Betidanik izan dut arazoa puntu kardinalekin. Ñabardurak eta desberdintasunak dauden arren, erdaraz zein euskaraz gertatzen zaidala aitortzen dut; alabaina, argi baino argiago daukat euskaldun izate hutsagatik gertatzen zaidala hein oso handian.
Orain zaharkitu samar gelditu dira Euskadi Norte edo Euskadi Sur esamoldeak; jada ez ditugu erabiltzen. Nire baitan, aldiz, zizelkatuta bezala daude, gaztaroan hain usu erabiltzearen ondorioz edo. Duda barik, ni del sur sentitzen nintzen; hots, hegoaldekoa: (EHko) Hegoaldekoa, Europako hegoaldekoa... Tontakeria friboloegia irudituko zaizue, agian, baina egia borobila da: Para hacer bien el amor hay que venir al sur zioen Rafaela Carrá-ren kanta hura entzutean, nik aipatutzat jotzen nuen nire burua; esan ohi denaren kontra, beti pentsatu baitut –neure eskarmentutik begiratuta jakina– euskaldunok txortan sarri eta ganoraz egiten dugula.
"‘Para hacer bien el amor hay que venir al sur’ zioen Rafaela Carrá-ren kanta hura entzutean, nik aipatutzat jotzen nuen nire burua"
Espainiarrekin berba egitean, ostera, behin eta berriz esaten zidaten ni del norte nitzela; chicarrón del norte, alegia. Eurek, zalantza izpirik gabe, Espainiako iparraldeko adierazi nahi zidaten; nik, ordea, oso bestela neureganatzen nuen, penintsulako iparraldekoa nintzela adituz... edo aditu guran. Hura nire lehen buruhaustea. Gero beste batzuk etorriko ziren.
Egun, normalduta dago bai euskaraz bai erdaraz Iparralde eta Hegoalde erabiltzea, euskaldunon artean behintzat. Baina horren harira ere gaizki ulertzeak edo, hobe esanda, zer ulertu ez jakiteak sortzen zaizkit askotxotan. Adibidez, Euskadi Irratian eguraldiaren berri entzuten dudanean, esatariak iparraldean, euria; hegoaldean oskarbi dioenean, ez dut jakiten zer jaso. Akaso Baionan aterkia hartu beharko luketela eta Bilbon hobe eguzkitarako betaurrekoak hartzea? Ziur aski ez; baina ehuneko ehunean seguru ez naiz inoiz egoten. Edonola ere, Euskal Herriko alderdi geografiko soilari erreparatuz, hegoaldea Oion izan liteke, baina baita Tutera ere; eta ez dut uste beti eguraldi berdintsua egingo duenik alde bietan. Zer ulertu, hortaz, hegoaldean diotenean?
Hori guztia gutxi balitz, beste fronte bat zabaldu berri zait orain urte gutxi, hainbat hizkuntzalarik jakinarazi zigutenean ez zela egokia Iparraldeko euskara esatea, baizik eta egokiagoa zela Ekialdekoa esatea. Hara! Beti Iparralde izan duguna, orain, bat-batean, Ekialde bihurtu al zaigu? Hori dela eta, are zailagoa zait orain parte meteorologikoa bete-betean konprenitzea. Hori katramila!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]