Umeentzako COVID txertoa eta beste neurri batzuk

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Pandemia honetako erabaki askok eztabaida garden, aske eta sakonen beharra daukate. COVID-19aren aurkako umeen txertaketari debatea zor diogu, Lehen Arretako Berrikuntza Mintegiaren (SIAP) eta Lehen Arretako Espainiako Sarearen (REAP) honi buruzko lanek argi utzi duten legez.

SARS-Cov2ak umeengan eragiten duen gaixotasuna, orokorrean, arina eta denboran mugatua da, askotan  asintomatikoa. Europan 5 urtetik gorako umeei ematen zaizkien COVID-19aren kontrako txertoak seguruak direla esan dute, momentuz txerto horiei larrialdi egoeran erabiltzeko baimena eman dieten agentzia erregulatzaileek. Ez dakigu, baina, zein den txerto horien epe ertain eta luzerako segurtasuna. Denbora eta kalitatezko erregistroak behar ditugu  eragin ditzaketen albo-ondorioak ezagutzeko. Honen adibidea, populazio gaztean txerto hauen osteko miokarditis/perikarditis kasuen igoera. Kasu gehienak arinak eta ez oso ohikoak izan arren, etorkizunean  ekar litzaketen balizko ondorioak kontuan hartzeko azpimarratu zuen Britainia Handiko Txertaketa eta Immunizazio Batzordeak (JCVI), iraileko adierazpenean.

Bestalde,  ze oinarri zientifiko eta etiko dauka “talde immunitatea lortzeko” umeak txertatzeak? Gaur egungo COVID-19aren aurkako txertoek, zoritxarrez, ez dute birusaren transmisioa behar bezala ekiditen, zientziak eta oraingo transmisio komunitario zabalak argi utzi duten bezala. Transmisio honetan umeek pandemia hasieratik izan duten rola helduena baino txikiagoa izan da. Ume askok gaixotasuna honezkero   pasatuta  dauka, herri askotako estimazioek dioten bezala. Umeen seroprebalentzia ikerketa bat behar dugu (Juan Simó medikuak dioen moduan). Eta immunitate zelularra ikertuko duena ere bai.

"Umeen txertaketaren erabakia adineko taldean izango lukeen abantailan oinarritzea (horrela denik ematen ez badu ere) eztabaidagarria da oso. Eta umeen immunitate naturalak endemiarako jauzian lagun lezake"

Britainia Handiko 4 eta 11 urte arteko umeen lagin batean, seronegatiboen (antigorputzen testetan negatibo) %60k immunitate zelular indartsua zeukan (JCVIren 32. akta).

Gaixotasuna eduki ostean antigorputzak une hartan negatiboak izan arren, bazeukaten gaixotasuna pasatu izanaren seinalea, birusari aurre egiteko immunitatea. Zertarako hauentzako txertoa?

Norvegiak ez die txertoa eskaintzen gaixotasuna pasatu duten 12-15 urte bitarteko umeei.

Azaroaren 25ean, Medikamentuen Europako Agentziak (EMA) larrialdietarako baimena onartu zuen Comirnaty txertoa 5 eta 11 urte arteko umeei ere emateko. Finlandiak eta Norvegiak, momentuz, 5-11 urte bitarteko haur osasuntsuei ez die txerto hori jarriko. Horretarako segurtasunari buruzko informazio gehiago behar dutela adierazi dute.

Umeei COVID-19aren aurkako txertoa ematean, argi konpentsatu gabeko balizko arrisku bati atea zabaldu ahalko genioke. Etikoki, umeen txertaketaren erabakia adineko taldean izango lukeen abantailan oinarritzea (horrela denik ematen ez badu ere) eztabaidagarria da oso. Eta umeen immunitate naturalak endemiarako jauzian lagun lezake.

Pandemia honetan gehiegitan entzun dugu haurrak hiperkutsatzaileak direla. Hasieran honelako baieztapenek  oinarri  zientifikorik ez bazuten, gaur egun ebidentzia zientifiko guztien kontra doaz. Oraintsu, gure inguruan, umeak izan dira intzidentzian lider; positibotasunean, aldiz, kontrakoa. Proportzionalki, umeei gainontzeko adin tarteei baino test gehiago egin diegu? Umeen (0-19 urte) positibotasuna, orokorra baino askoz baxuagoa da. Ez lirateke umeak birusaren “gordailua”, ezta birusa nagusiki zabaltzen ari direnak ere (Simóren  Los niños lideran la incidencia pero no la positividad, ¿a nadie le inquieta esto?).

Haurren berezko beharrak ez dira kontuan hartu pandemia honetan. Adin txikikoei, entzun barik, gauzak azaldu egin dizkiegu. Zer sentitzen zuten galdetu barik, helduon arauak helarazi eta inposatu dizkiegu. Eta murrizketa horiek guztiek eragin latza izan ei dute eta izaten ari dira haien osasun mentalean ez ezik, osasun fisiko, pobrezia tasa eta alor akademikoan ere. Besteak beste UNICEFen COVID-19ak eragindako krisiaren eragina haur zaurgarrienengan txostenak aztertu bezala.

Hemendik aurrera, umeen inguruan hartuko ditugun neurriak haien berezitasun eta beharretara egokituta egon beharko dira, zientzian oinarrituta. Ez genieke umeei ekidin nahi diegun kaltea baino handiagoa eragin beharko. SARS-Cov2 birusa pasatu ostean garatzen duten immunitate naturalak izango du seguru aski helduaroan ere garrantzia, bestelako koronabirusek haurtzaroan eragindako infekzioak eduki eta gero birusarengandik defendatzeko sortutako immunitatearen parekoa. Izan  ere, helduaroan birus berberak kutsatuz gero larritasunetik defendatzeko ezinbestekoa baita haurtzaroan garatutako immunitate natural hori. Primum non nocere.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


2025-08-18 | Behe Banda
Autosalaketa

Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


Eguneraketa berriak daude