“Ingurukoak ongi zaintzeko norberak ongi egon behar du”

  • Osasun izurriteak jada zailak ziren hainbat egoera okertu ditu, eta zaintzaren esparrua da horietako bat. Mendekotasun handiko pertsonen zaintzaz arduratzen diren emakumeen inguruan solastatu dugu Maite Elizondo psikologo irundarrarekin. Autozaintzaz arduratzeko gomendatzen die artatzen dituen pertsonei, eta jendartea sostengatzen duen zaintzari balioa eta baliabide ekonomikoak emateko, berriz, botere publikoei.

"Norbera zaintzaren emaile gisa irudikatzen da gehienetan, ez hartzaile gisa. Autozaintza ezinbestekoa da". (Argazkia: Irantzu Pastor)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zaintza erdigunean, ba ote?
Izurrite honekin muturrera egin dute lehenagotik zaintzaren bueltan zeuden zailtasunek. Batez ere ez delako baliabide gehiago jarri. Mendekotasuna duen norbaiten zaintzaz arduratzen den emakume ez profesional batek aurrez zituen arnasgune txikiak galdu ditu, esaterako. Zailtasun emozionalak eta  estrukturalak areagotu dira. Zenbait egoera kudeatzea oso zaila bilakatu da. Halako egoerek inbertsio pertsonal handia eskatzen dute, prozesu luze eta gogorra izaten baita. Askotan, kanpokoen enpatia gutxirekin. “Tokatu egin zaizu”. Kexatzeko kasik aukerarik zein eskubiderik gabe sentitzen dira asko. Pandemiak, gainera, erruduntasun sentsazioa handitu egin du. Zaintzatik at hatsa hartzeko tarteren bat hartuz gero, kalera irten eta etxean utzi dutena kutsatzeko beldurra dute askok. Zurrunbilo toxikoa sor daiteke, eta zaintza prozesua asko luzatzen bada kalte psikologikoak ere jasan ditzake zaintzaileak: erruduntasuna, frustrazioa, antsietate krisiak, depresioak...

Nola lagun daiteke zaintzailea?
Enpatia oso garrantzitsua da. Senideetako bat izan ohi da ardura handiena hartzen duena eta beste batzuk inguruan gelditzen dira, bera bezainbeste inplikatu gabe. Komunikazioa eta enpatia oso garrantzitsuak dira halakoetan. Modu prebentiboan aritzea ezinbestekoa da. Bizi garen jendarte indibidualista eta azeleratuan ez dakigu gelditzen, hausnartzen eta ingurukoei begiratzen. Zinezko zaintzaz ari bagara, gizarteak modu kolektiboan antolatu behar du, gizarte osoari baitagokio eta ez etxeko bakoitzari soilik. Etengabe lan produktiboa egitera behartuta gaudela dirudi eta agintariek oso gutxitan edo ia inoiz ez dute aipatzen gelditzeko, gogoetatzeko, benetan elkar zaintzeko. Are, ez dute horretarako baliabiderik ematen! Sistema eusten duen faktore garrantzitsuena dela jakin arren. Hipokrisi handia dago.

Ba ote dakigu zer den zinezko zaintza?
Jaiotzen denetik hil arte behar du pertsonak zaindua izatea. Gaur egun sektore zehatz batzuekin identifikatzen da gehiago, umeekin eta adinekoekin. Gainera, norbera emaile gisa irudikatzen da gehienetan, ez hartzaile gisa. Autozaintzaz oso gutxi hitz egiten da eta ezinbestekoa da. Ingurukoak ongi zaintzeko norberak ongi egon behar du, eta gaur egun egoera oso desorekatuta dago. Geure burua baztertzen dugu, alboratu eta muturreko kasuetan baita ahaztu ere, hurkoa zaintzeko. Norbera ongi ez badago, ordea, bestea ez du ongi zainduko. Beti modu funtzionalean ari gara, emozionala alde batera utzita.

Argazkia: Irantzu Pastor

Zer da autozaintza?
Jaiotzen garenetik egin beharko genuke, bizitzeko modu bat da. Haurrei jokamolde osasuntsuak erakusten dizkiegu, baina eguneroko erritmoa dela-eta, helduaroan bazter uzten ditugu. Kontzientzia bera ukaitea ezinbestekoa da. Zailtasunak kudeatzen ikasten dugu ikastolan, zergatik ez dugu jarraitzen helduaroan? Senide bat zaintza tokatzen bazaigu geure burua ezagutzea ezinbestekoa da, bestea ongi zaintzeko.

Nola egiten da?
Geure mugak ezagutu behar ditugu, noraino eta zer egiteko gai garen eta prest gauden jakiteko. Zaindu behar dugun pertsonak duen eritasunaren araberako formakuntza jasotzea ere oso baliagarria izan daiteke. Ez da gauza bera minbizia duen norbaitekin egotea edo dementzia aurreratua duen norbaitekin. Barne elkarrizketak oso garrantzitsuak dira: “Zer esaten diot nire buruari? Nola sentitzen naiz egoera honetan?”. Erruduntasunaren auzia lantzea ere oso garrantzitsua da. Gehiegitan pentsatzen dugu gehiago egin dezakegula edo gaizki ari garela. Elementu kontrajarri askorekin topo egin dezake zaintzaileak. Eritasuna duena asko maite dugu eta ez diogu gure buruari “kokoteraino nago, ezin dut gehiago” onartzea baimentzen. Ez guk ezta jendarteak ere, gaizki ikusia dago. Oso sentimendu naturala da ordea, normala da. Dolua lantzea ere komeni da. Sarri eritasuna duena bizirik dagoela hasten da, autozaintzaren parte da.

Burnout sindromea ere hor dago.
Orokorrean gustuko ez ditugun profesioetan gertatu ohi da, baina zaintzaren kasuan ere ematen da. Azken batean behartuta eta beste aukerarik gabe sentitzen gara eta horrek areagotu egiten du burnout sindromea: zaintzaileari jada ez zaio deus axola, emozioak anestesiatuta ditu, zaintzen ari den pertsonari zakar hitz egiten dio… Azaleratzen den azken sindromea izan ohi da, baina hor dago.

Zaintza plazerez egitera hel gintezke sistema bestelakoa balitz?
Dudarik gabe. Sistema irauli beharko litzateke ordea. Instituzioek gaiari errotik heldu beharko liokete, formakuntza zein baliabideak eskaini zaintzaileei (izan ekonomikoak, psikologikoak, estrukturalak…), horiek kondena gisa hartu ordez, aukera libre gisa ere sentitzeko. Izatez polita baita maite duzun hori zaintzea. Eta plazerez edo hainbeste sufritu gabe egiten baduzu, egunerokotasuna bera eta ondorengo dolua ere errazago egiten dira.

Kondena bilaka ez dadin
Harpa eta pianoa jotzea du gustuko Maitek. Boteredunek zaintzaren gaiarekin “harpa jotzen” digutela ere uste du ordea. Izurritearekin gaia erdigunera atera bada ere, “zaindu zaitez” gisako kanpainak, atzetik zinezko debate bat eta baliabide publikorik ez badago, hipokrisia hutsa direlakoan dago. Izurrite garaian sorturiko elkartasun sareak eraldaketarako hari dira bere aburuz, betiere eteten ez badira eta zaintzaren eremu zabalera hedatzen badira. Euskarak behar dituen gisan, emakume zaintzaileek ere arnasguneak behar dituztela aldarrikatzen du, zaintza kondena bilaka ez dadin.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Patologia duala duten pertsonentzako eguneko zentro bat exijitu du Katearen Loturak elkarteak

Urteak daramatzate salatzen administrazio publikoak “albo batera begiratu beharrean” tratamendu “integrala” eman beharko lukeela.


Eako Udalak Arartekora jo du mediku falta salatzeko

Uda sasoian hamalau egunetan baino ez dute medikurik izan herrian, “inoiz baino jende gehiago” biltzen den egunetan, hain zuzen. Osakidetza “gainbeheran” dagoela salatu du udalak, eta herritarrak mobilizatzera deitu ditu.


Gorputz hotsak
"Pertsona asko, diagnostikorik gabe daudenez, bizitza kalitatea galtzen ari dira"

Jatorra, alaia eta positiboa da Sara Mirones (Bilbo, 1997). Pandemian mastozitosia izeneko gaixotasun arraro bat diagnostikatu zioten. Ordutik, Maratón de Lunares kanpaina abiatu du gaixotasuna ikusarazteko, gizartea kontzientziatzeko eta ikerketarako dirua biltzeko... [+]


Ikasleek alzheimerraren inguruko oinarrizko jakintzak lantzeko saioak eginen ditu Afan elkarteak

Aintzane Mariezcurrena Afan elkarteko psikologoak nabarmendu du “oso garrantzitsua” dela txikitatik alzheimerrari loturako zalantzak argitzea eta gaiaz hitz egitea, haurrek beldurrik izan ez dezaten.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Gorputz hotsak
"Bizitzaren aldeko jarrerak bigarren planoan uzten du zarata"

Bertigo baten ostean, etengabeko txistu bat entzuten hasi zen Jexux Mari Irazu Muñoa (Larraul, Gipuzkoa, 1972) bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta gai-jartzailea. Tinnitus edo akufeno deitzen zaie Irazuk entzuten dituen zaratei. Horrek egunerokoan daukan inpaktuaz... [+]


"Bero jasangaitza" eta "arreta urria" salatu dute Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan

Nafarroako Osasun Departamentuak iragarri du ospitaleko solairu gehienak klimatizatuko dituztela 2026 amaierarako. ARGIAk elkarrizketaturiko bi erizain laguntzaileek nabarmendu dute premiazkoa dela banako gelak, komun irisgarriak eta aire girotua izatea.


2025-08-29 | Euskal Irratiak
Maitena Chohobigarat
"Beharbada menopausia gehiago aipatu beharko genuke, aterabideak badirelako"

Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


2025-08-05 | El Salto-Hordago
Plastikoak eragindako kutsadurak 1,3 bilioi euroko osasun gastuak eragiten ditu

The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.


Sendabelarrak oliotan

Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]


Eguneraketa berriak daude