Asilo eskubidea eskatzeko asmoz Bilbora duela lau hilabete iritsi zen pertsonaren bizipena kontatzeari ekingo diot, pertsona horrek hala eskatuta.
Zoriak edo, biok harremanetan jartzea eta ezinezko misio bat partekatzea nahi izan du: polizia-etxean asiloa eskatzeko hitzordua lortzea. Hitzordu hori internet bidez eskatu behar da poliziaren webgunean. Pertsona horrek hitzordurako ematen zizkidan datekin harrituta, galdera egin nion asilo-gaietan diharduen erakunde batean dabilen ezagun bati. Halaxe dela erantzun zidan, behin eta berriz sartu beharra dagoela, gaur egun hitzorduaren miraria iruditzen zaidana lortu arte. Era berean, esan zidan ez dagoela pauta zehatzik, hitzorduak ez direla ordu jakin batean jartzen jendearen eskura, baizik eta ausaz sartu behar dela eta tematu, ez dagoela besterik.
"2020an pandemia iritsi zen eta ilarak desagertu egin ziren, arrakala digitalak ordezkatuta. Arrakala hori ilarak bezain zitala da, baina badu abantaila bat; ikusezina da"
Orduan gogoratu nituen Indautxuko polizia-etxearen inguruan sortzen ziren pertsonen-ilara luzeen argazkiak. Asilo-eskatzaile batzuek gaua ere ematen zuten han, hainbat tramite egin ahal izateko. 2020an pandemia iritsi zen eta ilarak desagertu egin ziren, arrakala digitalak ordezkatuta. Arrakala hori ilarak bezain zitala da, baina badu abantaila bat; ikusezina da, eta begi itsuak, negarrik ez. Agerikoa da, ez dago jende-ilaren argazkirik, ez dago salaketarik. Pandemiak eta itxurakeriak zabaldutako arrakala ez da teknologikoa soilik; izan ere, kasu honetan, asiloa bide horretatik lortu behar duten pertsonak, sarritan, gure alfabeto bera ere ez duten herrialdeetatik datoz. Imajina dezagun herrialde batera goazela non arabiera egiten den eta pantailetan nabigatu behar dugula zeharo ezezaguna zaigun hizkuntza batean, zaila, ezta? Lehenengo pantailan probintzia, bigarrenean poliziarekin hitzordua, hirugarrenean asilo-eskaera, ondoren pasaporte-zenbakia, izena, jaioteguna eta herrialdea.
Dena, azkenik, “Game over” pantailara iristeko: "Une honetan ez dago hitzordurik eskuragarri. Laster bulegoak hitzordu berriak jarriko ditu zure eskura". Eta horrela egunez egun, astez aste, hilabetez hilabete... eta dagoeneko lau hilabete igaro dira. Zoritxarrez, badakigu eskubideak urratzeko modu ugari eta gaiztoak daudela, eta izugarri bihozgabea egiten zaigu hau, zehazki.
Esperientzia mespretxagarri horrek alde onik badu, Te cedo una cita plataforma ezagutu izana da. Bertan 1.200 boluntario baino gehiago biltzen dira eta dagoeneko 5.000 hitzordutik gora lortu dituzte. Aspaldi konturatu ziren burokrazia zital honi hainbat aldetatik egin behar zaiola eraso.
2021ean %44 murriztu dira asilo-eskaerak, eta 100etik bosti soilik eman diete aldeko ebazpena. Asiloa eskatzeko hitzordurik lortu ezean, ezin da asilo eskatzailea izan.
Basoetan jazarri eta Maroko hegoaldera deportatzen dituzte, hesietan jipoitu eta eskubiderik gabe itzultzen dituzte, pateretan bizitza arriskatzen dute, eta Bilbora iristen direnean, asilo-eskubidea dutela pentsatuz, arrakala digitala eta hipokrisia dituzte zain. Idatzia amaitzen ari naizela jakin dut ukraniarra bazara hori ez dela horrela: polizia-etxeetan leihatila berri bat zabaldu zaiela. Baina hori itxurakeriaren beste aurpegi bat besterik ez da. Eta sare sozialetan Ukrainako asilo eskatzaileentzat korridore humanitarioak eta nazioarteko babes-izapideak bizkortzeaz aritzen diren bitartean, 44 lagun hil dira Maroko hegoaldean, patera bat hondoratu ostean. Giza eskubideek ere kolorea dute.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]