Euskararen lekua

Frantziako Hezkuntza ministerioak zehaztu zuen “baxoko proba batzuk eskualdeetako hizkuntzetan pasatu ahal izango direla”, eta Seaskako ikasle, irakasle eta gurasoak hori gauzatzearen alde mobilizatu ziren joan den astean. Pauso bat litzateke, nahi bezain handia izan ez arren, eskubide hori lortzea.

Ezin izan dut saihestu neure burua euskarazko lehenengo proba horren aurrean irudikatzea. Trauma zahar bat piztu zait, mesfidantza moduko bat, honezkero badakienarena euskara hautatzeak hainbat arrisku dakartzala berarekin; euskarari zenbait eremutan lekua egiteak ez duela esan nahi euskara eta euskaldunak errespetatuko dituztenik.  

"Geuk zuzentzen ditugu barrutik akatsak, baina akatsa bera ere ez da arazo nagusia ia, errespetu falta baizik"

Oroitu dut gidabaimena ateratzeko azterketa euskaraz egitea erabaki nuenekoa. Azterketa irakurri eta, aitortzen dut, une batez damutu egin nintzela nire militantziaz. Nor-nork eta nor-nori-nork formak inoiz baino garrantzitsuagoak zirenean (nork utziko dio pasatzen nori, nor geratuko da geldirik, nork ezin du nor aurreratu), galderak akats gramatikalez josita zeuden. A, B edo C aukeratu bitartean, pentsatzen nuen: “Mesedez, zuzentzailea behintzat izan dadila euskalduna, jabetu dadila galderaren baitako nahasmenduaz, barka nazala eta asalda dadila azterketa honen egilearen aurrean”.

Antzekoak gertatzen dira unibertsitateko edo lanbide heziketako apunteekin. Gai espezializatu mordo bat erdaraz ematen dira euskarazko graduetan ere, edo, bestela, begiak erre eta bihotza belzten duten itzulpen negargarriak jasan behar izaten ditu ikasleriak: esaldi erdaldunen kalko ortopediko googledarrak, testu kamutsak, euskararen formetatik eta logikatik urrun dauden letra pilo ulertezinak. Zer gertatzen da halakoetan? Erdarazkoa aukeratzen dela, euskarazko testuaren berrinterpretazio lanak aurrezteko (zenbait tabernatako menuak irakurtzean bezala). Eta zeresanik ez sare-sozialetan edo aparailu elektronikoetan euskara aukeratzeak zer dakarren. It’s your lagunaren urtebetetzea! Wish berari zorionak! You have one jakinarazpen berri. Bai ederra, elebitasuna.

Ohitu egin gara arriskura eta gutxiespenera, beldurrez irakurtzera kartelak, seinaleak, paragrafoak; geuk zuzentzen ditugu barrutik akatsak, baina akatsa bera ere ez da arazo nagusia ia, errespetu falta baizik, ezerk ez asaldatzea eta ezer espero ez izatea. Hegoaldeko unibertsitaterako sarbide frogan gazteleraz eskatzen den hizkuntza maila eta euskarazkoa alderatzea nahikoa da horretaz jabetzeko. Lekua egiteak ez du balioan jartzea bermatzen.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude