Eginahal handiz ari da Patxi Bisquert (Zizurkil, Gipuzkoa, 1952) aktore eta zinemagilea azken urteetan Ombuaren itzala proiektua aurrera atera nahian. Pedro Mari Otaño bertsolariaren bizitza pantailaratu nahi du, eta auzolanean jaso nahi luke horretarako finantzazioa. Gauzak ongi, uda honetan hasiko dira filma errodatzen, Argentinan. Herriz herri dabil orain, egitasmoa aurkezten, eta aurretiaz salgai jarritako 30.000 sarrerak erosteko gonbita egiten.
Zer du Pedro Mari Otañok pelikula bateko protagonista izateko?
Oso pertsona interesgarria da. Alde batetik, bere garaiko bertsolarien artean bakana zelako. Orduko bertsolari gehienak karlistak ziren, eta hau liberala, bitxo arraro bat. Gizon aditua zen, jantzia, kulturalki sen handikoa. Eta aitzindaria ere izan zen; eztarri txarra zuenez, bertsopaperak erabili zituen, eta horrek izugarrizko bultzada eman zion bertsogintzari. Ordura arte bertsoak bota ahala haizeak eramaten zituen. Pertsona poliedrikoa da, ertz askokoa. Garai hartako pertsonaia interesgarrienen artean kokatuko nuke: Otañoren itzala 1950-60 hamarkadetan Oteizak zuenarekin konparatzen dut.
Zizurkildarra izateaz aparte...
[Barrez] Noski, herri hori asko maite dut, eta ez bakarrik han sortua naizelako. Gazte-gaztetik hasi ginen gu Otañoren koplak kantari. Nik Zizurkilen bost urte eman nituen, baina gero Hondarribiko Jaizubian egon ginen bizitzen, amaren lehengusuekin. Edozein jai ospatzen zela, izan enterrua, bataioa, sagar uzta edo meta bukatzea, aitzakia ona zen bertsotan hasteko. Eta eztarria berotzeko Otañoren koplekin hasten ziren, zirikatzeko. Guztiak ezagutzen nituen garai hartan. Morriña bizi dut, gaur oso gutxi direlako Otañoren koplak ezagutzen dituzten gazteak.
Proiektu pertsonaltzat duzu?
Hasiera-hasieratik izan da oso pertsonala. Noski, bidean inplikatu dut zenbait jende, batez ere, niretzako inportanteena, Koldo Izagirre. Oso testu ederrak idatzi dizkit. Kronologia mantendu nahi nuenez, Otañoren bilakaeraz hitz egiteko, nik neuk egin dut egokitzapena. Gero, bada beste gauza bat: halako pertsonaia ospetsuen inguruan ibili diren emakumeak oso sufrituak izan dira; orain asko aipatzen da Angela Kerexeta, ze gorriak pasa zituen Iparragirrerekin. Madalenek [Maria Magdalena Alberdi] ere halako zerbait biziko zuen. Genero ikuspuntutik halako errietaren bat falta zen, ukitu batzuk. Horretan Leire Aranburuk lagundu dit, eta oso pozik nago.
Otañoren figura bezain interesgarria da bere garaia. Zergatik?
Garai oso interesgarria da, Euskal Herria, foruen galerarekin batera, aztoratua gelditu zelako, lur jota, eta krisi ekonomiko ikaragarrian. Baina aldi berean, gauzak nola diren, berpizkunde urteak ere izan ziren, orduan hasi zirelako ideia berriak sortzen, sozialismoa indartzen, eta abertzaletasun berria. Gure gidoian, Txirritak esaten dio Otañori: “Gauza berriak asmatu beharra diagu”. Otañoren idazlanek kronologia bat eskaintzen digute garai hura aztertzeko.
Bere bizitzako azken bi hamarkadak kontatuko dituzue filmean. Zergatik?
Horiek izan ziren bere urterik emankorrenak. Gaixorik itzultzen da Argentinatik, halako herrimina duelako. Bueltan ezkontzen da, eta hasten da familia osatzen. Suspertzearen hamarkadak dira. Gaur egun antzeko ziklo batean gaude: diktaduran baino denbora gehiago daramagu autonomiarekin, baina aurrerapauso txikiak eman ditu herri honek, eta azken urteetan beharbada atzerapausoak ematen ari gara. Ideia eta bide berriak jorratu beharra sumatzen dut, berpizkunde garaian sartu beharrean gaude ez badugu herri gisa atzean geratu nahi. Otañoren garaia, 1950-60 hamarkadak eta gaur egungo egoerak konparatzen ditut, 60 urtero halako zikloak emango balira bezala. Garai hartan Amerikak egitera behartuak zeuden gure gazteak, eta gaur egun ere begira nola dauden.
750.000 euro lortu nahi dituzue proiekturako, eta auzolanean lortzeko erronka jarri duzue. Zergatik?
Gaurko ekoiztetxe eta telebista plataforma handiei ez zaie halako istoriorik interesatzen. Ez badago biolentziaz beterik, edo sexuz, edo ez bada ETAren kontakizun errebisionista horietako bat... Lehenengo asteburuan ez baduzu kristoren arrakasta leihatilan, pikutara. Gaur egun Tasio bezalako pelikula bat ez zen aurrera aterako, zakarrontzira botako lukete segituan. Autore zinema deitzen dugun horrek gero eta ate gutxiago ditu zabalik. Horregatik jorratu behar ditugu beste bide batzuk euskal zinema ikusi ahal izateko. Nire azken pelikula, Koldo Almandozen Oreina, 45 lekutan ikusi da, eta 25.000 ikusle izan zituen, hori ez da ezer. Eta hori bezala beste hainbeste, e! Handia izan da gehien ikusi den euskarazko filma, baina estatu osoan estreinatuta ere 150.000 ikusle izan ditu, 4 milioi euroko aurrekontuarekin.
Eta beraz, nola egin?
Espero dugu film hau, gutxienez, Euskal Herriko ehun lekutan ikustea. Gainera, belaunaldi berriei bideratua denez, elkarlanean ari gara Ikastolen eta Eskola Publikoen sarearekin, eta ikasleek dohainik ikusiko dute. Herrigintza egin nahi dut, fruituak herriari itzuli, eta irits daitezela gure gazteak Otañorengana. Eskatzen duguna da gurasoek lagundu dezatela sarrerak erosten. 30.000 jarri ditugu salgai, eta espero dugu denak saltzea. Ikastolekin bakarrik 65.000 ikusle izango dira, eta sare publikoan hori bikoiztuko dugu. 200.000 pertsona baino gehiagok ikusiko dute. Euskal zinema beste eremuetara ere zabaltzea da bilatzen duguna.
17. edizio honetan hamar proiekzio antolatu ditu Donostiako Zinemaldi Alternatiboak, beste horrenbeste eragilerekin elkarlanean. Helburua, urterokoa: "Zinemaren bidez hausnarketa kritikoa sustatzea, hainbat gizarte-gai eta -gatazkari buruzko lanak proiektatuta eta... [+]
Vicentek 76 urte ditu eta azken mende laurdena Kanaria uharteetan darama, Maspalomas herrian, 50 urteko bizialdian ezkutatu duen izatea haizatzen: homosexuala da. Ezbehar baten eraginez, Donostiara itzularaziko dute, eta zahar etxe batean sartuko. Atzera ere, armairuko ateak... [+]
Sail Ofizialean erakutsiko dira hiru: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak. Lehia nagusitik kanpo, zuzendari onenaren saria irabazten ahaleginduko da Irati Gorostidi Aro berria pelikularekin. Beste zenbait lan ere aurkitu ahalko dira.
Zinemaldiaren atariko orokorra beste [+]
Euskarazko ekoizpenek presentzia nabaria izango dute aurtengo edizioan. Bestelakoen artean, espektatiba handiko lan eta gonbidatuak izango dira Donostian: George Clooney protagonista duen Jay Kelly pelikula; Angelina Jolie ere ikusiko dugu Couture-rekin; Julliete Binoche... [+]
Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.
Zinemagile iruindarrak, ibilbide labur baina baliotsua egin zuen zinemagintzan 1970eko eta 1980ko hamarkadetan, zuzendari lanetan emakumerik apenas zebilenean. Irrintzi lanarekin garai hartako errepresioa islatu nahi izan zuen, eta Ikuska proiektuan euskal emakumeak erretratatu... [+]
Sara Fantova zinemagile bilbotarraren Jone, batzuetan filma zinema aretoetara helduko da irailaren 12an. Pelikula komunitarioa sortu du Kaskagorri eta Kranba konpartsekin, Bilboko Aste Nagusian girotuta baitago amodioa, jaia, gaixotasuna eta zaintza ardatz dituen istorioa.
Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]
IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]
Chantal Akerman zinegile eta lankidea hil eta hamar urtera, haren ondarea zabaltzen buru-belarri jarraitzen du Claire Atherton muntatzaileak. Gaurkoan, ordea, Athertoni bere ibilbideaz galdetu nahi izan diot bereziki. Gasteizen, Artium museoko areto batean hartu gaitu,... [+]
30 urte baino gehiago daramatza Zero Chou zinemagile taiwandarrak istorioak kameraren atzetik kontatzen, bai zinemarako, bai telebistarako. Aurten, Zinegoak jaialdiaren 22. edizioko ohorezko saria jaso du.
Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen Zinegoak jaialdiak 2025eko edizioko sariak iragarri ditu. Between Goodbyes eta Alma del desierto dokumentalak izan dira palmaresaren irabazle nagusiak.
Zinema eta arte eszenikoen LGTBIQ+ jaialdia Bilbon ospatuko dute ekainaren 23tik 30era,50 jarduera baino gehiagorekin.
'Ehun metro', Zergatik panpox', 'Hamaseigarrenean aidanez' eta 'Oraingoz izen gabe' dira zaharberritzen ari diren lanak. Zinemaldiko Klasikoak sailean ikusi ahalko dira.
Iratxe Sorzabalek sufritutako torturen gaineko testigantzak jasotzen ditu dokumentalak. Maiatzaren 20an emango dute dokumentala, 23:40an. Iaztik dago Primeran plataforman ikusgai, baina lehen aldiz emango dute telebistan.