Schiedam (Holandako konterria, Germaniako Erromatar Inperio Santua), 1433ko apirilaren 14a. Lidwina izeneko emakumea, sendatzailetzat eta santutzat zutena, hil zen 53 urte zituela; patinatzaileen eta gaixo kronikoen zaindari da egun.
Schiedam (Holandako konterria, Germaniako Erromatar Inperio Santua), 1433ko apirilaren 14a. Lidwina izeneko emakumea, sendatzailetzat eta santutzat zutena, hil zen 53 urte zituela, eta berehala haren hilobia pelegrinazio gune bihurtu zen katolikoentzat. Leon XIII.a aita santuak 1890ean kanonizatu zuen ofizialki. Schiedam jaioterriko patroia izateaz gain, patinatzaileen eta gaixo kronikoen zaindari ere bada Lidwina katolikoentzat, eta apirilaren 14a da haren eguna.
1380ko apirilaren 18an jaio zen Lidwina, laborari familia baten baitan. 15 urterekin, izotzetan patinatzen ari zela erori zen eta saihets bat hautsi zuen. Istripu hartatik ez zen sekula osatu eta, garaiko kronikarien arabera, paralisia gorputz osora zabaldu zitzaion, gorputz atalak erortzen zitzaizkion eta maiz odola zerion ahotik, sudurretik eta belarrietatik. Beti ere garaiko testigantzek diotenez, baraualdi luzeak egiten zituen, ez zuen sekula lorik egiten eta beste gaixoak sendatzeko gaitasuna zuen.
Horregatik lotzen dute katolikoek patinatzaileekin eta gaixo kronikoekin. Zientzialari komunitatearentzat, ordea, Lidwinak beste balio bat du. Garaiko testuek deskribatzen dituzten sintomak kontuan hartuta (paralisia, hortzetako mina, buruko mina, ikusmen arazoak, arintze garaiak…), badirudi ez zirela patinatzen izan zuen istripuaren ondorio zuzenak izan, esklerosi anizkoitzaren ondorio baizik.
Testigantzak tentuz aztertu behar dira, Lidwinaren santutasuna baieztatzea helburu izanik, esajeraziorako joera nabarmena baitute, eta horrek historialarien eta patologoen lana zailtzen du. Baina diagnostikoa posibletzat jotzen dute eta, hala, horixe litzateke, sinesgabeentzat behintzat, Lidwinaren “mirari” nagusia: esklerosi anizkoitzaren deskribapenik zaharrena izatea.
Haurdunaldian edo haurdunaldiaren ondoren seme-alaba hiltzen bada, “familiek oso egoera mingarriari aurre egin behar diote” eta gizartean “oraindik tabua” den dolu horretan laguntzeko, ume horiek gogoratu ahal izateko espazio fisikoen beharra nabarmendu... [+]
Lasterketa solidarioa bularreko minbiziaren kontra. Ideia paregabea, minbizia borrokatuko dugu korrika eginez. Ala minbizia dutenen alde ari gara korrika? Ez da oso argi geratzen hamarnaka markaren babesean antolatzen diren martxa horien helburua, mezua arrosa bai, baina oso... [+]
Udazkenean zentzumen guztiak erne dituztela joaten dira onddo biltzaileak mendira. "Hau jangarria ote da, edo toxikoa?", horra onddoen erreinuko ale bakoitzaren aurrean egiten duten galdera. Asmatu ez dutenek, kasurik larrienetan, ospitalean bukatuko dute eta orduan... [+]
Biogipuzkoa ikerketa zentroak kimioterapia formula berri bat aurkitu du. Jesus Bañalesek, Biogipuzkoa ikerketa zentroko Gaixotasun Hepatikoen Taldeko arduradun eta ikertzaileak, xehetasun gehiago eman ditu.
Nafarroako Gobernuak Israelgo Estatuarekin edozein harreman hautsiko zituela iragarri ondoren, Osasun Sailak adierazi du ez dituela luzatuko Israelgo enpresen hiru farmakoren kontratuak.
Eskolak gero eta arazo psiko-sozial eta emozional gehiago antzematen dituen garaiotan, zein dira ikasleek azaleratzen dituzten korapilo nagusiak? Nola kudeatzen dute hezitzaileek hori guztia eta noraino iristen da eskola? “Hainbat kasuk gainezka egiten digu, baina ezin... [+]
Deigarria egin zaigun aurkikuntza arkeologiko batekin hasi dugu saioa. Mina tratatzeko landarerik antzinakoena aurkitu dute Tafugalten, Marokon, egindako indusketetan. Ephedra (Ephedra sinica) da sendabelarra eta prehistoriako medikuntzaz, hau da, duela 15.000 urte egiten zen... [+]
2023an Osakidetzan basektomia ebakuntza egiteko izapideak hasi zituen Ibon Urizar Oleagak. Ebakuntza “azkar” egingo ziotela agindu bazioten ere, bi urtera jaso zuen deia. Zerbitzua “bertan behera” geratu dela eta oraindik basektomia egin nahi izatekotan,... [+]
Udazken sasoia iritsi zaigu eta ohikoak diren irudiak etorri zaizkigu; hostaje gorrixkak, erortzen ari diren hosto bakan malenkoniatsuak, haizeak astindutako orbela.
AEBn egindako ikerketa batean frogatu dute maila sozioekonomikoan diferentzia handiak egoteak arrastoa uzten duela haurren garapen neurologikoan. Hala, desberdintasun ekonomiko nabarmenean bizi diren haurrek osasun mentaleko arazoak izateko joera handiagoa dute, hainbesteko... [+]
Frantzian, ofizialki bermatua da haurdunaldiaren borondatez eteteko eskubidea (HBE) —baita 2024aren hastapeneko konstituzio inskripziotik ere—, baina gertakarietan sarbideak ahula eta desberdina izaten jarraitzen du, lurraldeen arabera, Desberdintasun horien... [+]
Objektu arriskutsuak identifikatzea, komuna egokitzea eta errutina bat adostea dira, besteak beste, Lares Nafarroa elkarteak zaharren ongizatea eta autonomia sustatzeko proposatzen dituen zenbait aholku.
Hilabeteetako aldarrikapena izan da, haur eta gazteentzako psikiatria zerbitzua bertan behera geratu zenetik Donostiara joan behar izan baitute Bidasoaldeko familiek, eta Donostiako zerbitzua gainezka zegoela salatu dute behin baino gehiagotan.