Demokraziak ezin du biderik egin Espainian. Aspaldiko kontua da berau Estatu espainiarraren historian, Estatua sortzetik gaur arte... Aldaketa eskaini eta moldaketa egin, horra hor alderdi espainiar guztien jokabidea gobernura heldu orduko.
Zerk edo nork trabatzen du bidea? Estatuaren beraren oinarri diren botere eta erakundeek. Begira diezaiogun monarkiaren instituzioari: historiaren hondakina beharko luke monarkiak XXI. mende honetan. Izan ere, inguruko herrietan monarkia kendu eta historiaren zabortegira bota zuten aspaldian: Frantzia, Italia, Grezia eta Portugalen. Espainian, aldiz, Borboien errege-etxeak hiru mende luze daramatza Estatuaren buruan, eta ez haien merituz, hain zuzen. Borboi espainiarrak, beste inon ez bezala, bost aldiz berpiztuak izan dira eta erregetzan berrezarriak, Estatu zaharkituaren zutabe berritu modura: Felipe V lehenik, 1700. urtean; Fernando VII bi aldiz, 1808an eta 1814an; Alfontso XII 1874an, Lehen Errepublikaren saio laburra akabatzeko asmoz; Juan Carlos I, Francok berak hautatua, 1975ean; eta orain arteko azkena, haren seme Felipe VI, 2014an.
Berriro ere krisian da Borboien monarkiaren instituzio zaharkitua Estatu espainiarrean, eta honekin batera Armada espainiarrak, Guardia Zibilak eta justizia sistemak legitimazio zein funtzionamendu krisi endemikoa agertzen dute aspaldian.
"PSOE eta Unidas Podemosen koalizio gobernu progresista deituak berriro ere Estatuaren aldaketa demokratikoaren ikurra altxatu du"
Francoren erregimenaren ondorengo Estatu espainiarra berritu eta demokratizatu egingo zela zioen dotrina ofizialak. Trantsizioaren garaian, Adolfo Suárez falangista ohiak sortutako alderdi berriek (UCD eta CDS) hartu zuten aldaketaren ikurra, baina haien abentura tejerazoa deituan amaitu zen. Ondoren, Felipe Gonzálezen PSOE agertu zen sozialismo espainiarraren izenean, eta aldaketaren programan zeramatzala errepublika, federalismoa, ez-lerratzea eta NATO bloketik kanpo mantentzea, eta herrien autodeterminazioa. Ikusi, gaurtik begiratuz, zertan gelditu zen aldaketa sozialista hura.
Lehen saio sozialista haien lilura zapuztu zenean, felipismoaren gobernu desberdinen gortinen atzean agertu zena ez zen agindutako aldaketa izan, ez: ustelkeria, gerra zikina, erailketak, tortura sistematikoa, kartzela-politika ankerra, ate birakariak eta agintarien aberaste neurrigabea. Horiek guztiek zabaldu zioten gobernurako bidea eskuin neofrankistari eta PPren gobernuek ustelkerian eta Estatu-praktika ilunetan sakondu besterik ez zuten egin.
Horren guztiaren ondoren eratu da PSOE eta Unidas Podemosen koalizio gobernu progresista deitua. Berriro ere Estatuaren aldaketa demokratikoaren ikurra altxatu du, baina gobernuan urtebete daramala, ez du Estatu krisi larri hau aldaketa demokratikoak bultzatzeko aukera bezala erabili. Aitzitik, krisi larrian dauden instituzioak bere horretan mantentzera jo du, Borboien alde, Guardia Zibil ilunaren defentsan, edo justizia sistema bere horretan mantenduz. Berriro ikusi dugu Estatua, krisi bakoitzarekin endekatu egiten dela, eta gobernu-alderdiak bere mendean hartu.
Herri libre eta zoriontsua izan gaitezke euskaldunok. Faktore ugari dugu aukera horren alde: jendartea, nortasuna, hizkuntza sustraitua, historia, tradizioa, kultura, kokapen geografikoa, lurraldea, baliabideak, hezkuntza, modernitatea, zientzia eta pentsamendua.
Herri librea izan gaitezke, bai, baina ez gainean jarri zaizkigun Estatu espainiar eta Frantziarraren menpe. Estatu independentea antolatu behar dugu Euskal Herrian. Ez da erraza, baina egon badago horretara garamatzan biderik. Katalunian une honetan seriotan saiatzen ari diren bide bertsua. Euskal herritarrok gu geu ahaldundu. Demokraziaren esparruan kokatu. Herri mugimendu sendoa osatu eta ekin, libre izateko estrategia adostu baten atzetik.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]