Ehiztari-biltzaileak

Zalantza izpirik ez dago, ordea, literatura pixka bat irakurri dutenen artean bederen, Alice Zeniter idazleak baieztatzen duen honen inguruan: “sexu desberdintasun arazo handi bat dago kontakizunetan”. Alegia, eta grosso modo, gizonezko pertsonaia, zer esanik ez protagonista askoz, baina askoz gehiago dagoela literatura kontakizunetan, emakumezkoak baino. Literaturaren hasieretatik, ulertzen da, Aristotelesek esaten baitzuen Poetika-n, brotxa lodia erabilita berriz, istorio on bat, gauzak, preferenteki gauza biolentoak egiten dituen gizonezko nabarmengarri baten istorioa dela. Zeniter: “Istorio on bat, gaur egunean oraindik, hori da maiz, gauzatxoak egiten dituen tipo baten istorioa”.

Je suis une fille sans histoire izeneko liburuan esaten ditu halakoak, eta, ondorioz, istorio mota bat pribilegiatzearekin, beste istorio batzuk, bestelakoak, baztertu izan direla historian zehar, isilarazi. Giza espeziearen lehen pausoei buruzkoak, adibidez, irudikatzen baita historiaurrean, kobazuloen garaian, denak zirela ehiztari. Ursula Le Guinek galdetzen du nola gure zibilizazio ehiztari-biltzailea bilakatu ahal izan den soilik ehiztariez hitz egiten duten kontakizunen abaro, haragiak elikaduraren zati txiki bat baino hartzen ez bazuen –kalkulatzen da gizakien elikagaien %65-80 zela, ez ehizatu, baizik eta bildutako jaki–. Zeniter, berriz: “ehiztarien istorioak entzutearen poderioz, ahaztu ditugu biltzaileak, eta bizi-haragi ekuazio modu bat osatu dugu, zeina ez den inondik inora elikagaien balio nutritiboaren ondorio, kontakizunen forma seduzitzaileena baino”.

“Ezin dut gehiago ehiztarien kontakizunez, gauzak egiten dituzten gizon nabarmengarriez”. Bat nator. Ehiztariak bakarrik ez, biltzaileak ere izan zirelako, are ehiztari-biltzaileak, eta ez bat ez beste izan zirenak, edo ezin zutenak, aldez edo moldez isilaraziak guztiak. Den-denek dute lekua kontakizunetan.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude