Psikoanalisiari buruz bakoitzak eduki dezakeen iritzitik haratago, ukaezina da Freuden teoriek gure mendebaldeko kulturan eta mundu-ikuskeran izan duten eragina, errotik aldatu baitute jendeon barne-mundua ulertzeko modua, edota buru nahasmenduak esplikatzeko arrazoibidea. Mugarria, inkontzientea-ren aurkikuntzak markatu zuen. Ikustera eman zuelako badela gure baitan ezkutuko zonalde ilun eta ospel bat, non bizi baitira gure ni-a osatzen duten indar heterogeneo eta kontraesankorrenak, kontzientziarentzat ezezagunak izan arren, gure jokamoldearen gaineko ia aginte osoa izaterainoko boterea daukatenak gugan.
Freud neurosiaren jatorriaren bila ari zelako hasi zen kontzeptu hau sakonki ikertzen, eta hasteko, inkontzientea bi parte ezberdinek osatzen zutela ikusi zuen. Batean, gure berezko senarekin zerikusia duen guzia legoke, plazeraren printzipio-pean funtzionatzen duena, eta desio eta behar naturalen satisfazioaren bila aritzen dena instintiboki. Bestean, instintuak kanpoko errealitate frustragarriarekin talka egitean erreprimitu behar izan diren nahiak-eta leudeke, gure eremu kontzientetik erauzi behar izaten ditugunak, lasai bizi ahal izateko, eta errepresioa benetan eraginkorra izateko. Neurosia, beraz, mina saihesteagatik edota zigorraren beldurrez gure natura erreprimitzen dugunean sortuko litzateke.
"Freuden garaian bezala gurean ere, errepresioan oinarritutako heziketa 'statu quo'-a onartzeko prozedura hutsa da"
Aurkikuntza hauen ondorioak, begi bistakoak bezain aztoratzaileak ziren. Errealitateak pertsonen behar instintiboen kontra egiten bazuen, eta horien errepresioa baldin bazegoen nahasmendu neurotikoen abiapuntuan, garbi zegoen nor zen norbanakoaren eta sistema sozialaren arteko auzian erruduntzat jo beharrekoa: gizartea. Baina Freud ez zegoen honetarako prest. XIX. mendeko Austriako burgesiako kidea zen, eta arazo zitzaion berea ere bazen boterearen salaketa egitea, edota neurosi kolektiboaren soluzioa eraldaketa politikoa-sozialean bilatu behar zela aldarrikatzea.
Horrela –eta horregatik– asmatuko zuen heriotz instintu-arena. Bere teoriaren lehen formulazioa irauli, eta goitik behera aldatu zuen, gauetik goizera, ordura arte defendatua zuen instintuari buruzko ikuspuntua. Bat-batean, eta ustez displazera bilatzen zuten bere paziente masokisten berezitasunetan (baizik ez) oinarrituz, bulkada perbertsoez osatuak irudikatu zituen gure baitako korronte ezezagun horiek, instintuaren berezko izateari egotziz nolabait pertsonen sufrimendua.
Horrela, autoritario eta errepresiboa zen ordena soziala errugabe izendatzea lortzen zuen, jendearen miseria psikologikoan eduki zezakeen ardura orotatik errugabetuz, eta zibilizazioaren mesedetan gure naturaren errepresioan oinarritutako heziketa bat beharrezkoa zela justifikatuz, bide batez.
Psikologiaren historiaren pasarte hau lerro hauetara ekarri nahi izan dut, irudika dezakezuena baino handiagoa delako daukan inplikazio politikoa, eta gure egunetaraino iristen direlako heriotz instintua-ren existentzia aintzat hartzen duen ikuspuntu honen ajeak. Heziketari oraindik ematen diogu, haurren instintua, natura eta izaera otzantzearen eginkizuna, erraietaraino barneratua dugulako gizakiak ez ginatekeela, bestela, gizarte zibilizatuan bizitzeko gai. Ohartu gabe horixe dela zibilizatu baino, neurotiko eta patologiko bilakatzen gaituena.
Freuden garaian bezala gurean ere, errepresioan oinarritutako heziketa statu quo-a onartzeko prozedura hutsa da, gizakiari eragin beharreko tara bat, sano egonda sekula onartuko ez lukeena gozoki irentsi dezan.
“Eta orduan, ez dago esperantzarik?”, galdetu zion bere buruari Wilhelm Reich-ek. “Bai, badago. Gure porrotaz kontziente izateko bezainbesteko duintasuna eta adorea erakusten badugu, bakarrik”. Bada, horixe.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.
Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]
Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.
Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]
Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]
Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]
Ez naiz buruan ideia hau darabilen bakarra, asko gara munduan Whatsapp eta Telegram mezularitza aplikazioak hartzen ari diren botereaz kontziente bide hori jorratu nahi dugunak.
Familia, lagunak, komunitateak, lana, komunikabideak... Mezularitza aplikazioekin dena dugu... [+]
Hondakinak etorkizuneko material berriak dira. Iragarki marketineroa izan daiteke, baina diseinu eta eraikuntzaren ikerketa munduan sormen bideak irekitzeko aukerak ekarriko ditu, dudarik gabe. Europako hondakinen legedia zorrotz jarriko dela iragartzean, nolabait ulertarazten... [+]
Twerk klasean gertatu zen, Bilbon. Merkataritza-gune batean dago dantza eskola, eta gortinek ez dituzte kristalak erabat tapatzen. Emakumezko lau ikasleok eta irakasleak luzaketak egiten geundela, gure short labur eta top-ak jantzita, bi mutiko hasi zitzaizkigun kristalaren... [+]
Herria astekariaren ez hain aspaldiko aleak irakurtzea aski da antzemateko Mixel Garikoitzek Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako gizarte nagusiki katolikoan utzitako arrastoaren sakonari.
Ibarreko Garakoitxeko semea, bertze ordezkaririk ez du Iparraldeak Erromako... [+]
Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]
Semea futbol talde batean jolasten da eta, kurtso amaieran jokatutako hamaika torneoren artean, Athletic Cup-era gonbidatu dute bere ekipoa aurten. Txapelketak laurehun talde eta 5.000 futbolari inguru batu ditu; haur eta nerabe, senideak eta lagunak kontatu gabe. Itzelezko... [+]
Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]
Gauzak ez dira horrela, baina horrelaxe daude, bai. Euskal erreferente politiko ofizialak Espainiara eta Frantziara begira daude Euskal Herrira bainoago. Estebanek eta Otegik etengabe kontseiluak ematen dizkiote Sánchezi gobernagarritasun modu berriaz eta Espainiako... [+]
Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.
Euskal Herrian ere... [+]