Berari aldaketak asumitzea kostatzen zaiola aitorturik, jendartean hain errotua dauden hainbat ohitura aldatzeko asmoz sortu zuen Kalaka proiektua Ilazki Gainza Giraldok (Donostia, 1986). Nerea Uria Gigorro lankideak eta biek aholkularitza, diseinua, komunikazioa eta formakuntza feminista eskaintzen dituzte. Motxila lan esperientzia eta konfiantzaz beterik, ilusioz begiratzen du aurrera Gainzak.
Kalaka, kalakarako tresna bat baino gehiago da ezta?
Saiatzen gara! Komunikazioa eta berdintasuna ardatz harturik zerbitzu batzuk eskaintzen hasi ginen orain dela sei urte. Denborarekin ordea, egoera eta beharren arabera, zerbitzu horiek zehazten eta garatzen joan gara eta azken urteetan berdintasun planak, formakuntzak, aholkularitza, komunikazioa eta diseinua eskaintzen ditugu, besteak beste. Uztargarriak diren edo uztargarriak egiten ditugun arlo ezberdinak dira. Mimoz egiten dugu lana. Bezeroa enpresa handia edo txikia izan, kooperatiba hasi berria edo komunikabidea, gure jarrera berdina izan ohi da. Taldera egokitu eta haien helburua betetzeko egiten dugu lan.
2015ean sortu ginenetik urte bakoitza erronka eta sorpresa ezberdinez beterik agertu zaigu. Gure aldetik dena ematen dugu, denak aurrera egin dezan. Garapen bidea oso polita izaten ari da, aberatsa, baina baita gogorra ere. Iaz, adibidez, Pausso izeneko egitasmoa garatu genuen Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat, beste kooperatiba batzuekin elkarlanean. Txiki sentitzen ginen horretarako, baina lortu izanak konfiantza handia eman digu.
Gero eta talde gehiago daude halako zerbitzuak eskaintzen. Zaila da lekua egitea?
Bai, oso zaila da. Gu oso txikiak gara, bi lagun besterik ez. Baina gainontzekoekin elkarlanean aritzeko gogo eta beharra sumatu dugu hasieratik. Lehiaren izenean ateak itxi ordez, eskuak batuz ateak zabaltzen direla uste baitugu. Horrez gainera, gurea proiektu feminista izango zela argi genuen hastapenetik, eta osasun izurriteak hain modan jarri duen “bizitza erdigunean” leloa hasieratik aplikatzen dugu. Hori da gure oinarria. Norberaren erritmoak errespetatzen ditugu, izan lankideenak ala bezeroenak, ez dugu inor ez ezer bazterrean uzten. Eta uste dugu bezeroak hori sumatu eta eskertu egiten duela.
2017an elkar entzun eta laguntzeko helburua duen Ekion emakume ekintzaileon sarea sortu genuen, gure arteko iritzi, aholku, euskarri, baliabide eta esperientzien trukaketak euskaraz egin ahal izateko. Gure proiektua garatzerakoan faltan sumatu genuen espazioa da. Emozioek garrantzia handia dute lan honetan. Norbere emozioei helduta doa edozein proiekturen garapena. Sentimenduek edozer baldintza dezakete. Beraz, elkarren eta norberaren zaintzari garrantzia ematea ezinbestekoa da Kalakan.
Zein da formakuntza feministaz duzuen esperientzia?
Azken urteetan modan jarri dela dirudi. Gaia normalizatu egin da eta politikoki zuzena da berdintasunaren alde egitea, baina zoritxarrez errealitatea bestelakoa da. Formakuntza saioetan erresistentzia askorekin egiten dugu topo. Beti uste dugu besteak direla matxistak eta gurea jarrera egokia dela. Halako saioetan, ordea, berehala ohartzen gara oker gaudela. Gaur egun, kontzientzia feminista izatea ez da nahikoa. Enpresa edo erakundeekin jarduten dugunean, entitatearen marka ahaztu eta bertako langileekin, pertsonekin aritzen gara. Enpresak baino pertsonok ekin behar dugulako. Hortik hasten da aldaketa.
Emakume zuri eta mendebaldarrok ere baditugu pribilegioak…
Horren inguruan ezagutza falta handia dagoela esango nuke. Batzuetan ez dakigu pribilegio horiek zein diren ere, baina ezin ditugu inola ere alde batera utzi. Elkarrizketarako hutsunea sumatzen dut nik. Topaketa handietan, mahai-inguruak eta eztabaidak ematen dira, baina egunerokoan ez dago horrelakorik. Sare sozialetan ere bakoitzak gurea botatzen dugu, pantailak eskaintzen duen distantziatik, baina non dago parez pareko solasaldia? Horrek eman ohi ditu fruituak. Kontzientzia izatetik harago urratsak emateko hautua egiteko eta bidea zinezkoa izan dadin solasaldiak behar dira. Pribilegioen kontua erresistentziaz beterik baitago. Hala ere, zu eta ni honen inguruan aritzea, ondoren norbaitek irakur dezan, bada zerbait.
Hezkuntzan jartzen da pisua baina harago ere badago zer eginik, ala?
Eskoletan eta ikastoletan berdintasun planak garatzen ditugunean “ezin dugu dena egin” esan izan digute, eta egia da. Berdintasun plana dago batetik, baina baita ingurugiroa, euskararen zabalpena, inklusibitatea… Borondate ona ikusten dugu hezkuntza zentroetan, baina gainezka daude. Hezkuntzatik kanpo ere badago non eta nola ekin gainera! Aisialdian, etxe barruan… Haurrei liburu bat eskaintzean, idazlea emakumea izan dadin saia gaitezke, gauza bera film edo telesailekin. Emakume sortzaile ugari dago, erreferente bilaka ditzagun bada! Denona da ardura.
Edozein talderentzat balio dute berdintasun planek?
Entitate bakoitzaren egoerara egokitzen gara. Enpresa txikiek, adibidez, ez dute derrigorrez berdintasun plan handi bat egin behar. Askotan saio batzuekin nahikoa izaten da. Asko aurreratu daiteke txikitik hasita, tailer praktiko gutxirekin. Gogoa duenak egiten du ahalegina. Taldean kafea hartu ostean kikarak garbitzea eta bileran hitza errespetatzea, adibidez; tontakeriak dirudite, baina oraindik ere hauxe da errealitatea Euskal Herrian ere.
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Bizi-biziak dira oraindik musikan dabiltzan emakume eta genero disidenteen azalean bizi izandako indarkeriaren orbainak. Ugaritu dira, halaber, orbain horiei buruzko ahotsak komunikabideetan, ikerketetan zein hainbat ekimenetan. “Asko dago egiteko oraindik”, diote... [+]
Euskal dantzak, pilates, bilobekin egon, gurutzegramak egin eta beste zaletasun asko ditu Grego Idiakez Kortak (Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa, 1950). 62 urterekin iktus bat izan zuen, eta ordutik, ezin ditu nahi beste gauza egin. Iktusaren ondorioz, begi baten ikusmena galdu du, eta... [+]
Langabezian geratu nintzen 24 urterekin, eta ezagun batek lan xelebrea eskaini zidan: ezkondu aurreko despedidak antolatzea. Logroñoko bere enpresa hedatu nahi zuen beste hiriburuetara, tartean Bilbora. Ezkongaien lagunen deiak jasotzen nituen, eta askotariko jarduerak... [+]
Motorrez gainezka dago Iñaki Mujikak Altsasun duen tailerra. Ilaran daude denak, baina bada barreneko gelaxka batean aparte gordetako bat. Mujikak beretzat egokitu nahi duen motorra da. 2021ean igo zen azkenekoz motor gainera; istripu larria izan zuen moto-kros zirkuitu... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Norbere gorputzaren gaineko erabakiez, estetika heteropatriarkalaren morrontzaz, kontraesanez eta musikaren industriaz solastatzeko baliatu dugu Arrigorriagako polemika: herri horretako jai batzordeak Vulkano orkestra festa-egitarautik kentzea erabaki du, ikuskizuneko... [+]
30 urte baino gehiago daramatza Zero Chou zinemagile taiwandarrak istorioak kameraren atzetik kontatzen, bai zinemarako, bai telebistarako. Aurten, Zinegoak jaialdiaren 22. edizioko ohorezko saria jaso du.
Euskal Herrian zein munduan, gero eta ugariagoak dira lurraren defentsan sortzen diren mugimenduak, bizitzari eusteko ezinbestekoa den lurraren balioa aldarrikatzen dutenak. Borroka hauek ez dira soilik erresistentzia; itxaropenaren eta konplizitatearen oinarri ere bihurtu dira... [+]
“Bohemioa”, “poeta”, “mozkorra” eta “amodioaz maiteminduta” dagoen drag bat da Travis Tea (2024, Travistonia planetakoa). Autopertzepzio bat dela dio, eta kanpotik “talenturik gabeko eta antigoaleko poetatzat” dutela... [+]
1925. urtea izango balitz, akaso emakume erraketistak izango lirateke Zeruko Argiako aktualitate orrialdeetako protagonistak. Agian haien kirolari merituak goraipatzeko, agian feminitate arauak desobeditzeagatik seinalatzeko. Nire buruari agindu diot haien izenak memorizatzeko... [+]
Emakundek babestutako Hizkuntza aldaketa sozialerako tresna: hizkuntza inklusiboaren erabileraren ondorio batzuen azterketa teorikoa eta enpirikoa ikerketak ondorioztatu du hizkuntza inklusiboa erabiltzea garrantzitsua dela genero ezberdintasunak ez areagotzeko.
Uda giroan barneratuta, heldu dira herriko festak, baita sexu erasoen salaketen gorakada ere. Gozamenerako guneak sortzeko hilabeteetako lana egiten dute jai eta txosna batzordeetako kideek, eta goraipatzekoa da espazio horiek bermatzeko herritar boluntarioek egiten duten... [+]
Sanferminak ate joka direla, Iruñerriko feministek Alde Zaharreko kaleak zeharkatu dituzte, eraso sexisten aurkako aldarria zabalduz.