Krisi esaten diote

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Google-en krisi sakatuta: “Gai edo prozesu baten garapena arriskuan jartzen duen egoera larri eta erabakigarria”.

2015eko errefuxiatuen krisi-aren hasieran, errefuxiatu hitzak bazuen oraindik eskubide arrasto bat bere esanahiari atxikita. Refugees welcome garaian, Greziara iristen ziren siriarren harrera duina exijitzeaz gain, errefuxiatu hitzak lehen eta bigarren mailako migratzaileak bereizten dituela salatzen genuen. Mendebaldeko estatuen interesek liraindutako irizpide zurrunek aitortza ukatzen dietela, besteak beste, inperialismoak sortutako errefuxiatu ekonomikoei.

Gerora, ikusi genuen errefuxiatu haien gizatasuna Europako kanpamendu negargarrietan nola joan zen urratzen. Arrazismoak indarrez egin zuen dirdira. Gaur, Afganistandik ihes egiten duten pertsonak –berriro idatziko dut: pertsonak– ez dira Turkiara ere iritsiko, ezingo dute asiloa eskatu Europar Batasunean. Hesi eta “segurtasun” neurri berriak ikusirik, zibilak baino, Europara guda bera datorrela dirudi.

Gaur, lotsa gabe, herria beharturik utzitako migratzaile guztiak, errefuxiatu izateko baldintzak bete edo ez, berdin tratatzen ditu Europak: mehatxu bezala.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude