Biodibertsitatea sustatzeko mundua berriz basati uzteko ideia mito batean oinarrituta dago, diote zientzialari kritikoek

  • Biodibertsitatearen galera eta klimaren aldaketa konpontzen lagundu behar luke Lurreko eremu zabalak berriro basati garatzen lagatzeak, hala defenditu du luzaz ekologiaren korronte nagusiak. Aldiz, zenbait zientzialarik aldarrikatu dute natura aberatsagoa zeneko mundu hartan gizakiak ere esku hartzen zuela aspalditik. "Wilderness" ideiaren inguruko eztabaida mahairatu dute, berriro ere.

Papua Ginea Berrian, biodibertsitate handienetakoa duen lurraldean, emaztea baratzean antzinako moldean, gaurko materialez egindako lanabes sinpleekin, oihan tropikalez inguratua. Argazkia: Sciencemag.
Papua Ginea Berrian, biodibertsitate handienetakoa duen lurraldean, emaztea baratzean antzinako moldean, gaurko materialez egindako lanabes sinpleekin, oihan tropikalez inguratua. Argazkia: Sciencemag.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Laborari ELB sindikatuaren aldizkarian Mikel Hiribarrenek “Natura eta laborantza, buruz buru ala eskuz esku” laburbildu du nekazarien eta kontserbazionisten arteko eztabaida. Mundu aberats osoan elkarte ekologistek aspaldi piztu eta berrikitan larrialdi klimatikoaren kariaz agintari askok –baita klima hondatzen duten multinazional ugarik ere– berenganatu duen wilderness dela-koa da afera, alegia, gizakiak egin dituen sarraskiak konpontzeko planetaren eremu zabalak basati utzi beharra dagoela.

Nazio Batuen Erakundeak helbur-tzat ezarri du Txinaren lurraldea adinako eremua berreskuratzea naturari, mundu osoan gutxienez 1.000 milioi hektarea. Egia da wilderness kontzeptua ñabardura ezberdinez ikusten dutela horren sustatzaileek, baina denak ere oinarritzen dira historiaurrearen interpretazio batean: Lurrak duela mende gutxi arte gizakiak ukitu gabeko eremu zabalak zeuzkala eta oihan birjina haiek zirela biodibertsitate handienaren jabe. Hauxe da berriro auzitan jarri duena hamazazpi zientzialarik publikatu berri duten azterlanak.

Proceedings of the National Academy of Sciences (PNAS) zientzia aldizkarian Erle Ellis eta beste hamazazpi ingurumen zientzialari, antropologo eta arkeologok plazaratu dute People have shaped most of terrestrial nature for at least 12,000 years (“Gizakiak moldatu du lurreko naturaren zati handiena gutxienez azken 12.000 urteotan”), "biodibertsitatea berdin basatia" formula berriro auzitan jarriz eta Antropozeno delakoaz dauzkagun aurreiritziak uzkailduz. "Gero eta ebidentzia gehiagok erakusten dute –idatzi dute Ellis eta lankideek– gizakiaren jarduerak onura ekologiko iraunkorrak eragin dituela bere jokamoldearekin beste espezieei habitat berriak zabalduz, landareen aniztasuna handituz, ehizaren jasangarritasuna areagotuz, funtzio ekologiko garrantzitsuak burutuz haziak barreiatzean, lurzoruaren elikagaiak ugarituz...”.

Eta aurrerago: “Ehiztari-biltzaileek, hasieretako nekazariek eta artzainek sarritan partikatzen zituzten eremu berak eta hauen itxura egokitu zuten intentsitate ahuleko biziraupen praktika ugarien bidez: ehiza, transhumantzia, bizileku mugikortasuna, landare ekoizpenerako erabiltzea lugorriak, labore aniztasuna eta zuhaitzen kimaketa. Horrela sortu zituzten lursail anitz, dina-miko eta emankorreko mosaikoak eta komunitate ekologiko berriak. Eskualde askotan mosaiko motako paisaia horrek milaka urtez iraun du”.

PNASen argitaratutako ikerketak gezurtatzen ditu aurretik egindako modelizazioak, ziotenak duela 8.000 urte Lurraren %82 basatia zela. Ellis eta kolegek diote nekazaritza asmatu aurretik gizakiak naturan zeukan eskuhartzea gutxietsi zutela: “Ereduok hain ziren txarrak ezen eta arkeologoek ez baitzituten beren lanean erabili nahi”. Arkeologoek demostratutzat jotzen dutenetik abiatuta, ageri da jada duela 12.000 urte gizakiak esku hartzen zuela planetaren eremuaren hiru laurdenetan, eremu epeletako basoen %95ean eta oihan tropikalen %90ean: “Gaur natural, ukitu gabeko edo basati jotzen ditugun eremu gehienetan ageri dira gizakiak esku hartu izanaren arrastoak”. 12.000 urtean jarri dute muga, orduan amaitu zelako azken glaziazioa, gaur ezagutzen dugun naturari bide eginez.

Irudiaren iturria: "People have shaped most of terrestrial nature for at least 12,000 years"

KOLONOEN AURREIRITZIAK

Erle Ellisek berak sortutako antroma motak ("anthrome" ingelesez, gizakiaren esku hartzearen ezaugarri berdinak dauzkan eremua) oinarritzat hartuta, hiru kategoriatan sailkatu dituzte: eremu “basatiak”, hots, batere gizakirik gabeak; eremu “landuak”, lurrazalaren %20 baino gutxiagotan nozitzen dituztenak giza jarduera intentsiboak; eta antroma edo habitat “intentsiboak”, lurrazalaren %20 baino gehiagoan giza jarduera intentsiboak dauzkatenak (hiriguneak, aniztasun gutxiko labore alorrak, abeltzaintza intentsibokoak edo erregadiokoak).

Hiru ereduok praktikara ekarrita, adibidez, Amazoniako oihanaren gehiena bigarren ataleko antroma landutzat jotzen da, askok oker uste arren berez basatia dela. Aldiz, munduko gaurko landa eremu gehienak antroma edo habitat intentsiboak dira.

Historiaurrera joz, azterlariek aurkitu dute duela 12.000 urte Lurraren %27,5 baizik ez zela erabat basatia; gainerako %72,5 ehiztari-biltzaileek eta nekazariek okupatzen zuten baina lurraren erabilera intentsiborik gabe. Gaur egun, aldiz, basatia lurrazal globalaren %19 da, gizakiak ez intentsiboki landua %30era murriztu da eta, aldiz, erabilera intentsiboa bilakatu da nagusi, %51.

Datuok, gero, biodibertsitatearen aberastasunarekin gurutzatu dituzte eta horra askorentzako ezustekoa: gaurko kontserbazio politikek ezarritako lehentasunei erreparatuz gero, bioaniztasunean aberats diren eremu gehienak aspalditik gizakiak jarduera ez intentsiboz landutako eremuetan daude. Ikuspegi berri honek biodibertsitatearen historia bestela ulertzera garamatza. Horrela, biodibertsitatea ez da galdu gehien bat lur basati birjinetan gizakia berrikitan sartu delako, baizik eta aspalditik gizakia bizi zen eremuetan lurraren erabilera intentsifikatu delako, hazkunde demografikoak, kolonizazioak, populazioaren lekualdatzeek, nekazaritza intentsiboak eta hiritartze-industrializazioak eraginda. Intentsifikazioak XIX. mende amaieran hartu zuen abiada eta batik bat 1950etik aurrera egin du jauzi historikoa.

Biodibertsitatearen galerak urrats handiak egin ditu historiako kolonizazio bakoitzean, Txinako bezala Erromatar inperioetan edo europarrek Amerika kolonizatzean. Ez da kasualitatea ikerlanaren atalburuetako bat deitzea "Biodibertsitatea dekolonizatu". Amazonian bezala Amerika osoan, Australian zein beste eremuetan... kolonoek eremu ustez basatiak aurkitu zituzten, haiek ulertzen ez zuten moduan humanizatuta zeudelako, hau da, nekazaritza eta bilketa eredu eze-zagunekin era ez intentsiboan landuak zeudelako. Kolonizazioak ekarritako intentsifikazioak –lekuko biztanleak beren jakintza guztiarekin desagerrarazteare-kin batera– eragin zuen hango biodibertsitatearen hondamendia.

Biodibertsitatearen dekolonizazioa beharko da Europa barruan bertan ere. Jada hasiak dira kalapitak, alde batetik daudela ustez biodibertsitatea handitzeko lur eremuak erosi eta basati utzi nahi dituzten erakunde publiko eta pribatuak eta, bestetik, aspalditik paisaia horiek moldatuz bizi diren laborariak. Ala esan beharko genuke gatazka dela “naturaren zati direla ahantzi duten kolono kaletarren eta naturan txertatuta bizi ziren baserritar indigenen artean”?

Ogiek etniako erlezaina Etiopiako Elgon mendi inguruan. Mau natur parkea sortzeko kanporatu nahi dituzte milaka urte daramatzaten lurretatik. Argazkia: Katy Migiro.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Biodibertsitatea
Munduan 220 milioi tona plastiko sortu eta %10a baino ez dira birziklatzen urtero

220 milioi tona plastiko sortzen dira munduan eta %10a soilik birziklatzen da, zifra hori hamar urtez mantendu da bere horretan. Hainbat talde ekologistek salatu dute egoera uztailaren 3an, plastikozko poltsarik gabeko nazioarteko egunean.


Ugatza Azazetan: kontserbazioa edo txikizioa?

Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]


2025-05-07 | Elhuyar
Biodibertsitate iluna neurtuta, giza jardueren eragina uste baino handiagoa dela ikusi dute

Giza jardueren eragina uste baino handiagoa dela eta ehunka kilometrotara ere irits daitekeela ondorioztatu dute biodibertsitatea neurtzeko ohikoa ez den metodo bat erabiliz. Biodibertsitate iluna neurtu dute: leku jakin batean bizi daitezkeen baina bizi ez diren espezieen... [+]


Hernaniko natur eremuen sarea osatu dute ikasleek eurek

Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]


Ura erein daiteke, eta inkek bazekiten nola

Andeetako Altiplanoan, qocha deituriko aintzirak sortzen hasi dira inken antzinako teknikak erabilita, aldaketa klimatikoari eta sikateei aurre egiteko. Ura “erein eta uztatzea” esaten diote: ura lurrean infiltratzen da eta horrek bizia ekartzen dio inguruari. Peruko... [+]


Fernando Valladares:
“Oparotasuna zer den birdefinituta, ulertuko dugu zer dugun irabazteko”

Biologian doktorea, CESIC Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikerlaria eta Madrilgo Rey Juan Carlos unibertsitateko irakaslea, Fernando Valladares (Mar del Plata, 1965) klima aldaketa eta ingurumen gaietan Espainiako Estatuko ahots kritiko ezagunenetako bat da. Urteak... [+]


Eredu inspiratzaileak martxan jartzera animatu ditu Antzuolako ikasleak Fenando Valladares biologoak

Nola azaldu 10-12 urteko ikasleei bioaniztasunaren galerak eta klima aldaketaren ondorioek duten larritasuna, “ez dago ezer egiterik” ideia alboratu eta planetaren alde elkarrekin zer egin dezakegun gogoetatzeko? Fernando Valladares biologoak hainbat gako eman dizkie... [+]


Galeperra ez da galzorian deklaratuko eta bere ehizak baimenduta jarraituko du

2022an galeperra galzorian izendatzea proposatu zuen Espainiako Zientzialarien Batzordeak, bere ehiza debekatzea ekarriko lukeena. Espainiako Gobernuak orain erabaki du ez ematea babes hori espezieari, eta ehiztarien lobbyak eskainitako informazioa erabili du horretarako.


2025-02-02 | Nicolas Goñi
Jendez hustutako landa eremuetara basabizitza ez da uste bezala itzultzen

Munduko landa eremu periferikoetan 4 milioi kilometro koadro laborantza lur abandonatu dira azken 75 urteotan. Orain arte arrazoi ekonomikoengatik uzten baldin baziren nagusiki, gerora, klima aldaketak ere horretara bideratuko ditu geroz eta gehiago. Bioaniztasuna babesteko xede... [+]


2025-01-22 | Julene Flamarique
Martxan da Errobiko hezegunea “Natur Erreserba Nazional” gisa izendatzeko proiektua

Lapurdiko hezegunea funtsezkoa da biodibertsitatearen biziraupenerako. Proposamena eremuan zabaldu dute eta Errobi inguruko sistema hidrauliko osoa barnean izango luke; Baionako, Angeluko, Basusarriko, Milafrangako eta Uztaritzeko Aturri ibaiaren ibaiadarrak, esaterako. Bost... [+]


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


Lehen aldiz 1,5ºC-ko langa gaindituko du tenperaturaren igoerak 2024an

Copernicus ingurumen behategiaren arabera 2024ak errekorra hautsiko du Lurreko tenperaturari dagokionez, eta hori bakarrik ez, industria aurreko garaiko batez bestekoa baino 1,5ºC altuagoa izango da lehen aldiz.


92 hildako gutxienez
Zergatik lehertu da zerua orain Valentzian?

Denborale batek hondamendia eragin du Mediterraneo mendebaldean, eta gutxienez 92 dira hildakoak eta dozenaka desagertu daude. Halako ekaitz bortitzen arrazoiak kostaldearen txikizioan bilatu behar direla ohartarazi zuen Millán Millán meteorologoak. Eta soluzioa... [+]


2024-09-23 | Estitxu Eizagirre
"Ilargia eta landareak" 2025eko agendaren aurkezpena
Landareei eta piztiei buruzko hitzaldia, ilustrazioak eta bertsoak Tolosan irailaren 26an

Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak 2025eko agenda eskutan, ilargiaren arabera baratzeko lanak nola antolatu azalduko du eta entzuleen galderak zuzenean erantzungo ditu. Antton Olariagak argitalpen horretarako egin dituen hamabi piztiren ilustrazioak erakutsiko ditu eta... [+]


Korrika egiten duen hegalaria

Beste hainbat intsekturen kasuen modura, hau ere “tigre” hitzaren  itzalpean izendatzen dute herrialde batzuetan. Jakina, halako izena jarriz gero espero zitekeen ehizarako trebetasuna ezin falta! Eta halaxe da, bai.


Eguneraketa berriak daude