Onartu behar dut haikuekin gertatu ohi zaidala lehenbizian amodio handi bat, eta gerogarrenean nekatu egiten nautela. Joxemari Iturralderen liburua hartu nuenean udaberria zen, orain udan ari naiz idazten.
Udaberria sutan. Ia ehun haiku (Pamiela, 2021) irakurketa atsegina da. Gure letretan oso erabilia izan den haikuaren teknikarekin egindako zertzelada hauetan kausi ditzakegu gereziak, gauak, putzuak. Edo poema aski filosofikoak, pilulen antzera irensten direnak: “Denbora izanen/ da errautsa haizeak/ eramateko”.
Hainbeste iragarki labur, ideia sinplista eta efektu bereziren artean zaila da bereiztea haiku bat gaur egun. Haikuz beterik daude bazterrak, batzuk diote hartzeko zita txertorako, beste batzuk diote jan hemengo prozesatuak, edo etorri gure telefono konpainiara. Jimu Iturralderen haikuek, ostera, aho zapore luzea uzten dute, eta irakurleoi dioskue: “Urperatuko/ den itsasontzia da/ ohea gauez”.
Shushiaren antzera, hau honen barruan jarrita eta hau honekin konbinatuta, Iturraldek lortu du ez aspertzea, batez ere bera, haiku liburuei maiz igartzen zaien mekanismoa ezkutuan gordez eta irakurleari gozamena soilik utziz. Esaten dena ia ehun ahapalditan badator, iradokitzen direnak dira hemen itsas hondar infinituak, gure baitan hitzek eta hitzen faltak sortzen duten sonarraren irudi leuna: “Egun bat da bi/ zurekin baldin banaiz/ bi bat zu gabe”. Eta ez dakizu zehatz denbora laburtu egiten den edo luzatu, haikuaren kondena baita, eta gozotasuna, pasadizoa dela infinitua, behin-behinekotasuna betiko egia. Haiku epidermikoa ere egin daiteke, noski, baina zeinen ederra den Jimuren erara eginez gero, edo Magdalenaren erara, edo Igerabideren erara. Azken aldian gure literaturak gaurkorik eta biharrik gabeko pieza txiki solte ederrak eman dizkigu, subkontzientearen gozagarri. Haikua tribializatu egin daiteke, edo idatz daiteke: “Txalupatxo bat/ Mutrikuko kaian/ zure zain dago”. Muga-mugan dago gatzbakotik, eta ostera liburu honetan dir-dir egiten du pieza honek, beste hainbat piezak legez. Udaberria sutan, finean, abusu bihurtu orduko da bukatzen, eta askotan da berriro hasten eta bukatzen, haiku beste aukera baitauzka irudimenarentzat. Udaberria sutan da horixe, udaberria sutan, suzko euri bat zerua zeharkatzen, txatarra dariola.
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin zuten egon Debako liburutegian, eta egoera hori aldatzeko borrokan aritu da herriko ama talde bat. Udal gobernuak jarrera aldatu eta onartu du herritar guztiek, duten adina dutela, nahi dutenean egon ahal izatea liburutegian... [+]
Neska transexual baten ama, haurtzaroan bere genero identitateagatik bullyinga jasan zuen gizona edota LGTBI kolektiboko nikaraguar erbesteratua ezagutu eta horietakoren batekin bizipenak partekatu eta solastatu nahi duenak aukera izango du datozen egunetan Nafarroako sei... [+]
‘Sanfermines de 1978. Los victimarios’ liburua kaleratuko du Txalaparta argitaletxeak. German Rodriguezen heriotzaren erantzule eta arduradunak biltzen ditu.
Hazparnen idekiko da –hau publikatzean ez bada jadanik egina– liburu denda berria. Et’abar deituko da. Denda tipia izanen da, euskarazko publikazioen eskaintza ukanen duena. Ez da Ipar Euskal Herri barnealdean bakarrik arituko. Hain zuzen ere, azken lau... [+]
Azkenaldian liburu batekin gozatzen aritu naiz. Oso denbora laburrean bi aldiz irakurri dut; lehendabizikoan gozamen hutsez eta bigarrengoan arkatza eskuan. Rodrigo Villalobos arkeologo espainolaren Hoces de piedra, martillos de bronce lanak historiaurreko gizartea arakatzea du... [+]
2019an hasi zen Ziburuko azoka eguneko ekitaldi gisa, baina azken urteetan azoka egunaz aparteko ekitaldiak antolatu izan dira inguruko herrietan ere: Azokaroa da. Ladix Arrosagarai Baltsan elkarteko kidearekin mintzatu gara Azokaroaren nondik norakoez.
2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur liburutegian egotea, eta 2-6 urtekoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute egon. Hogei urtez horrela funtzionatu duen ageriko diskriminazioa buka dadila eskatzeko ama talde bat elkartu denean, ezetz erantzun die udal gobernuak... [+]
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]
Liburutegi publikoak kudeatzearen ardura duen EAEko Liburutegi Zerbitzura gutun bidalketa masiboa egin dute Debako hainbat herritarrek, herriko liburutegiko araudi diskriminatzailearen aurrean esku har dezala eskatzeko. 6 urtetik beherakoek egunean ordubetez baino ezin dute... [+]
Fiesta y rebeldía. Historia oral del Rock Radical Vasco
Javier 'Jerry' Corral
Liburuak, 2025
------------------------------------------------
Javier Corral ‘Jerry’ EHUko Kazetaritzako lehen promozioko ikaslea izan zen, Euskal Herriko rock... [+]
6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]
Donostiako Okendo kaleko liburu-denda mitikoaren lokala salgai jarri dute eta erreleboa hartuko duen talde bat prest agertu ezean, ateak itxiko ditu. Liburu-dendako arduradunek ARGIAri azaldu diotenez ez da erraza izan erabakia hartzea, baina jabeetako batzuek erretiroa hartzeak... [+]
Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]
Donostiako Gros auzoko erraldoi eta buruhandien konpartsak giroturiko kalejira eta dantza izango ditu lagun, ostiral honetan ARGIAk antolatu duen liburu aurkezpenak: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira aurkeztuko dute Gorka Bereziartua eta Adur Larrea egileek.