Arrazoi du Anjel Lertxundik hitzaurrean: “Euskarak eman duen poema liburu ederrenen artean eder, Lizardiren Bihotz-begietan da eragin handiena izan duen obra euskal poesian: ia mende osoa pasatu da argitaratu zenetik (1932) eta ordutik honako euskal poesia ezin da ulertu Lizardi gabe”.
Susakoek berrargitaratu dute Lizardi. Zarauzko argitaletxe batek izan behar zuen, noski. Tolosan ere badago, ordea, plaza bat Lizardirena –Oria ibaira ematen duen eguzkibegi eder bat–, eta Lizardiren leiho bat ere bai, Txillidarena. Eta euskararen inguruan hausnarketa bat egiten den bakoitzean badauka Lizardiren ukitu bat gure arrangurak, Euskal Herrian nahinon: “Leen-leendanik gure izkuntza landu izan ba'gendu, gogo-jardun ta bear guzietarako erabiliz, gaur berezizko jakintza baten, berezizko elerti baten bidez gizadiak begiratze ta aipatze'aal-ginduzten!”. Lizardik literaturaren esparrua gainditu zuen literaturaren bidez, urrezko orri bat utzi zuen idatzia gazte, sano gazte, hil aurretik. Espainiako gerra zibilak orbandu eta mikaztu gabeko biografia dauka, eta era berean gure euskal kontzientziaren zati da.
Jose Maria Agirre Egaña Zarautzen jaio zen 1896an, baina ia bizitza osoa Tolosan eman zuen. Bertako bankuan izan zuen lehenbiziko lanpostua, laguntzaile gisa. 1923an Perot enpresako gerente lanpostua eskaini zioten, eta sare metalikoak egiten zituen lantegi hartan jardun zuen lanean, hil zen arte. Pakita Izagirrerekin ezkondu zen. Lau seme-alaba izan zituzten.
Eta abar eta abar…
Eta orain Susakoek ekarri dute gaurko euskara estandarraren grafiara Bihotz-begietan. Ariketa zaila da: ezer ukitu barik zaharberritzea halako obra irudiz aberatsa, halako fresko sakratua gure letrentzat. Josu Landa aparta da horretan eta badaki itzulpenak egin ahala berridazten, badaki kentzen eta ematen baina badaki, baita, ez interbenitzen: “Zure bazter,/ gurazko aberria,/ doa zoro/ ta (bertan ni) bultzia...”.
Edizio hau lar ukitu gabeko Lizardi da. Kausitu zituen bide berriak, neologismoak eta jada ahaztutako esapide bikainak bere horretan utzita datoz. Memoria ariketa ederra da, inondik ere. Irakurtzen hasi eta ohartzen da bat zeinen garrantzitsua izan zen gure literaturan Joan Maragall, Manuel Antonio, Frederic Mistral gisako Lizardi hau.
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]
Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]
Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022
-----------------------------------------------------
Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin zuten egon Debako liburutegian, eta egoera hori aldatzeko borrokan aritu da herriko ama talde bat. Udal gobernuak jarrera aldatu eta onartu du herritar guztiek, duten adina dutela, nahi dutenean egon ahal izatea liburutegian... [+]
Neska transexual baten ama, haurtzaroan bere genero identitateagatik bullyinga jasan zuen gizona edota LGTBI kolektiboko nikaraguar erbesteratua ezagutu eta horietakoren batekin bizipenak partekatu eta solastatu nahi duenak aukera izango du datozen egunetan Nafarroako sei... [+]
‘Sanfermines de 1978. Los victimarios’ liburua kaleratuko du Txalaparta argitaletxeak. German Rodriguezen heriotzaren erantzule eta arduradunak biltzen ditu.
Hazparnen idekiko da –hau publikatzean ez bada jadanik egina– liburu denda berria. Et’abar deituko da. Denda tipia izanen da, euskarazko publikazioen eskaintza ukanen duena. Ez da Ipar Euskal Herri barnealdean bakarrik arituko. Hain zuzen ere, azken lau... [+]
Azkenaldian liburu batekin gozatzen aritu naiz. Oso denbora laburrean bi aldiz irakurri dut; lehendabizikoan gozamen hutsez eta bigarrengoan arkatza eskuan. Rodrigo Villalobos arkeologo espainolaren Hoces de piedra, martillos de bronce lanak historiaurreko gizartea arakatzea du... [+]
2019an hasi zen Ziburuko azoka eguneko ekitaldi gisa, baina azken urteetan azoka egunaz aparteko ekitaldiak antolatu izan dira inguruko herrietan ere: Azokaroa da. Ladix Arrosagarai Baltsan elkarteko kidearekin mintzatu gara Azokaroaren nondik norakoez.
2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur liburutegian egotea, eta 2-6 urtekoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute egon. Hogei urtez horrela funtzionatu duen ageriko diskriminazioa buka dadila eskatzeko ama talde bat elkartu denean, ezetz erantzun die udal gobernuak... [+]
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]
Liburutegi publikoak kudeatzearen ardura duen EAEko Liburutegi Zerbitzura gutun bidalketa masiboa egin dute Debako hainbat herritarrek, herriko liburutegiko araudi diskriminatzailearen aurrean esku har dezala eskatzeko. 6 urtetik beherakoek egunean ordubetez baino ezin dute... [+]
Fiesta y rebeldía. Historia oral del Rock Radical Vasco
Javier 'Jerry' Corral
Liburuak, 2025
------------------------------------------------
Javier Corral ‘Jerry’ EHUko Kazetaritzako lehen promozioko ikaslea izan zen, Euskal Herriko rock... [+]