Elamera lineala duela 4.300 inguru egungo Iranen erabiltzen zen idazkera da, ezagutzen den idazkera fonetikorik zaharrena; hau da, zeinuen bidez hotsak adierazten dituen idazkera.
Idazkera horren lehen aztarnak 1901ean topatu zituzten. Bada, orain, François Desset, Gian Pietro Basello, Matthieu Kervran eta Kambiz Tabibzadeh adituek, 15 urteko lanaren ondoren, elamera linealeko testu bat irakurtzea lortu dute.
Deszifratutako lehen esaldiak halaxe dio: “Marapshako damarentzat, Shumar-asurentzat, egin dut zilarrezko ontzi hau”.