Erreformaren joko zelaia

Erreformen kontrako eta bizi baldintza duinen aldeko mobilizazioa (argazkia: EiTB)
Erreformen kontrako eta bizi baldintza duinen aldeko mobilizazioa (argazkia: EiTB)

Pasa den urtean 61 langile hil ziren lan istripuetan, istripuen eta lan heriotzen gaur egungo zenbaketaren arabera –eztabaida luzea eskatzen duen zenbaketa, bide batez–. Patronalaren boterearen isla da gobernuek ez dietela inongo konturik eskatzen. Langileen salaketek ez dutela aldaketak behartzeko adineko indarrik. Nekez aurkitzen dugula jendartean zalaparta gutxiago sortzen duen heriotzarik. Zer pentsa ematen du neurgailua zeroan jarriz hastea berriz urtea, noiz eta Espainiako Gobernuak heriotza hauen atzean dagoen prekarietateari babes instituzionala ematea onartu berri duenean.

Erreformak ezarritako joko zelaian irekiko da konfrontazio fase berria lan munduan, eta interesgarria izango da momentuko erantzuna nola antolatzen den ikustea

Lan erreforma honekin prekarietatea murriztea enpresarien esku geratzen da berriro ere. Eta ez da gutxituko, ez diotelako halako pagotxari uko egingo. Abantaila osoa izango dute lan-baldintzak negoziatzerakoan, hitzartutakoa euren kabuz aldatzeko, langileak merke eta noiznahi kaleratzeko. Horrela ez dago prekarietatea murrizterik.

Baina horrela ziurtatzen da kapitalaren interes partikularrak gailentzea. Digitalizazioa aukera bat izan liteke lanaldiak murrizteko, lan zamatsuenak gainetik kentzeko, bizi-kalitatea hobetzea helburu duten lanbide eta sektoreak indartzeko, lana hobeto antolatzeko… Erreforma honekin, aldiz, digitalizazioa lan-kostuak murrizteko aukera paregabea izango da enpresentzat. Mehatxua langileentzat.

Erreformak ezarritako joko zelaian irekiko da konfrontazio fase berria lan munduan, eta interesgarria izango da momentuko erantzuna nola antolatzen den ikustea. Baina garrantzitsuagoa da erantzunarekin zein bide hauspotuko dugun argitzea. Lortuko ote dugun, Euskal Herrian hartutako erabakiekin, harresi sendo bat eraikitzea erreformaren ondorioei aurre egiteko. Eta gai izango ote garen lan harremanak beste moduz antolatzeko bidean urratsak egitea, euskal eragile sindikal, sozial eta politikoen artean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Mutualitateek osasuna negozio bihurtu dutela salatu dute

Gizartea kontzientziatzeko eta informatzeko kanpaina bat abiatu dute LAB, CGT, STEILAS, ESK, CNT eta LSB-USO sindikatuek, Nafarroako Osasun Plataformak eta Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak.


Grebaren eta langile borrokaren balioak aldarrikatu dituzte sindikatuek Maiatzaren Lehenean

Milaka langile elkartu dira Iruñean, Bilbon, Gasteizen, Donostian, Baionan eta Maulen egindako manifestazio eta ekitaldietan. Langile eskubidea defendatu eta lortzeko, greba erreminta ezinbesteko gisa aldarrikatu dute sindikatu guztiek. LAB lehen aldiz... [+]


Manifestazio eta aldarri ugari Maiatzaren Lehenerako

ELA sindikatuak mobilizazioak egingo ditu Bilbon eta Iruñean, eta LABek, berriz, Iruñean.


2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


Eguneraketa berriak daude