Ukrainako gerraren kontrako protestak izan diren arren leku askotan, nabarmena da gerraren kontrako mobilizazioak motel dabiltzala munduan. Herritarrak ez ote dira ikaratzen gerra suntsitzailea Europan ikusita? Pare bat aste barru dena bukatuko dela espero dute? Ala telebista eta sare sozialek txikizioez zabaldutako irudiek blokatuta daude? Erantzukizunak eta erruak banatzeko eztabaidek paralizatu ditu, akaso?
Iruñean apirilaren 9an pare bat ziento herritar bildu zen “Intsumisioa, gerrei!” eta “Putin ez, NATO ez” aldarrikatzera. Gogoan eduki zuten Unai Salanueva, 1997an espetxera sartu aurretik bere buruaz beste egin zuen intsumisoa: “NATOn sartzearen eta derrigorrezko soldadutzaren aurka geundenak, berriz ere gerraren aurka atera behar dugu kalera”. Alegia, 1991n eta 2003an antimilitaristak gerraren aurka atera ziren izpirituz zetozela Ukrainako gerrari aurre egitera, zehazki aldarrikapenokin: aurrekontu militarrak ez handitu, Ukrainara armarik ez bidali, lagundu gerrak kolpatutako herritarrei, lagundu hilketan parte hartzeari uko egin dioten desertoreei eta Ukrainan bezala Errusian desobedientziaz eta bortizkeriarik gabe gerrari aurre egiteagatik agintarien errepresioa nozitzen dutenei.
Ukrainako gerrak albistegi guztiak monopolizatu dituen hilabete pare honetan ahots gutxi entzun da defenditzen gerrarekiko objekzio eta intsumisioa. Frantzisko aita santu katolikoa izan da beste bat: “Lotsa sentitzen dut gastu militarra %2ra handitzen duten estatuekin, zoroak dira! Egiazko erantzuna ez dago arma gehiago, zigor gehiago eta aliantza politiko-militar gehiagotan”.
“Europak Ukrainara
armak bidaltzea
txalotzen da, baina
armek ez gaituzte
salbatuko”
Carmen Magallón
Alabaina, mundu mailan feministak mobilizatu dira nabarmenen gerraren kontra, hainbat plataformatatik. Euskal Herrian, Emakumeak Gerraren Kontra taldea ARGIAn mintzatu da Patriarkatua eta kapitala, aliantza kriminala agiriarekin. Mundu mailan, Bakearen eta Askatasunaren aldeko Emakumeen Nazioarteko Elkartea (WILFP ingelesezko sigletan) da adibide entzutetsuena. WILFPen buruetakoa den Carmen Magallónek sinatutako Armek ez gaituzte salbatuko artikuluak oihartzun zabala izan du: “Ikusita nola txalotzen den Europak Ukrainara armak bidaltzeko erabakia, nire ahots disidentea entzunaraziko dut: armek ez gaituzte salbatuko. Horren ordez, sartuko gaituzte elkar hiltzeko zurrunbilo batean”.
Magallonek aipatu ditu Käthe Kollwitz margolari alemanak gerraren kontra egindako obrak. Kollwitzek, antza, bere bi seme bultzatu zituen I. Mundu Gerran borrokatzera eta bertan galdu. “Itoaldi horretatik sortu zitzaion emakumeari Haziak ez dira errotan eho behar koadroa, zeinetan gizonei esaten dien desertatzeko. Haziak dira gazteak. Beren betekizuna ez da hiltzea, bizitzea baino”.
Mundu mailako beste agiri erreferentzial bat da Gerraren aurkako erresistentzia feminista, hainbat feminista ezagunen –Nancy Fraser, Verónica Gago, Teresa Rodríguez, Yayo Herrero, Keeanga Yamahtta Taylor…– sinadurarekin zabaldu dena. “Jarraipena ematen diogu –diote– historian zehar gerra erreakzionarioen kontra parte hartu izan duen korronte feministari, hala nola 1914an [I. Mundu Gerraren aurrean] Rosa Luxemburg buru izan zuenari, 1980etan arma nuklearren kontra Greenham Commonen akanpatu zutenenari edo gerraren kontrako Beltzezko Emakumeen mugimenduari”.
Argi eta garbi kondenatzen dute Vladimir Putinen erregimenak Ukraina inbaditu izana, NATO ere gerra honen errudun egiten dute, eta aldi berean “arbuiatzen dugu gerraren espiralean sakontzearen alde egunotan hartu diren erabakiak, gatazkan arma gehiago sartu eta gerren aurrekontuak handitzea”. Errusian zenbait talde feministak daramaten lanarekin bat egiten dute eta Ukrainari zorrak kitatzea ere aldarrikatzen dute.
Hain zuzen ere, manifestu feminista hori izenpetzeari uko egin dion Catherine Samary ekonomialari feminista eta IV. Internazionaleko kideak Ukrainako gerraren kontrako manifestu feminista zergatik sinatu ez dudan idatzian biltzen ditu gerraren aurkako mugimenduak gaur Mendebaldean bizi dituen blokeo eta eztabaiden zenbait gako. “Manifestua sinatzeko –dio Samaryk– eskaini zidatenei esan nienez, nik berdin errespetatzen ditut beren haurrak babestearren herrialdetik ihesi joandako emakume ukrainarrak eta herrialdearen defentsa desarmatuan edo armatuan parte hartzen gelditu direnak. Honek berekin dakar aitortzea han erresistentzia armatuan aritzea gerra justua dela, defentsako gerra, herri-izaera Putinek nabarmenki auzitan jarri dion herri batek egiten duena. (…) Ukrainarren erresistentzia armatua arbuiatu eta bakearen eta negoziazioaren aldeko dei egitea praktikan da ukrainarrei Putinen nahietara makur daitezen eskatzea”.
“Ukrainan erresistentzia
armatua arbuiatu eta
negoziazioaren alde
dei egitea da Putinen
nahietara makurtzeko
eskatzea”
Catherine Samary
Feminismoaren sailetik harago, ezkerreko mundu osoa dauka asaldatuta Ukrainako gerraren –agian zehatzago esanda, Errusiaren erasoaren– aurrean nola jokatzearen inguruko eztabaidak. Mila idatziren arteko beste bat aipatzearren, Europe Solidaire mugimendutik Mark Johnson eta Pierre Rousset saiatu dira laburbiltzen beren ustez Europako eta Mendebaldeko ezkerrean dauden erreakzioak: “Aurreko gatazketan bezala, sozialdemokrazia eta Berdeak NATOren akolito nagusi bihurtu dira. Ukrainaren inbasioaz geroztik, progresista batzuk Europar Batasunaren eta NATOren are aldekoago bilakatu dira. Beste aldetik, ezker antikapitalistaren zati bat ez da gai bere burua kokatzeko inperialismo ez-mendebaldar batek sortu duen gatazka batean.
Burkideok ez dira ausartzen Errusiaren inbasioaren kritika epel batetik harago joaten, uzkur dabiltza elkartasuna Ukrainari ere erakusteko eta diote, ebidentzia ororen kontra, NATO dela errudun bakar edo nagusia, Ukraina dela Mendebaldearen txotxongiloa edo estatu proto-fazista bat eta egiazko biktima Errusia dela. Beren posizioa kanpista da: Mendebaldeko klase menderatzailearen kontra doazenak automatikoki babesten dituzte. (…) Elkartasunaren abiapuntuan egon behar du gerra baten biktima diren herriak defenditzea. Korronte kanpista ez da gai Ukrainako herriarekiko elkartasunez aritzeko geopolitikaz dauzkan ideia desbideratuengatik”.
Ildo berean, ezker hispanofonoan ondo ezaguna den Santiago Alba Ricok idatzi du: “Hona paradoxa: inbasio hasi zena gerra bihurtu da ukrainarren erresistentziari esker. Independentzia gerra bat da. Lehentasunezkoa da gerran NATO ez sartzea; lehentasunezkoa da Ukrainaren independentzia defenditu eta segurtatzea. Gure gerrazaletasunaren muga izan behar du saihestea nazioarteko gatazka eta gerra nuklearra; gure bakezaletasunaren muga, justizia eta zuzenbide internazionala berrestea”.
Eztabaidaren beroa ikusita, pentsa daiteke Mendebaldeko ezkertiarren artean Ukrainak eragingo dituela 1956an Hungariaren inbasioak eta 1973an Txekoslovakiarenak eragin zituzten adinako eten eta orbanak. Baina bitartean, urri ikusten dira Ukrainan nola edo hala eta berehala su etena eta bakea ezartzea eskatzeko mobilizazioak. Hauek ez dira asko indartuko, baldin eta beren urteetako aliatu ezkertiarrek ere aurpegiratzen badiete bakea eskatzea dela Putinen aurrean errenditzeko proposatzea.
Lerrook idazteko egunetan, munduko ezkerraren hainbat korrontetatik su-etenaren eta irtenbide negoziatuaren aldeko ahalegin bat ari dira egiten, Ukraina: Bakea orain! manifestuaren inguruan, Noam Chomsky, Jeremy Corbyn, Rafael Correa, Yanis Varoufakis, Pablo Iglesias eta beste zenbait pertsonalitatek gidatuta. Paperetik karriketako mobilizaziora jauzi egitea lortuko ote dute?
Bitartean, herritarren gehiengoak Ukrainako txikizioa ikusten du telebista eta sare sozialetan, porno militarra bailitzan kontsumituz. Ahaztuz lehen Iraken, Sirian, Libian edo Yemenen ikusitakoak orain gertatzen ari direla hementxe bertan.
Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]
Sare sozialetan zabaldutako mezu batean, AEBetako presidenteak adierazi du Errusiako bere homologoarekin izandako elkarrizketa "oso ongi" joan dela. Putinek esan du Ukrainako gerra amaitzeko ahaleginak "bide onetik" doazela, eta Mosku Kievekin bake akordio bat... [+]
Aurrez adierazitakoa baino egun bat geroago abiatu dira bilerak Istanbulen; Zelenski, Putin eta Trump gabe. Errusiari “behe mailako” delegazioa bidaltzea leporatu diote.
Ukrainaren Europako aliatuak Zelenskirekin bildu dira, eta menia astelehen honetan indarrean jartzea proposatu dute, Errusiak jada ezezkoa eman badu ere. Boluntarioen koalizioko agintariek azpimarratu dute garrantzitsua dela Ukrainari laguntza militarra ematen jarraitzea,... [+]
Zer lor nahi zezakeen Ipar Koreako erregimenak Errusiaren gerrarako egindako odol-ekarpenarekin? Batetik, eskarmentua; bestetik, elkarrekikotasuna.
Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]
"Bakearen" bidean, Errusiak proposatu du kontrolpean ez dituen lurraldeei uko egitea. Trukean AEBk hainbat onura emango dizkio, Financial Timesen arabera. Hala ere, Kremlineko bozeramaile Dmitry Peskov-ek abisu egin du: "Ez fidatu hedabideez, ezta errespetagarriak... [+]
Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]
Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Etxe Zuriak bi komunikatu igorri ditu, Itsaso Beltzeko su-etena eta energia azpiegituren aurkako bi aldeen erasoen amaiera hitzemateko.
“Ez dugu gerraren aurrean etsi nahi, ez dugulako hilerrietako bakea nahi”, dio manifestuak, eta agintariei irtenbide politiko baten alde lanean jartzeko eskatu diete. Sinatzaileen artean daude Delàs institutua, Gernika Gogoratuz edo Ongi Etorri Errefuxiatuak... [+]
Defentsarako gastua handitzeko Europako herrialdeen apustuaren atzean, asko dago propagandatik, eta askoz gehiago interes ekonomikotik. Kontrakoa sinetsarazi diguten arren, XVIII. mendean Ingalaterran Industria Iraultza jaio zenean, armak eta gerra izan zituen oinarri, eta ez... [+]
Telefono bidez eginiko bileran, bi agintariek adostu dute Moskuk ez diola erasorik egingo Ukrainako azpiegitura energetikoari hurrengo 30 egunetan. Ukrainak eta Errusiak 175na preso askatu beharko dituztela iragarri dute, baina ez noiz.
Europa mailako ekimen kolektibo batek bakearen, irtenbide diplomatikoen eta armagabetzearen aldeko manifestua idatzi eta sinadura bilketa hasi du. Manifestuak dioenez, intelektualak, herritarrak bezala, “anestesiatuta daude”. Europako agintarien jokamoldea, NATOren... [+]