere gordinean erakusten du, zalantzarik gabe, gure populazio osoa kontuan hartuta. Zenbaki horiek CATen (Committee Against Torture) arreta piztu zuten, NBEren Genevako egoitzan 2023ko uztailean Espainiako erresumari egindako azken azterketan. Batzordeak, orduan, kasu horiek ikertzeko eskatu zion Espainiako Gobernuari, baina gaur egun ez da zentzu horretan aurrerapausorik eman. Era berean, Giza Eskubideen Auzitegiaren jurisprudentziak ikerketa-jarduerarik eza sistematikoa ezartzen du terrorismoaren aurkako inkomunikazioa duten tortura-kasuetan. Dagoeneko 11 kasutan Europako Auzitegi Gorenak Espainia zigortu du tortura-salaketak ez ikertzeagatik, eta hori eredu sistematiko bat ezarriz. Ikerketarik ez egitea eta, askotan, estatuari egotz dakizkiokeen giza eskubideen urraketa oso larriak legitimatzea eta goraipatzea.
Tortura posible izateko beharrezko premisa gisa frogatu den inkomunikazio erregimeneko atxiloketak indarrean jarraitzen du, ez baita indargabetu hura arautzen duen Espainiako Prozedura Kriminalaren Legearen 509. artikulua
Deigarria da Espainiako Estatua gai honetan erabat geldirik egotea, oraindik gehiago aintzat hartzen badugu bera izanik perpetratzaile nagusia. EAEko eta Nafarroako erakundeek, berriz, honako lege hauek onartu dituzte azken urteotan: 12/2016 Legea, uztailaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 urteen artean izandako motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa ematekoa, eta 16/2019 Legea, martxoaren 26koa, eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen ondoriozko biktimei errekonozimendua eta erreparazioa ematekoa, eta dagoeneko lehen aitorpenak ematen ari dira, 461 guztira gaur egun.
Azken 93 aitorpenak urrian egin zituen EAEko Batzordeak, eta askotariko biktimak aitortuak izan ziren: torturatuak, Guardia Zibilak edo Espainiako Polizia Nazionalak hildakoak, GALek, Batallón Vasco Españolek edo beste talde parapolizial batzuek erailak edo larriki zaurituak. Jose Maria Larretxea Goñiren kasua izan zen horietako bat, esaterako, 1983an bahiketa saiakera bat eta lesio larriak jasan zituena. Bahiketa Jose Barrionuevo Espainiako ministro ohiak agindu zuen, El País egunkariari eskainitako elkarrizketa batean berak aitortua. Edo Gurutze Iantzi, Guardia Zibilaren komisarian hila, atxilotu eta inkomunikatu eta ordu gutxira. Azalpen ofiziala "heriotza naturala" izan zen azken kasu honetan. Beste hainbat kasuetan gertatu den bezala.
Biktimak errekonozimendua lortzen ari dira, baina ezin dugu, ordea, egia jakiteko duten eskubidea errebelatu. Biktima ez ezik, gizarte osoa babesten duen egiarako eskubide hori. Non daude biktimagileak? Non egile materialak? Non azken arduradunak? Biktimek ez dute modurik beren egileak jazartzeko, zigorrik gabe jarraitzen baitute, sarituak edo sustatuak ez direnean.
Baina, gainera, tortura posible izateko beharrezko premisa gisa frogatu den inkomunikazio erregimeneko atxiloketak indarrean jarraitzen du, ez baita indargabetu hura arautzen duen Espainiako Prozedura Kriminalaren Legearen 509. artikulua.
Aurrerapenak hor daude, baina beharrezkoa da estatuaren indarkeriaren biktimen aurkako krimenak justifikatu eta legitimatu zituzten kontakizun faltsuak amaitzea, gaur egun sekretupean dauden eta argia ikusi behar duten txosten eta espedienteetan ezkutatutako bertsio ofizialekin amaitzea. Lan egin dinbehar da aitorpenen amika hori geldi gera ez dadin eta eguneratua eta egokitua izan dadin, eta, Balorazio Batzordeak berak eskatu bezala, aitorpenak eskatzeko epe berri bat ireki behar da, 1999. urtetik aurrera gertatutako indarkeria-kasuak barne.
Giza Eskubideen Behatokia "gizarte-fiskaltza" gisa sortu zen, biktima guztiek egia, erreparazioa eta justizia izateko duten eskubidearen premisatik estatuko biktimei laguntzeko.
Iratxe Urizar eta Agus Hernan
GEBehatokia - Euskal Herriko Giza eskubideen Behatokia
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]