Abestiak zaurietan

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gure bizitzako kantak, maiz, ez ditugu guk aukeratzen. Momentuetan sartzen dira, argazkietan oinezko ezezagunak bezala. Konfinamenduaren urteurrenari jaramonik egin gabe nenbilen, entzun nahi ez nuen abesti batek nire pragmatismoari zaplazteko bat eman dionean. Mespretxuz tratatzen ari nintzen kanta batek, hain zuzen ere, sinesten ez ditudan hitzez josia: “Zeinen ederra izango den”.

"Zoriontasunaren oroitzapena baino labana zorrotzagorik ez dago batzuetan"

Nire talaiari onartzen dizkiodan pribilegioen jakitun, amorruak lekualdatu ditut, minak besteengan marraztu, eta konfinamenduan semearen animatzaile soziokultural, kartoizko jostailuen artisau, sukaldari, mendeko izan nintzen, nire lan-konpromisoak betetzeko gai sinetsi nuen nire burua eta dena pasarte epiko batera mugatu nuen nire gogoan, irribarretsu, soineko loredunak soinean, logale ibiltari. Kitto, itxita.

Youtuberen bihurgune batetik irristatu da kanta, eta ezustean hartu naute lehen notek, irudiek: oso aspaldikoak dirudite. Eta ezin diot zotinka negar egiteari utzi. Buruan bi urteko semea ikusten dut ohean saltoka, abestia hasi orduko “hori, hori!” oihuka, “ez kendu!”, 45 metro karratuko bere munduaren erdian, zoriontsu. Zoriontasunaren oroitzapena baino labana zorrotzagorik ez dago batzuetan.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.