- Telefonoa kotxean ahaztu zait.
- Hartu nirea.
Erretratu ona zegoen taberna hartan. Traste, oroigarri eta bestelako gomutapenen artean, buru-hezur bat FMLNren kapela jantzita; alboan, piraten ezpatak gurutzaturik. Edozein arima argazkilarik atera nahiko lukeen bodegoia.
- Joe, txo! Erretratuak atera bai, baina ez ukitu besterik!
Pare bat app momentu batetik bestera desagertuak ziren. Tirakada batez kendu nion telefonoa eskuetatik. Ez nintzen haserretu, haserreak kontu garrantzitsuetarako gorde behar direlako eta banekien nahi barik izan zela. Baina ez zidan graziarik egin.
Ez omen zitzaion ondo iruditu alboko mahaian jesarrita zegoen morroiari. Ez dut gogoratzen zein izan zen bota zuen lehenbiziko esaldia, inoren elkarrizketan sartzeko estreinako purrustada. Baina jakin badakit are grazia gutxiago egin zidatela segidan etorri ziren komentario eta sarramuska guztiek. Dei diezaiogun, geure artean eta elkarri ulertzeko, “Erronkoso jauna”, adibidez.
"Beste gizon hori diziplinatzea zen helburua, ni diziplinatzen ikas zezan"
Erronkosoren ustez, “emekiago” jokatu beharra nuen. Akaso irribarretxo xalo bat ere espero zuen. Eratsu, otzan eta modutsu esan behar omen nion alboko gizonari esan beharrekoa, ezer esan behar banion, jakina. Baina Erronkosoren berbak ez zeuden bereziki niri zuzenduta; bere begiradek beste gizonaren adostasuna bilatzen zuten. Talde berekotzat, bere parekotzat, hartua zuen horren konplizitatea. Beste gizon hori diziplinatzea zen helburua, ni diziplinatzen ikas zezan. Baina gizon horrentzat diziplina baliodun bakarra birrajaso olinpikoa denez, garagardoan kontzentraturik jarraitu zuen. Lehen porrota.
Erronkosori muturra apurka okerragotzen ari zitzaion. Bigarren purrustadaren txanda: “Marisabidilla” deituta neskatoak isilarazten diren bezala uste zuen, agian, isilarazi ahal direla baita oilotzen ez diren emakumeak ere. Konfiantza erakusten duten andrak harropuzkeriaz erruduntzea beste diziplinatze mota bat baino ez da. Norbaitek esan zuenez, autoestimuaz eranztea biderik zuzenena da pertsonak hutsune bihurtzeko.
Baina Erronkoso horretan saiatu den enegarrena denez, hala ibili zen, alferrikako ahaleginetan, harik eta autore bat parafraseatu nuen arte. “Hori matxista hutsa da!” erantzun zidan amorrante doinuaz. Hamaika ikusi eta entzunak nituela uste nuen nik, baina zenbakiak bezala, zenbaiten badaezpadakokeria, antza, mugagabea da.
Espainiar kazetari batek duela gutxi artikulu batean azaldu bezala, matxismoak, bere ardurei ihes egiteko, errudundu egiten gaitu: emakumeok edo gehiegikerietan gabiltza edo zentsoreak gara. Eta mintzakidea, momentu hartara arte, nire balizko histeriak agerian jartzean zentratu bazen ere, heldu ei zitzaion zentsore papera egozteko momentua.
Ez dakit autore hori bereziki matxista den ala Erronkosok asmatu zuen beste interes batzuekin, baina ez dit bereziki inporta. Zentsuratu behar omen nuen, bera eta bere ekarpen guztia, eta, hortaz, nik ere esana nuena desesan. Aurreko milurtekoetako matxista guztien ekarpena kontuan hartuko ez bagenu, ez genuke izango ez historiarik, ez zientziarik, ez arterik, ez teknologiarik, tamalez. Halakoak ezkutatu baino, erakutsi eta irakatsi beharko lirateke, jakina, izaki humanoen garapena balioetan ere izan dadin. Erronkosok ez zeukan harrezkero interesik.
Erronkoso lakoak asko eta edonon dira. Euren gaineko teoriak zuzenak direla praktikan erakusten.
Guk etxera egin genuen: batak, nahi zituen argazkiekin; besteak, egun hark, agian, artikulu bat merezi zuela buruan.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]