Sakatu 1

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Azkenaldian gero eta luzeagoak zaizkit norabait hots egin eta telefonoz bestalde giza-ahots ez-automatikoren bat aditu bitarteko itxaronaldiak. Robotizatutako agur formulek atezuan jarri ohi nautela sentitzen dut hasiera-hasieratik, eta lasaitu nadin belarriratu uste didaten melodia errepikakorrak ere ez du normalki ni are gehiago urduritzeko ez beste ezertarako balio izaten.

Presazko ezer ez zenez gero, lasaitasunez hartzen ahaleginduko nintzela erabaki nuen, halabeharrez. Egun osoa igaro nuen mugikorrari itsatsita eta hutsarte bat sortzen zitzaidan aldiro lotu nintzaion zenbaki segida berbera behar beste aldiz markatzeari. Deika eta deika jardun nuen, ez dizuet esango zehazki nora. Ez dizuet esango zehazki nora, leku jakin bat izan zelako baina izan zitekeelako beste bat; izan zitezkeelako beste hainbat eta hainbat.

"Musika, musika, eta musika gehiago, harik eta guztiz gogaitu nintzen arte. Biharamunean, jadanik nahikoa itxaron zuela iritzita-edo, atzamar erakusleak bere kasa egin nahi izan zuen 2 teklarainoko jauzia"

Lehen aldiz deitu nuenetik bertatik suertatu zitzaidan zerbait arraro samar. Erantzungailuko ahotsak aukera desberdinak proposatu nahi zizkidan, nonbait, eta hizkuntzaren inguruan galdegin zidan beste ezer baino lehen. Euskaraz erantzutea nahi baduzu sakatu 1, eta hurrenkerari zegokionean behintzat euskara lehenetsi izanak harritu ninduela baina ondo bidean ez nindukeela harritu behar pentsatu nuen neure baitarako. Euskaraz erantzutea nahi baduzu sakatu 1, eta esaldia amaitzerako neukan atzamar erakuslea 1 teklaren gainean. Zenbaki bidez erantzun beharreko beste pare bat galdera etorri ziren jarraian eta, horien ostean, musika.
Musika, musika, eta musika gehiago, harik eta guztiz gogaitu nintzen arte.

Biharamunean, jadanik nahikoa itxaron zuela iritzita-edo, atzamar erakusleak bere kasa egin nahi izan zuen 2 teklarainoko jauzia. Matxinatu egin zitzaidan, eta ezin izan nuen eragotzi. Musikaren txanda iritsi zen orduan. Bezperako melodia sarkor bera zen baina, zorionez, ez zen bezperan bezainbeste luzatu. Emakume ahots batek eten zuen segundo gutxiren buruan. Gazteleraz zuzendu zitzaidan, noski. Neuzkan zalantzak azaldu nizkion eta monotonia aire batez egin zituen nirekikoak. Deiak bi minutu eskas iraun zuen.

Telefonoa eskegi nuenean, pantailari begira geratu nintzen une batez. Adibide egokia iruditu zitzaidan gutaz hitz egiteko. Gure herria alderik alde zeharkatzen duen diglosiaz. Hiztunon burugogorkeriaz, galarazten diguten denboraz, eta, azkenerako, etsi-etsian amore eman behar izateak dakarren frustrazio metatuaz.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


Ez da gelako elefante bakarra

Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]


2024-07-24 | Itxaro Borda
Estres test

Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]


2024-07-24 | Ahoztar Zelaieta
JELkumeak

Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile berriaren iritziz, Imanol Pradales lehendakariak "esperientzia handiko emakumez eta gizonez osatutako gobernua osatu du, sektore profesionaletan errespetatuak eta Euskadirekin konpromisoa hartu... [+]


2024-07-24 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia I

Pedrosa andere agurgarria:

Zorionak, Hezkuntza sailburu izendatu zaituztelako. Ez da ardura berria zure gainean izango duzuna aurrerantzean. Ederto ezagutu behar duzu Hezkuntza Saila, lau urte sailburuorde eman ostean. Ikasturtea bukatuta, kontu batzuk gogoratu nahi nizkizuke... [+]


Trump presidenteordea eta Putin ukrainar presidentea

Joe Bidenen narriadura kognitiboaren eztabaidak bi urte inguru ditu. Batzuetan portaera bitxia zuen, beste batzuetan ez zitzaion ondo ulertzen edo egiak ez ziren gauzak esaten zituen, semea Iraken hil zitzaiola, adibidez. Halere, establishment liberalak bere egoera kognitiboari... [+]


Materialismo histerikoa
Ilara on

Ilarei buruzko artikulu bat irakurri nuen duela bizpahiru egun, Guillem Martinezena, eta ez dakit ondo ulertu nuen. Kontatzen zuen etxe azpian ezer berezirik ez zuen izozki denda bat daukala, eta azken aldian ireki orduko izaten duela jendea, bata bestearen atzean ordenatuta,... [+]


Teknologia
Arreta hezten

Ez dut oso argi gure bizitzak gidatzeko, banaka, botere nahikoa dugun, baina saiatzen jarraitu behar dugula bai. Taldean gauza asko egin badaitezke ere, egunero gure buruarekin borroka bakartia dugu aurrera egiteko. Gizaki gehienok, bizitzea den norabide bakarreko ur... [+]


Eguneraketa berriak daude