Carson McCullers-en narrazioak itzuli ditu Asun Garikanok eta Pasazaite argitaletxeak plazaratu. Egile honen lanik ezagunena The heart is a lonely hunter (1940) (Bihotza ehiztari bakartia da) izan zen eta ipuin bilduma hau hamar urte geroago argitaratu zuen. Bere lanetan pertsonaia ezohiko, bitxi, marginalez betetako Amerikako Estatu Batuetako hegoaldeko giroa topatuko dugu. Izan ere, bi ezaugarri horiengatik, hegoaldeko gotikoa erabiltzen dute bere lanak deskribatzeko.
Zazpi ipuin hauetan eguraldi bero hezea edo zoro haizea duten protagonistak topatuko ditugu, besteak beste. Lehen eta azken ipuinak kafetegi batean kokatuta daude eta, bildumako izenburuko kutsu iluna gorabehera (Kafe tristearen balada), bi ipuinetan agertzen da kafetegia elkargune goxo gisa: “Han barruan, tarte labur batez bazen ere, moteldu egiten zen mundu honetan hutsa balio duzulako sentipen sakon, mingotsa” eta “Kale gorri, bakartien ondoren, kafeak leku alaitsua eta lagunartekoa zirudien”.
Pertsonaiak eta euren bizipenak izango dira orriotara giro goibel edo gatazkatsua ekarriko dutenak –konkordun liskartia, jockey sumindua, ama alkoholikoa, edo eskale-filosofoa–. Istorioen erdigunera ekartzen ditu “besteak”, arau sozialak urratzen dituztenak, eta haien inguruarekiko hartu-emanak erakusten dizkigu egileak, normaltasuna auzitan jarriz: “Berak ere bazituen bere bitxikeriak”.
Egoeren eta gorputzen deskribapenak nagusi dira, adibidez, protagonisten eskuen adierazkortasuna: ukabilak itxi, atzamarrak kakotu, edo hatz-koskorrekin hotsa atera. Gertaera konkretuen bidez gai unibertsalak aletuko zaizkigu, denboraren iragateari edo maitasunari buruzko hausnarketa proposatuko zaigu. Ahots narratiboak zuzenean irakurleari hitz egingo dio tarteka, istorioaren kontaketa mekanismoak bistan jarriz eta informazioa dosifikatuz.
Haur prodigioak ‘berezi’ izatearen presioa agertuko digu, eta jaioterrira aitaren hiletara itzuli den ‘arima askea’ iraganarekin aurrez aurre topatuko da oraina zalantzan jarriz. Baina Madame Zilenskyren ipuina gomendatu nahi dut amaitzeko, bertan agertzen delako aipatutako argiaren eta ilunaren arteko talka, baina baita errealitatearen eta fantasiaren artekoa ere, finean bizitzaren gazi-gozoarena.
Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan (Elkar) liburua argitaratu dute Garikoitz Goikoetxeak eta Iñaki Iurrebasok. Egileen helburua da gaur egun euskarak bizi duen egoera ulertzeko tresna bat eskaintzea, “ezinbestekoa delako aurrera... [+]
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]
Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]
Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022
-----------------------------------------------------
Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin zuten egon Debako liburutegian, eta egoera hori aldatzeko borrokan aritu da herriko ama talde bat. Udal gobernuak jarrera aldatu eta onartu du herritar guztiek, duten adina dutela, nahi dutenean egon ahal izatea liburutegian... [+]
Neska transexual baten ama, haurtzaroan bere genero identitateagatik bullyinga jasan zuen gizona edota LGTBI kolektiboko nikaraguar erbesteratua ezagutu eta horietakoren batekin bizipenak partekatu eta solastatu nahi duenak aukera izango du datozen egunetan Nafarroako sei... [+]
‘Sanfermines de 1978. Los victimarios’ liburua kaleratuko du Txalaparta argitaletxeak. German Rodriguezen heriotzaren erantzule eta arduradunak biltzen ditu.
Hazparnen idekiko da –hau publikatzean ez bada jadanik egina– liburu denda berria. Et’abar deituko da. Denda tipia izanen da, euskarazko publikazioen eskaintza ukanen duena. Ez da Ipar Euskal Herri barnealdean bakarrik arituko. Hain zuzen ere, azken lau... [+]
Azkenaldian liburu batekin gozatzen aritu naiz. Oso denbora laburrean bi aldiz irakurri dut; lehendabizikoan gozamen hutsez eta bigarrengoan arkatza eskuan. Rodrigo Villalobos arkeologo espainolaren Hoces de piedra, martillos de bronce lanak historiaurreko gizartea arakatzea du... [+]
2019an hasi zen Ziburuko azoka eguneko ekitaldi gisa, baina azken urteetan azoka egunaz aparteko ekitaldiak antolatu izan dira inguruko herrietan ere: Azokaroa da. Ladix Arrosagarai Baltsan elkarteko kidearekin mintzatu gara Azokaroaren nondik norakoez.
2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur liburutegian egotea, eta 2-6 urtekoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute egon. Hogei urtez horrela funtzionatu duen ageriko diskriminazioa buka dadila eskatzeko ama talde bat elkartu denean, ezetz erantzun die udal gobernuak... [+]
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]
Liburutegi publikoak kudeatzearen ardura duen EAEko Liburutegi Zerbitzura gutun bidalketa masiboa egin dute Debako hainbat herritarrek, herriko liburutegiko araudi diskriminatzailearen aurrean esku har dezala eskatzeko. 6 urtetik beherakoek egunean ordubetez baino ezin dute... [+]