OLBEren opera-zikloaren bigarren saio honetarako, ikusleek ondo ezagutzen eta maite dituzten bi izenbururekin egin dugu topo, gai unibertsal bat komunean dutela: jeloskortasuna eta mendekua. Bai Cavalleria rusticana-n, bai Pagliacci-n, jeloskortasunak eta amorruak itsutu egiten dituzte maitearengatik arbuiatuta sentitzen direnak eta krimenak egiten dituzte, haien haserrea eta inbidia asetzeko.
Sizilia “de rompe y rasga” delakoaren testuingurua erabat islatuta geratu zen Euskaldunako agertokian, Cavalleria rusticana eszenaratzean. Muntaia sinplearekin eta argiztapen bikainarekin ezin hobeto birsortu zen Santuzza gaixoak bere maitasun handia heriotzara daramaneko giroa. Ekaterina Semenchuk-ek Santuzza zoragarria interpretatu zuen, ahotsean eta keinuetan. Soila, gehiegikeriarik gabea eta oso sinesgarria. Jorge de León ere, Turidduren paperean, maila altuan aritu zen, baita Elena Zilio txundigarria ere. Mezzoak 80 urte ditu, eta ahots potentzia bikainarekin eta energia handiarekin egin zuen Mamma Lucia-ren papera.
Hala ere, esan dezakegu Pagliacci-rekin iritsi zela gauaren gailurra. Hemen bai, Jorge de León tenoreak bere distira guztia erakutsi zuen. Eszenatokian aske aritu zen eta bere ahots indartsua une oro kontrolatu zuen. Vesti la Giubba aria ospetsua biribila entzun zen bere ahotsean. Era berean, Rocío Ignacio soprano sevillarra, Neddaren paperean, primeran aritu zen, eta Ambrogio Maestri baritonoak, Tonio bezala, bere arietan taxuz abestu zuen.
Euskadiko Orkestraren laguntza zehatzak koroatu zituen interpretazioak, inoiz ez bezala Daniel Oren-en gidaritzapean.
Kursaal Eszena
Non: Donostiako Kursaal Jauregian
Noiz: 2025eko urri eta abendu artean
----------------------------------------------------------------------------------
Uda azkar pasatu zaigu, oraindik buruan ditugu Musika Hamabostaldian gozatu ditugun kontzertu zoragarrien... [+]
Les Concert des nations, La Capella nacional de Catalunya orkestra sinfonikoa
Zuzendaria: Jordi Savall
Abesbatzen prestaketa: Lluís vilamajó
Egitaraua: Mendelssohnen lanak
Non: Kursaal auditorioan (Donostiako Musika Hamabostaldia)
Noiz: abuztuaren... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons.
Bakarlaria: Isabelle Faust (biolina).
Egitaraua: Pärt, Dvorak eta Sibeliusen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.
---------------------------
Oraingo... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.
Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Zer: Euskadiko Orkestra
Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza
Zuzendaria: Gorka Miranda
Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]
Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana.
Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia.
Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.
Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]
Zer: Orquestra de la Comunitat Valenciana
Zuzendaria: Mark Elder
Bakarlaria: Nelson Goerner (pianoa)
Egitaraua: Txaikovsky eta Xostakovitxen lanak
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren 3a.
-------------------------
Orquestra de la Comunitat Valenciana... [+]
Zer: “Requiem (s)”. Ballet Preljocaj.
Koreografia: Angelin Preljocaj.
Eszenografia: Adrien Chalgard.
Argiztapena: Éric Soyer.
Jantziak: Eleonora Peronetti.
Bideoak: Nicolas Clauss.
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren... [+]
Azken urteotan egin dudan bezala, Musika Hamabostaldiak 86. ediziorako prestatu duen egitarau ederra ikusita, nire iradokizun eta gomendio bereziak egiten dizkizuet.
Egia esan, eta ia beti gertatzen den bezala, oso zaila da kontzertu batzuk nabarmentzea, horiek guztiak... [+]
Jon Esnaola (Tolosa, Gipuzkoa, 2000) konpositoreak Eusko Ikaskuntzaren saria jaso du joan den apirilean, Nestor Basterretxearen omenezko LUUR obrarengatik, eta lan horixe bera joko du Euskadiko Gazte Orkestrak orain, uztailaren 11tik 15era, EAEko hiriburuetan eta Hondarribian... [+]