Zenbat denbora irauten du larrialdi-egoera batek? Larrialdi-egoera bat denboran asko luzatzen bada...larrialdi-egoera izaten jarraitzen du?
Zenbat denboran da zentzuzkoa biziraupena beste guztiaren aurretik jartzea, baita osasunaren aurretik ere?
Zer da osasuna? Zer da bizitza osasuntsua?
Zaila dirudi benetan osasuntsu egotea sozializatu gabe, ezta? Zaila ere benetan osasuntsu egotea lasaitasunik gabe, beldurrarekin eta mehatxupean bizi denean....eta duintasunik gabe? Posible al da osasuntsu egotea, duintasunik gabe? Osasuna egon daiteke aukeratzeko gaitasunik ez baldin badago?
"'Larrialdi egoera da', diote. 'Beharrezkoa da lehenestea', diote. Zenbat denboran?
Ia urtebete daramagu horrela. Eta uste dut gehienok jakin badakigula hau ez dela amaituko behin txertoa jarrita"
Badirudi horiek guztiak atzeratzen ari garela –sozializazioa, lasaitasuna, erabakitzeko gaitasuna…– biziraupenaren mesedetan.
“Bueno, baina honakoa larrialdi egoera da!” Diote. Baina noiz arte dauka zentzua horrelako erabaki bat luzatzeak, premiazkoa dena beste guztiaren aurretik jartzeak, baita osasungarria denaren aurretik ere? Noiz arte?
Eta osasun kolektiboari dagokionez... zertan datza gizartearen osasuna? Zer da gizarte osasuntsua?
Esango nuke gizarte osasuntsu batek bere gazteak zaindu behar dituela, zaharrak zaintzen dituen adina behintzat.
Ba ez gara horretan ari.
Esango nuke gizarte osasuntsu batek asko zaindu behar dituela hezkuntza eta kultura.
Horretan ere ez gara ari.
Gizarte osasungarri batek sozializazio-esparruak bermatu eta zaindu behar ditu.
Ez gara ari.
Gizarte osasungarri batek lanari bezainbesteko garrantzia –edo handiagoa akaso– eman behar dio kulturari, prestakuntzari eta aisiari.
Ez gara ari.
Gizarte osasuntsu batek bere ingurune naturala zaindu behar du.
Ez gara ari.
... are gehiago esango nuke... adinekoak zaintzea senideen bisitak ukatzea dela uste duen gizarte bat; adinekoak babestea bakardadean hiltzen, musurik eman gabe, eskua hartu gabe uztea dela uste duen gizartea...horrelako gizarte bat ez al da jada gizarte gaixo bat izango?
“Larrialdi egoera da”, diote. “Beharrezkoa da lehenestea”, diote. Zenbat denboran?
Ia urtebete daramagu horrela. Eta uste dut gehienok jakin badakigula hau ez dela amaituko behin txertoa jarrita.
Biziraupenetik haratago, bizitzara itzultzen noiz utziko diguten zain gaude. Larrialdi-egoera utzi eta bizitza –bizitza osasuntsua– berriro erdigunean jartzea erabakitzen duten arte itxaroten ari gara. Baina uste dut jakin badakigula ez dutela horrelakorik erabakiko, epe motzean behintzat. Ez eremu horira jaitsita ere, ez maskara jantzita ere, ez etxeratze-agindua errespetatuta ere, ezta txertoak jarrita ere... orduan, zenbat denbora gehiago itxarongo dugu?
Parentesian gelditu diren bizitza horiek geure bizitzak baitira, danonak. Bizitza –osasungarria edo ez– gutako bakoitzarena da. Eta, gizarte hori –osasungarria izan ala ez– guztiok osatzen dugu.
Zenbat denboraz geldiarazi daiteke bizitza bizirautearen mesedetan?
Ulertzen dut bizitza osasungarri baten aspektuak denbora luzez alde batera uzteak ezinbestean bizitza gaixora eramaten duela. Inolako zentzurik ba al dauka orduan, bizitza osasuntsua luzaroan uzteak, bizirauteko?
Itxaroten jarrai dezakegu, edo, agian, garaia da honezkero uler dezagun erabaki horrek batez ere geurea izan behar duela.
Ezinbestean.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]