Hominidoek ere hibernatzen zuten?

  • Hibernatzen duten ugaztunen hezurrek lesio eta ezaugarri bereizgarriak izan ohi dituzte, neguko hilabeteetan metabolismoa mantsotzearen eta lotan egotearen ondorioz.

(arg.: Atapuerca.org)
(arg.: Atapuerca.org)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bada, Atapuercako giza hezurretan hartzek, saguzarrek edo trikuek izan ohi dituzten lesio eta kalte berberak topatu dituzte,  Juan Luis Arsuaga eta Antonis Bartsiokas paleontologoek  L’Anthropologie aldikarian argitaratu dutenaren arabera.

Duela 400.000 urteko hominidoek “negu hotzetan, luzaroan, janari gutxirekin eta gorputzeko gantz erreserbei esker bizirik irauten laguntzen zieten egoera metabolikoak” zituztela irudikatzen du horrek, hau da, gizaki haiek hibernatu egiten zutela.


Historiaurrea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...