Bildu eskola publikora

Espainiako Estatuko Hezkuntza lege berria onartu zuten egunean, EAJk eta Junts per Cat-ek, biek elkarrekin, zuzenketa bat aurkeztu zuten. Helburua, eskola publikoaren garrantzia urardotzea eta eskola kontzertatua segurtatzea. Zirt edo zarteko zuzenketa zen: egunean aurkeztu eta egunean bozkatu. Berehala egin ziren bloke bi. Ezkerrekoan, eskola publikoa indartzearen alde, PSOE, Podemos, ERC, CUP, Más País, BNG eta Nueva Canarias: 174 boto. Eskumakoan, eskola publikoa indartzearen kontra, proposatzaile biak gehi PP, Vox, Ciudadanos, UPN, Coalición Canaria eta PRC: 170 boto. Abstentzioan, Teruel Existeko bakarra.

Munduko edozein txokotan bezala, ezkerra publikotasunaren alde (baita hezkuntzan ere), eskuina azpikontratazioaren alde. Tira, mundu guztia ken Euskal Herria, hemen ezkerreko sektore batek pribatuaren alde egiten jarraitzen baitu, bakar-bakarrik hezkuntzarako bada ere.

"EH Bilduren bost botoak erabakigarriak ziren: haien esku, zuzenketak aurrera egitea. Blokeetako partaideen zerrenda ikusita gezurra badirudi ere, bazegoen zalantza egiterik"

Zenbakiak horrela, EH Bilduren bost botoak erabakigarriak ziren: haien esku,  zuzenketak aurrera egitea. Blokeetako partaideen zerrenda ikusita gezurra badirudi ere, bazegoen zalantza egiterik bost diputatuek zer bozkatuko ote zuten.

Proposamenaren alde eginez gero, lege berritik ezabatuta geratuko zen administrazioak “plaza publikoen eskaintza nahikoaren bidez” segurtatu behar duela hezkuntzarako eskubidea.

Legetik ezabatuko zen segregazioaren kontrako asmoa, honako hau kenduta: “Nolanahi ere, gizarte-kohesioaren helburua lortu nahi da, bai eta ikasleen heterogeneotasuna hezkuntza-aukeratzat hartzea ere”. Segregazioarekin amaitzea zergatik ote da batzuentzat arazo?

Honako hau ere ezabatuko zuten: “Hezkuntza-administrazioek titulartasun publikoko ikastetxeen sarean gero eta ikaspostu gehiago sortzea sustatuko dute”. Negozioaren kontrakoa, agian?

Eskuin guztiek gura zuten hezkuntza-legea aldatu, ez zezan gehiago esan administrazioek ziurtatu behar dutela “behar adina plaza publiko” badagoela. Haien ustetan, administrazioek ziurtatu behar dute “behar adina plaza publiko nahiz hezkuntzaren zerbitzu publikoa bermatzen duten plazak” badaudela, eskola kontzertatua publikoaren parean jarrita.

Zorionez, Bilduk ezezkoa eman zion eskola kontzertatuaren aldeko eta hezkuntza publikoaren kontrako proposamenari, eta ez da legean jaso. Bilduk diot, ez EH Bilduk, Aralarreko militante izaniko diputatua abstenitu egin baitzen, Teruelgoarekin batera.

Balioko ahal du herri honetako ezker guztiak has daitezen publikoaren aldeko defentsan… baita hezkuntzan ere.

 

* Artikuluaren egilearekin kontaktuan jarrita,

Jon Iñarritu diputatuak argitu du bere abstentzioa bozketa telematikoko huts-egite baten

ondorioa izan zela, taldeko gainerako kideek bezala bozkatu nahi baitzuen.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


Energia berriztagarrien zabalpen masiboaren iruzurra

EH Biziriketik sarritan salatu izan dugu energia berriztagarrien zabalpen masibo honen atzean   ezkutatzen   den   eredu   ekonomikoa.   Hazkunde   ekonomikoa   ezinbesteko baldintza duen eredu ekonomikoan... [+]


Eguneraketa berriak daude