Tolerantzia

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Garai berean haserre daiteke zenbait pertsona etorkinak Kanarietara iritsi eta hotel igerilekudunetan hartzen dituztelako, doan, eta suteak eragiten dituzten droga-trapitxero okupa piromanoak direlako. Azken aldian herritar erdi-informatuak hedabideetan ikusi duen antzeko hirugarren sutea izan da Badalonako hori, Huelvakoaren eta Moriakoaren ondoren. Uretan eta sutan, hesiren baten atzean bestela, ikusten ditugun itzalak dira, beti oihuka, gure kobazulotik.

"Toleratzen ditugu, horretarako eskubidea daukagun bitartean, toleratzeko, edo ez toleratzeko. Itzal baldin badira"

Gurean, pozik gaude gure immigrazioarekiko tolerantzia indizearekin; toleratzen ditugu gure ekonomiaren onerako ari badira, kontratua baldin badute, paperak, guk egin nahi ez ditugun lanak egiten badituzte. Hitza egokia da bai: toleratzen ditugu, horretarako eskubidea daukagun bitartean, toleratzeko, edo ez toleratzeko. Itzal baldin badira.

Badalonako sutea ginga ezin hobea izan da azken aldian panorama informatiboa bihurtu den segurtasun enpresen publierreportaje horretarako. Baliabideen jabeak erabakitzen du zer toleratu eta zer ez, baliabideez gain, berea da tolerantzia ere, eta gu, esaneko kapatazok, “oparitu” diguten tolerante izateko kuotatxoa erakusten gabiltza. Kontuz, edozein egunetan, atzera begiratuko duzu eta ohartuko zara zu ere kanpoan zaudela, okupa zarela beti, ezeren jabe ez, tolerantzia eske.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!