Maitelan: garbiketa eta zaintza kooperatibizatzeko saiakera

Maitelan kooperatibako bazkideak.
Maitelan kooperatibako bazkideak.

2020ko abenduaren 27a
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

2020an sortu berri da Maitelan kooperatiba. Lehenik, Hernaniko Iturola garapen agentziako teknikariek eskatuta, ikerketa lana egin zuen EHUko Gezki institutuak, Beterri-Buruntza eskualdeko zaintza beharrak aztertuz. Horren ostean, duela bi urte, Hernaniko Amher SOS Arrazakeria taldeak eta Iturolak elkarlanean prozesu bat bultzatu zuten emakume migratuekin. 30-40 emakume biltzen ziren larunbatero eta denen artean identifikatu zituzten zaintza sektoreko hutsuneak: prekarietate nabarmena, kontraturik gabeko lanak, 900 euroren truke 24 orduz lan egiten zuten etxeko langile internoak... Prozesu horretan aukera ikusi zuten kooperatibizatuta sektorea eraldatzeko.

48 bazkideko kooperatiba integrala

2020ko otsailean egin zen Maitelan kooperatibaren batzar eratzailea. Prozesua hasi zuten 30-40 emakume migratuetatik, zazpi egin ziren langile bazkide: horietatik lau formalak dira eta beste hiru erregularizatu gabe daude (paperik ez dute), baina Maitelaneko egituretan parte hartzen dute erabakimen eta eskubide berberekin. Kooperatibara batzeko pausoa eman ez zuten gainerako langileekin lan poltsa sortu dute eta puntualki, langile bazkideek ezin dutenean zerbitzu bat burutu, lan poltsa horretara jotzen du Maitelanek.

Baina bazkide langileez gain, badira beste bi bazkide mota: erabiltzaileak (zerbitzua jasotzen dutenak) zortzi dira, hauetatik bost norbanakoak eta hiru erakundeak. Eta bazkide kolaboratzaileak, hauetatik 27 norbanakoak eta sei erakundeak. “Maitelanek hiru eragile horiek batzen ditu zaintzen gaia egun nola dagoen lantzeko eta nora iritsi nahi dugun pentsatzeko” azaldu du Ernesto Fernández koordinatzaileak. Argi dute zaintzen krisi hau konpontzeko “zaintzak desmerkantilizatu” behar direla: “Maitelan merkatuan dago baina modu politiko batean eta beste era batera egoterik ez duelako oraingoz. Maitelan ez da soluzioa, baina bide txiki bat hasi du zaintzen eraldaketaren bidean”.

Ernesto Fernández, Maitelan kooperatibako koordinatzailea.
Lan duina eta paperak helburu

Maitelanen helburua sektorea duintzea da, zaintza prekaritate estruktural horretatik ateratzeko. Horretarako, sortu orduko hitzarmen bat lantzen hasi ziren, lana duinduko zuten estaldura sozialak (oporrak, paga extrak...) bermatzeko. Baina oraindik ez dute helburu hori lortu. Fernándezek aitortu du badirela lan baldintza hobeak dituzten enpresa neoliberalak.

Zaintza lanaz gain garbiketa sektoreari ere eutsi diote hasieratik, “langileei gutxieneko egonkortasuna emateko. Zaintzaren sektorea oso aldakorra baita, garbiketa zerbitzua berriz, ez”. Soldatak kooperatibizatu nahi izan dituzte, hau da, egiten zen lana edozein izanda ere, orduko kobratzen zen kopuru gordina bera izatea. “Baina bi hitzarmen horiek txanpon beraren bi aurpegiak dira: garbiketakoa oso indartsua, eta zaintzakoa askotan existitu ere egiten ez dena”. Garbitasun hitzarmeneko soldata zaintzakoan aplikatuz gero, konturatu dira ezin dutela merkatuko prezioetan lehiatu: “Horregatik, urtarrilerako bereizi egingo ditugu zaintza lanak eta garbiketakoak, ezberdin kobratuko da. Galdutako bataila bat da, baina ezin da bestela egin”.
Maitelanen beste helburu bat papergabeen egoera kooperatiba bidez erregularizatzea da. Hor ere zailtasunak handiak dira: “Erregularizatu nahi dugun pertsona bakoitzeko kooperatibak 10.000 euroko kapital soziala izan behar du, eta horrez gain gutxienez lanaldiaren %80ko kontratu bat pertsona horrekin”.

Maitelan une honetan 11 zerbitzu ematen ari da, eta denen artean ez dira egun osoko lanaldi batera iristen: bi bazkide ari dira lanean, bat lanaldiaren %70ean eta bestea %20an. Zerbitzu gehiago lortzea da, Fernándezen ustez, aukera emango diena etorkizunean langileen estaldura sozialak hobetzeko, soldatak igotzeko eta paper gabeen egoera kooperatiba bidez erregularizatzeko.


LARRUN
2020ko abenduaren 27a
Azoka
Adinekoen zaintza kanaletik interesatuko zaizu...
2023-09-10 | Mati Iturralde
Zaintzaren iraultza

Iraultza txikien akanpadan parte hartu nuen uztailean, zaintzari buruzko hausnarketa egiteko. Mahaiaren inguruan bost emakume eseri ginen: Arabako etxe- eta zainketa-langileen elkarteko Laura eta Shirley; Denon bizitzak erdigunean taldeko Paula eta Ainhoa; eta Kukuso taldeko... [+]


2023-07-07 | Ilargi Manzanares
Donostiako La Paz erresidentzian adinekoak goizeko 6:15ean esnatzen dituztela salatu du ELAk

Donostiako La Paz egoitza Mondragon taldeko GSR kooperatibak kudeatzen du, Egiako auzoan. Hain goiz esnatzeak adinekoentzat lan karga handiagoa eta arreta okerragoa ekartzen du.


Analisia
Publiko-pribatu elkarlana

Urkulluk askotan aldarrikatu du sistema kapitalistaren muinean dagoen publiko-pribatu elkarlana, baina lotura hori gaur zertan den azaltzeko inolako asmorik gabe. Publikoa osagarria eta menpekoa denean, ezin dituenean merkatuaren interesak zanpatu, eta lege bidez inposatutako... [+]


Zaintzailearen zaintzaz

Maria Josefari alzheimerra diagnostikatu ziotenetik ahizparen eta alabaren artean zaintzen dute; gaixotasunak eragindako beldurrez, zailtasunez eta zamaz mintzatu da Maite, Maria Josefaren alaba.


Eguneraketa berriak daude