Ni-niregatik-niretzat

Modernitatea ezaugarritu zuen aurrerabidearen ideia nahiz kontakizun handiak krisian daude aspaldidanik. Horien ordez, lotura hain esturik gabeko errelatoek hartu zuten indarra; eta subjektu kolektiboari gizabanakoa gailendu zitzaion. Errealitatean, hala ere, gizabanakoaren eta kontakizun kolektiboaren gailentasunaren arteko hartu-eman hori oso aspaldikoa da; esan nahi baita gatazka hori lehenago ere gertatu izan dela. Nolanahi ere, 1990eko hamarkadatik aurrera (eta kontuan hartu beharko genituzke Sobietar Batasunaren erorketa, AEBen gailentasun militarra, Ongizate Estatu deiturikoaren krisiaren areagotzea, eta abar) bazirudien modernitatea atzean geratzen ari zela eta garai berri bati hasiera ematen ari zitzaiola, etapa berriari izenik jartzeko eta bere ezaugarriak mugatzeko adostasunik ez bazen ere: modernitate aurreratua, modernitate berantiarra, postmodernitatea, eta abar.

Azken hamar bat urteotan joera hori ez da hain argia, nire ustez. 2008an hasitako krisialdi ekonomiko handiaren ostean, zeina historiako liburuetara Atzeraldi Handia izenarekin pasako dela dirudien, pentsamendu politikoaren alorrean egile modernoak berriz itzuli ziren lehen lerrora. Hala da liburuen salmentei soilik erreparatzen badiegu, gutxienez. Edonola ere, egiturazko joera orokor horiekin batera, zalantzarik gabekoa iruditzen zait eztabaida publikoan maila indibidualean zentratutako diskurtsoek eskuratutako indarra; eta horren atzean helburu politikoak egon badirela. Izan ere, aldaketa estrukturalek marko teoriko orokor bat behar duten bezala, eguneroko praktika bat ere ezinbestekoa da lelo orokorrekiko jardunera ez mugatzeko; eta bien arteko hartu-emana bilakatzen da funtsezko, beraz.

Administrazio publikoek, errealitatea definitzeko eta gizartean nagusi bilakatzen diren diskurtsoak eta ikusmoldeak hedatzeko duten gaitasuna dela eta, rol nabarmena jokatzen dute afera honetan guztian. Esan nahi dut gobernuetatik eta erakundeetatik dimentsio kolektiboa lehenesten duten politikak eta kontakizunak bultzatu daitezkeen bezala, errealitatea norbanakoaren praktiketara eta arduretara ere mugatu dezaketela. Beti iruditu zait oso argigarria, eta paradoxikoa, nola langile grebetan lanerako eskubidea aldarrikatzen den gehiengoaren interesen alde egin beharko luketen administrazio batzuetatik, noiz eta soilik greba testuinguru horietan, irakurketa indibidualista bat bultzatuz. Norabide horretan doazen adibideak ugariak dira, tamalez.

Bada, aukeraketa hori areagotzen ari da pandemiaren testuinguruan, nire ustez. COVID-19ari loturiko osasun larrialdia, gaixotzeko arriskua, bizitza sozialari ezarritako mugak… astunak egiten ari dira, eta nekea nabaritzen da edonon. Zaila izango da beste modu batera izatea, ziurrenik. Baina logika indibiduala gailentzera daraman testuinguru orokor honetan, non “ni, niregatik eta niretzat” izan daitekeen leloa, uste dut botere politikotik funtsezko egiteko bat dagoela indarra, hain zuen, kontrako norabidean jartzen: maila kolektiboa lehenesten eta zaintzen duten praktika zehatzetan nahiz kontakizunetan.

Zorionez, herri mailan, batez ere, halako adibideak egon badaude gurean. Udal zehatz batzuek bultzatutako zaintza ekimen komunitarioetatik hasita, mugimendu sozialen jardun oparo eta askotarikora. Neoliberalismoak amestutako gizaki isolatu eta berekoia, izan ere, ezinezkoa baita mundu errealean; eta behin eta berriz mahai gaineratzen da gizakia izaki soziala dela, baita testuinguru pandemiko oker honetan ere.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude