Kanpoko eta barruko gerrak

Zartatua / 4.48 Psikosia | Egilea: Sarah Kane | Itzultzailea: Arantzazu Fernandez | Ganbila, 2020.

Ganbila bildumako 8. zenbakiak itzulpena dakar lehen aldiz, antzerki garaikide ingelesaren XX. mende amaierako ikur nagusietako baten lehen eta azken antzezlanena: Sarah Kaneren Zartatua (Blasted) eta 4.48 Psikosia (4.48 psychosis), bere idazkeraren bilakaera erakusten dutenak.  

Arantzazu Fernandezek itzuli ditu teatro postdramatikoaren eta “In yerface” mugimenduaren lan erreferentzialak direnak. Egileak antzerkiaren arauak urratu zituen; krudeltasuna azalera ekarri zuen publikoa astintzeko asmoz eta kotarik gabe idatzi zuen, besteak beste. Antzerki esperimentala, apurtzailea, asaldagarria sortu eta taularatu zuen.

Arteak oro har eta antzerkiak zehazki ikus-entzuleak –edo irakurleak– “mugiaraztea” dute helburu. Hori lortzearen ondorioz kritikak eskandalutzat jo zituen bere lan batzuk, ia haien zentsura eskatzeraino. Urteekin ordea, talentu handiko sortzailea izan zela idatzi zuten.

Goragalea sentitu dut lehen antzezlanarekin. Hotel bateko gela batean ditugu pertsonaiak, bata bestea zapalduz eta bizirik jarraitzeko borrokan. Bihotza estutu zait bigarren antzezlanarekin. Buruko gaitza duen protagonistak bere gainbehera kontatzen digu, bakarrik zein terapeutarekin. 4:48ak dira egilearen arabera, suizidio gehien dagoen eguneko unea, orduan amaitzen baita depresioaren kontrako botikaren eragina eta gaixoa esnatu egiten da.

Bi lanetan agertzen dira leherketa eta haustura. Bietan daude oso presente sexua, boterea, beldurra, bakardadea, zapalketa, maitasuna, mina, haserrea, zoramena, tristura, heriotza. Basakeria eta poesia elkarrekin gurutzatzen dira. 24 urte zituenean idatzi eta taularatu zen lehena 1995ean, 28 urterekin idatzi eta hurrengo urtean, bere buruaz beste egin ostean, taularatu zen bigarrena 2000. urtean.  

Gerra eta biziraupena dira ardatz nagusiak eta hori irudikatzeko biolentzia mota ugari agertzen zaizkigu begien parean. Lehen lanean mundu postapokaliptiko bat dugu; kanpoan gertatzen ari den gerra hoteleko gelaraino sartzen da. Bigarrenean protagonistak bere baitan bizi duen gatazka lazgarriaren txatalak jasotzen ditugu nahasian, zorrotz. Distopia eta testigantza. Leher egin eta lurra jo. Gordin eta garratz. Gu anestesiatik esnatu nahian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburuak
2024-01-14 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
"Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da"

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


2023-11-27 | ARGIA
Eva Forest Liburutopia
Utopia letra eta kafe artean elikatzeko liburu-denda

Abenduaren 1ean inauguratuko dute Gasteizko Alde Zaharrean Eva Forest Liburutopia kafe-liburudenda. Proiektua “pentsamenduaren eta kulturaren hedapen eta gozamenerako topalekua” izatea nahi dute bere bultzatzaileek. Hilabeteko programazioa aurkeztu dute jada... [+]


Ander Berrojalbiz. Heretikoz, sorginez, Elurzuriz
"Gizartea ezin da ulertu gizakiaren parte magiko sobrenatural hori gabe"

Akelarre saiakera argitaratu zuen 2021ean, eta, iaz, berriz, perla urregorrizko bat: Elurzuriren hiru heriotzak. Grimm anaien ipuin ezaguna berridatzi zuen, eskuizkriburik zaharrena abiapuntu harturik, Grezia zaharreraino joanez, eta Elurzuriren istorioko zenbait elementuri... [+]


Eguneraketa berriak daude