Gudarako droneen teknologian milioika dolarreko inbertsioak egin ostean, “historiako aire kanpaina zehatzena” iragarri zuen AEBetako presidente Barack Obamak. 2014tik gaur arte Pentagonoak bildutako dokumentuak aztertzen bost urte igaro ostean, ordea, ez zela hala izan erakutsi du New York Times-eko kazetari Azmat Khanek.
Gerra-eremuetan harrapatuta geratzen diren milaka zibil hil dituzte AEBek Afganistan, Siria, Irak eta beste herrialde batzuetako gerretan. Horixe ondorioztatu du Azmat Khan kazetariak bi puskatan argitaratutako The New York Times-en ikerketan, Pentagonoko barne-dokumentuak eta aire-erasoen inguruko txostenak aztertzen, eta bizirik atera diren dozenaka pertsona elkarrizketatzen aritu da bost urtez. Lehen parteak izena du Aire eraso hilgarrietan joera okerrak utzi dituzte agerian Pentagonoaren erregistro ezkutuek, eta bigarrenak AEBen aire guden giza kostua. 2014az geroztik hildako zibilen –asko haurrak– kasu zehatz ugari jasotzen dituzte erreportaje hauek eta jarraian xehe aipatuko ditugu krimen horietako batzuk:
2016eko uztailaren 19an, goizaldeko 03:00etan, AEBetako Operazio Berezien Unitateak bonbardatu egin zuen ustez ISISeko kideak “prestatzen ziren eremua”, Siriaren menpeko Kurdistanen. AEBek egun hartan publiko egin zuten 85 gerlari hil zituztela, baina egitan, guda eremutik urrun zeuden etxeak bonbardatu zituzten, non baserritarrak eta beren familiak zeuden babes hartuta, bonbardaketa eta tiroetatik ihesean. 56 eta 212 zibil artean hil zituzten, “familia osoak erraustuz".
2017 hasieran Iraken, AEBen hegazkin militar batek kolore iluneko auto bat begiz jo zuen bidegurutze batean Mosulen, Wadi Hajar auzoan. Bonba auto bat zela ondorioztatu zuten eta eraso egin zioten. Barruan Majid Mahmoud Ahmed, bere emaztea eta bi haurrak –erreportajeak ez dakar beren izenik– zeuden, borroka eremu batetik ihesean ari ziren herritarrak. Familia hau eta beste hiru zibil hil zituzten aire eraso hartan.
2015eko azaroan, gizon bat “objektu pisutsu ezezagun bat” arrastaka eramaten ikusi ostean ISISen “borroka posizio defentsibo batera”, AEBetako armadak Ramadi hirian eraikin oso bat bota zuten behera eraso batean. Militarrek jaso zuten txosten baten arabera, “altuera txikiko pertsona bat” –haur bat, alegia– hil zen erasoan.
Erreportajeek publiko egin dute Pentagonoaren ezkutukeria zibilen heriotzen aurrean, horrek dakarren inpunitatearekin. Hilketa hauetako bat bera ere ez dute sakon ikertu gerora AEBek, ez inor zigortu ere. Kazetariak idatzi du oso kasu gutxitan egin zirela publiko azterketak, ez duela kasu bakar bat ere aurkitu non irregulartasunen aurrean zigor neurririk hartu dutenik, guztira dozena bat herritarri bakarrik ordaindu dizkieten kalte-ordainak, nahiz eta eraso hauetatik bizirik irtetea lortu duten zibil askok arreta mediku garestia behar izan, utzi dizkieten ezintasun fisikoengatik.
Gazako gerra amaitzea helburu, Etxe Zuriak 20 puntuko proposamena aurkeztu du. Besteak beste, Trump bera buru duen batzorde batek ikuskatuko lukeen trantsiziozko gobernua aipatzen da. "Beste kide eta estatuburu batzuek osatuko lukete batzorde hori, Erresuma Batuko lehen... [+]
AEBn alkoholak eragindako heriotzak asko handitu dira 1999tik, populazio osoan. Igoera handiena 2019tik 2021era izan zen; alegia, COVID-19aren pandemiaren garaian. Gerora jaitsi egin bada ere, oro har, bikoiztu egin da 1999tik 2024a. Bestalde, hildako gehienak gizonak badira... [+]
“Nahiago nuke Gaza itsasoan hondoratuko balitz”, esan zuen Yitzhak Rabin lehen ministro israeldarrak 1992an. Eskuin muturreko kolono judutar batek hil zuen eta ez du ikusiko, baina nola hala asmatze bidean doa, gazatarrei itsasoan itotzea baino beste irtenbiderik ez... [+]
Inork ezingo du uka Bagram aire-basearen estrategikotasuna. Ez soilik Afganistanerako. Bada, horrexegatik-edo, orain, Donald Trump delako batek berreskuratu egin nahi du Bagram aire-basea Estatu Batuentzat.
Truth Social bere sare sozialean eman du berria Erresuma Batuan egin duen bisitaldian, eta adierazi du mugimendua erakunde terrorista izendatuko duela. Legelari askok, ordea, laster azpimarratu dute hori egiteko AEBetako presidenteak izango dituen arazoak.
Auzitegi Gorenak 27 urte eta hiru hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio Jair Bolsonarori, Latinoamerikako ultraeskuindarren erreferenteari, Lularen aurka hauteskundeak galdu ostean, 2022an estatu-kolpe saiakera baten buru izateagatik.
Utahko Unibertsitatean, 3.000 entzuleren aitzinean diskurtsoa zabaltzen ari zela gertatu da hilketa asteazkenean. Donald Trumpen hurbileko aurpegi ezaguna zen Kirk.
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]
Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]
AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]
Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]
Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.