Verdi epikoa

E. Moreno Esquibel

OLBEk azken urteotan egin duen proiekturik interesgarrienetako bat Tutto Verdi izenekoa izan da. Verdi musikagilearen opera guztiak antzeztu dira ziklo honetan, salbuespenik gabe. Eta opera horietako azkena da orain aipatuko duguna: Alzira.

Arrazoi askorengatik merezi zuen OLBEren hitzordu honetara etortzea. Alde batetik, aipatutako zikloaren itxiera zelako; bestetik, Verdiren harribitxi txiki hori (bere ekoizpeneko opera laburrenetako bat) ez zelako Espainiako Estatuan 1854tik antzezten. Eta, egia esan, zaila egiten zaigu ulertzea zergatik baztertu den xarmaz beteriko obra hau, libreto epikoa, musikaltasun atsegina eta aria nabarmenak dituena.

Voltaireren Alzire, ou Les américains obran oinarritutako tragedia lirikoa da. Ekintza Perun kokatzen da eta herri indigenak Erregeordetzaren garaian nagusitasun politiko, erlijioso eta kulturalarekiko duen erresistentzia ilustratzen du, bertakoek indar inbaditzaileei aurre egiteko eta Alzira printzesa eta bere aita Ataliba askatzeko nola bat egiten duten kontatuz.

Kontakizunean, Zamoro inkak eta Gusmano tirano espainiarrak elkarren aurka egiten dute. Zamoro Alzirako maitatua eta Peruko tribuen burua da, eta Gusmanok protagonistarekin ezkondu nahi du, kosta ahala kosta.

Alzira protagonistak interpretazio zoragarria izan zuen Carmen Solis sopranoaren eskuetan, hasieran iragarritako Hui He soprano txinatarraren ordez. Oso une nabarmenak izan zituen: bigarren ekitaldiko Riposa, in suo dolor vegliante cavatina, edo Zamororekin egindako duetoa Chi fia? Ah! L 'ombra sua...; sinesgarritasun dramatiko handia, eta ahots-tonu dotorea eta pertsonala erakutsi zituen.

Sergio Escobar tenorea behetik gora joan zen. Lehenengo ekitaldian segurtasun falta txikiak sumatzen bagenituen ere, bigarren eta hirugarren ekitaldietan bere ahotsaren irmotasun osoa hedatu zuen. Sendo.

Juan Jesús Rodríguez baritonoak Gusmano bikaina egin zuen. Ñabarduraz betea, ahotsa bikain menderatua eta bere paperean oso sinesgarria. Quanto un mortal può chiedere aria nabarmenduko nuke, edo amaiera bikaina, barkamena eskatzen duen momentua, hunkigarria benetan.

Aipamen berezia merezi du Bilboko Operaren Abesbatzak, opera honek dituen abesbatzen numero distiratsuetan puntu-puntuan egon baitzen. Eta Bilbao Sinfonietta Orkestra, Daniel Orenen gidaritzapean, ahots lana dotoreziaz azpimarratzen jakin zuena.

OLBEk antolatutako Verdiren Alzira opera. Bilbao Sinfonietta Orkestra. Zuzendaria: Daniel Oren. Bilbao Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin. Bakarlariak: Carmen Solís (sopranoa), Sergio Escobar (tenorea), Juan Jesús Rodríguez (baritonoa), David Legares (baxua), Josep Miquel Ramón (baritonoa), Vicenç Esteve (tenorea), Maria Zapata (sopranoa) eta Gerardo López (tenorea). Eszena zuzendaria: Jean Pierre Gamarra.

 

 


ASTEKARIA
2022ko maiatzaren 08a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Opera
Bluff galanta

Orgia
Pier Paolo Pasoliniren obran oinarritutako ganbera-opera.
Musika: Héctor Parra.
Libretoa: Calixto Bieito. Ensemble Intercontemporain.
Zuzendaria: Pierre Bleuse. Eszenografia: Calixto Bieito. Bakarlariak: Ausrine Stundyte (sopranoa), Leigh Melrose (baritonoa),... [+]


2023-03-20 | Jakoba Errekondo
Txorien negarra

Txoriek negar egiten dute. Ez guk bezala, nonahi, noiznahi, mainontzi, edota besterik gabe barruari eutsi ezinik… Ez zait berehalakoan ahaztuko behin Beran gertatua: urtero Ertz musika jaialdi sonatua egiten zen bertan eta tarteka paisaiarekin zerikusia zuen ekitaldiren... [+]


Anna Bolena xarmagarria

OLBE-k antolatutako Donizettiren Anna Bolena opera. Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Jordi Bernacer. Bilboko Opera Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin. Bakarlariak: Joyce El-Khoury (sopranoa), Silvia Tro Santafé (mezzoa), Marko Mimica (baxua), Celso Albelo... [+]


Anduaga txapeldun

OLBE-k antolatutako Belliniren I Puritani opera. Euskadiko Orkestra. Zuzendaria: Giacomo Sagripanti. Bilboko Opera Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin. Eszena zuzendaria: Emilio Sagi. Eszenografia: Daniel Bianco. Bakarlariak: Jessica Pratt (sopranoa), Xabier Anduaga... [+]


Viva Verdi!
OLBE-k antolatutako Verdiri eskainitako errezitaldia

Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Daniel Oren. Bilbao Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin. Bakarlariak: Angela Meade (sopranoa), Daniela Barcellona (mezzoa), Sergio Escobar (tenorea), Giovanni Meoni... [+]


Eguneraketa berriak daude