Herri batek etorkizun ekonomiko, politiko eta soziala izan dezan, ezinbestekoa da gazteriaren aldeko apustua egitea. Azken urteotako krisi ekonomikoak eta Covid-19aren ondorioek, jendartekofuntsezko sektore horioso ukituta eta kaltetuta utzi dute. Gazteak emantzipaziotik oso urrun daude eta belaunaldi oso bat galtzeko arriskua dugu.
Euskal Herrian, gazteen enpleguak okerrera egin du nabarmen azken urteotan eta, batez ere, pandemiaren azken hilabeteetan. Eurostaten datu ofizialen arabera, 2020ko lehen sei hilabeteetan Espainiako Estatuan –Hego Euskal Herria barne–, gazteen langabezia-tasa %32tik %43,9ra igo da abuztuan. Frantziako Estatuan –Ipar Euskal Herria barne–, berriz, %18,6tik %22ra igaro da. Eta langabeziaz gain, gazteek kontratu atipikoak, soldaten dumpinga, prekarietatea, soldata txikiak eta laneko segurtasunik ezak sorturiko abusuak nozitzen dituzte.
Horri, etxebizitza eskuratzeko dituzten zailtasunak gehitzen badizkiogu –alokairua gero eta gehiago garestitzen ari da, %42 igotzera iritsi baita–, egoera latza eta ikaragarria da. Adibidez, Espainiako Estatuan egindako hainbat azterlanen arabera, 16-29 urteko gazteen emantzipazioak okerrera egin du 2008 eta 2019 artean: gurasoen etxea utzi dezaketen gazteen proportzioa %33tik %24ra jaitsi da.
Testuinguru horretan, premiazkoa da administrazioek eta gobernuek gazteak lehentasunezko helburuen artean izatea. Ekonomia suspertzeko iragarri dituzten Next Generation EU europar funts horien lehentasunezko jomuga izan behar lukete. Enplegu eta soldata duinak eskaini behar zaizkie, baita emantzipatzen lagunduko dien etxebizitza eskuragarriago jarri ere. Gazteriarik gabe ez dago susperraldi ekonomiko, sozial eta politiko posiblerik. Premiazkoa da haren alde egitea!
Eskolak gero eta arazo psiko-sozial eta emozional gehiago antzematen dituen garaiotan, zein dira ikasleek azaleratzen dituzten korapilo nagusiak? Nola kudeatzen dute hezitzaileek hori guztia eta noraino iristen da eskola? “Hainbat kasuk gainezka egiten digu, baina ezin... [+]
Araban izan den grebarik luzeenetakoa izan da Gasteizko lorezainek egindakoa. Asteartean amaitu da, udalak azpikontratatutako Enviser enpresak eta langileen ordezkariek (LAB, ELA eta ESK) akordioa lortuta. Martxoaren 26an hasi zuten greba lorezainek, soldata duinak... [+]
Ohiturari jarraituta, astelehenean Olarizuko zelaietan agurtu dute uda gasteiztarrek. Aurtengoa, ordea, desberdina izan da, egunak argitu duenetik presente izan baitira lorezainen aldarrikapenak, greba hasi zutenetik ia urte erdia bete denean.
Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.
LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.
Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.
Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.
Zerbitzu minimoek eragin handia izan dute Iruñerrian jaietan. Negoziazioan aritu dira, baina ez dute akordiorik erdietsi. Normaltasunez jardungo dute udan, eta irailean berrartuko dituzte lanuzteak.
Hainbat irregulartasun egitea egotzi dio Eusko Jaurlaritzaren Lan Ikuskaritzak: batetik, istripuei buruzko dokumentuak ezin direla bateratu, eta bestetik, istripuaren izaera lanekoa den ala ez erabakitzea ez dagokiola Amazoni.
Udako opor hauetan ez dira gutxi izango Andaluziako eguzki eta ur epel bila doazen euskal herritarrak. Kontrako bidea egin zuen Ana Geranios (San Pedro Alcántara, Andaluzia, Espainia, 1988) kazetari eta idazleak martxo amaieran, Euskal Herrira etorri baitzen Costa del... [+]
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.
Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.
Eskirozko BSH lantokia ixteko asmoa plazaratu zutenetik lan taldearen mediku-bajak bikoiztu baino gehiago egin direla salatu dute gaur: "Abenduan prozesua hasi zenean lan taldearen %4 zegoEn bajan, orain %13 baino gehiago dago", adierazi du Sergio Ayucar BSHko langile... [+]
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]