Idazkera fonetikorik zaharrena deszifratu dute

  • Elamera lineala duela 4.300 inguru egungo Iranen erabiltzen zen idazkera da, ezagutzen den idazkera fonetikorik zaharrena; hau da, zeinuen bidez hotsak adierazten dituen idazkera.

(arg.: François Desset)

Idazkera horren lehen aztarnak 1901ean topatu zituzten. Bada, orain, François Desset, Gian Pietro Basello, Matthieu Kervran eta Kambiz Tabibzadeh adituek, 15 urteko lanaren ondoren, elamera linealeko testu bat irakurtzea lortu dute.

Deszifratutako lehen esaldiak halaxe dio: “Marapshako damarentzat, Shumar-asurentzat, egin dut zilarrezko ontzi hau”.


ASTEKARIA
2020ko abenduaren 31
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzinaroa
4.000 urteko ezpain-margoa

Paduako (Italia) unibertsitateko ikerlari talde batek Iranen 2001ean aurkitutako harrizko ontzi txiki bat aztertu du. Zehazki, flasko  barruan zeuden arrastoak aztertu dituzte, eta hainbat osagai dituela ikusi dute: hematita xehetua –kolore gorri biziko mineral... [+]


Mizerinok eztabaida piztu du

Mostafa Waziri Egiptoko Antzinaroko Kontseilu Goreneko idazkari nagusiak Mizerinoren piramidea zaharberritzeko proiektu erraldoia aurkeztu du berriki: Gizako piramiderik txikiena granitozko blokez estaliko dute, jatorrizko itxura berreskuratu dezan. Wazirik proiektua gogo biziz... [+]


Wasabia papiroak garbitzeko

Kairoko Egiptoar Museoko Kontserbazio Zentroko ikerlariek egiaztatu berri dute Eutrema japonicum edo Cochlearia wasabi izeneko errefaua egokia eta eraginkorra dela papiroak garbitu eta kontserbatzeko. Hau da, nagusiki japoniar sukaldaritzan erabiltzen den wasabia baliatu dute,... [+]


Etruriar emakumeak greziarren begietan

Grezia, K.a. IV. mendea. Hainbat greziar pentsalarik, esaterako, Aristotelesek edo Heraklidesek, etruriarrei buruz idatzi zuten, Italiar penintsularen erdialdean eta iparraldean bizi zen herriari buruzko iritzi negatiboa jasoz. Etruriar emakumeak kritikatu zituzten bereziki, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude