Iratxe Sorzabal euskal preso politikoa Frantziara eraman dute berriz

  • Réauko (Frantzia) espetxean zegoen Iratxe Sorzabal euskal preso politikoa epai zezaten urtarrilean aldi baterako Espainaratu aurretik. Etxeratek jakinarazi duenez hara eraman dute berriz ere.


2022ko martxoaren 09an - 15:14
Iratxe Sorzabal otsailean egindako epaiketan.

Otsailaren 7an eta 8an egin zuten Espainiako Auzitegi Nazionalean Iratxe Sorzabalen aurkako epaiketa. Horretarako Réauko espetxetik Espainiara eraman behar izan zuten. Otsailaren 22an eman zuten epaia, 24 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, Sorzabalek jasandako eta epaiketan kontatutako torturak zalantzan jarriz.

Mardilgo Estremerako espetxetik eraman dute Paris inguruko Réau espetxera, hegaldi komertzial batean, Etxeratek adierazi duenez. Frantziako Estatuan ezarritako zigorra amaitu bitartean egongo da bertan, udara bitartean. Espainiako Estatuan ezarritako zigorra bete beharko du ondoren.

2015ean David Plarekin batera Baigorrin atxilotu zutenetik dago preso Sorzabal. Orduan, 2001ean Hernanin Guardia Zibilak atxilotu zuenean pairatutako torturengatik Istanbulgo Protokoloa aplikatzeko eskatu zuen.

Mediku aditu batek ebatzi zuen tortura salaketek “sinesgarritasun osoa” zutela, eta trauma osteko estresa atzeman zion presoari. 2020ko abenduan Parisko Dei Auzitegiak bertan behera utzi zuen Sorzabalen aurkako euroagindu bat, prokuradoreak sinesgarritasuna eman zielako tortura testigantzei. Hirugarrenez eskatu ostean, baina, haren aurka Auzitegi Nazionalak jarritako euroagindu bat onartu zuen Frantziak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
Gorka Roca Torreri babes agiria

Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]


Puigdemont terrorismoagatik ikertzeko agindu du Auzitegi Gorenak: auziaren klabeak

Espainiako Auzitegi Gorenak bat egin du Tsunami Demokratikoa mugimendua ikertzen ari den Manuel García Castejón Auzitegi Nazionaleko epailearekin: ondo ikusten du Carles Puigdemont eta beste hamaika lagun ikertzea eta haien aurkako auzi penala irekitzea. Hemen... [+]


Gorka Torre epaituko dute Izpurun eta Donibane Garazin euskararen aldeko ekintza batzuengatik

HerriBiltzako militantea den Gorka Torre konbokatu du martxoaren 26an Baionako auzitegiak UNESCOren izenean egindako margoketengatik.


2024-02-06 | Gedar
14.000 euroko zigor eskaera gazte batentzat, Palestinarekin elkartasunez Donostian egindako protesta bat dela-eta

Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]


Eguneraketa berriak daude