“Indarkeria matxistaren zantzua ezabatzen dugu tatuajearen bitartez”

  • Istorio pertsonal gogorren lekuko da Bartzelonako Desideratum tatuaje estudioa. Altruismoa eta enpatia batzen dira bertan, egoera traumatikoak gainditzeko bidean doako tatuajeak eskaintzen dizkiete indarkeria matxista jasan duten emakumeei edota minbizia izan dutenei. Duela hiru urte abiatu zuen proiektua Noemí Garcíak (Bartzelona, Herrialde Katalanak, 1977) tatuajeen berebiziko indarraren bitartez oinazearekin amaitzeko.

"Indarkeria matxistaren biktima izan den emakume bati orbain bat disimulatzen diozunean edo tatuaje bat ezabatzen diozunean, bere borrokan urrats bat gehiago ematen laguntzen ari zara" (Argazkia: Jordi Borràs)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Tatuaje estudioak Desideratum du izena, “oraindik bete ez den desira” esan nahi du. Azala apaintzeaz edo gure bizitzako gertakari garrantzitsuak gogorarazteaz harago, zer funtzio izan dezake tatuaje batek?

Tatuajea oso tresna boteretsua izan daiteke. Gure estudioan gertaera traumatikoak bizi dituzten emakumeak tatuatzen ditugu, hala nola indarkeria matxista jasan dutenak edo bularreko minbizia izan dutenak. Kasu horietan, sendatzeko eta norberarekin adiskidetzeko ahalmena du. Ahalduntze-ekintza bat da, zu zeu zarelako erabakitzen duena zer eraman nahi duzun betirako azalean. Indarkeria jasan duten emakumeen kasuan zauriak ixten laguntzen die, aurrera jarraitu ahal izateko bultzada emanez.

Estudiora hurbiltzeko erabaki hori, gehienetan, azaleko markak estaltzeko edo eraldatzeko beharretik sortzen da, marka horiek jasandako indarkeria eta erasotzailea uneoro gogora ekartzen dietelako.

Proiektu honetatik abiatuta, indarkeria fisikoaren modu anitzen lekuko izan gara. Oso gauza gogorrak dira, pertsona gehienek imajinatu ere egiten ez dituztenak. Aiztoz eta kuterrez egindako izenak, inizialak eta datak ikusi ditugu. Indarkeriaren ondorioz nork bere buruari egindako zaurien orbainak ere bai. Guzti horiek tatuaje pertsonalizatu batean transformatu ditugu, guztiz desberdina den irudi batean.

Kasu honetan tatuajeak etapa berri baten parte dira, bizitza berri baten hasiera. Baina indarkeria matxista adierazteko moduetako bat ere izan daitezke.

Zoritxarrez, bai. Izan ere, egiten ditugun tatuaje gehienak beste batzuk estaltzeko dira. Bikotekidearen izena tatuatzera behartzea edo hertsatzea ohikoa da, estudioa ireki genuenetik ikusi dugun konstante bat da. Orain itxaron-zerrendan badago neska bat, adibidez, mutil laguna tatuatzailea zuena. Gorputz osoa bere izenarekin markatu du. Gogoan dut baita ere eskuan zuen izena kentzera etorri zen emakume bat, beste eskuarekin momentu oro ezkutatzen zuena. Irudi hori desagertzea nahi dute, behar dute. Neska horri tatuajea egin genion izenaren gainean. Hilabete batzuen bueltan, berriro elkar ikusi genuenean, oraindik ez zen gai beste eskuarekin tatuajea tapatzeari uzteko.

Argazkia: Jordi Borràs

Indarkeria matxista jasan duen emakumearentzat, zenbateko garrantzia du bizitza osorako dirudien zerbait azaletik ezabatu ahal izateak?

Indarkeria matxistaren biktima izan den emakume bati orbain bat disimulatzen diozunean edo tatuaje bat ezabatzen diozunean, nolabait, bere borrokan urrats bat gehiago ematen laguntzen ari zara. Oso une berezia da beraientzat. Hainbeste arazo dituzte, pentsatzen dute konponbiderik ez duela; estigma daramate. Tatuajea eskaintzen diezunean aurpegia aldatzen zaie. Tratu txar emailearen izena tatuatuta eramatea suntsitzailea da psikologikoki. Jada bere azalean ez dagoela ohartzen direnean sekulako lasaitua hartzen dute. Beste arazo guztiek ere irtenbidea dutela dirudi orduan.  

Tatuatzen duenak ere indartsua izan behar du mentalki, egunez egun horrelako kasuei aurre egiteko.

Gogorra da, ez dugu ukatuko. Azkenean, emakume gehienek beren bizipenak kontatzen dizkizute eta istorio gogorrak dira. Badakigu indarkeria matxista existitzen dela, ia egunero ikusten dugu albistegietan, baina inoiz ez duzu imajinatzen horrelako basakeriak gertatzen direnik. Astakeria hain handiak daude… norbaitek feminismoa beharrezkoa ez dela edo indarkeria existitzen ez dela dioenean odola irakiten jartzen zait.

Bularreko minbiziaren ondoren aureola berreraikitzea ere doan eskaintzen duzue.

3D tatuaje hiperrealista egiten dugu, emaitza ikusgarria da. Minbizia izan duten emakumeei buruz esaten ez den zerbait da langabezian geratzen direla, egoera ekonomiko zailean. Bular-muturra berreraikitzea garestia da estetika zentroetan; 500-1.000 euro artean eskatzen dituzte. Minbiziaren ondoren, emakume batzuk ez daude gustura ispiluan ikusten duten irudiarekin. Badakigu berebiziko garrantzia duela horrek autoestimuan, horregatik aukera hori ere badute hemen.

Zuen estudioa leku segurua da emakumeentzat langile guztiak emakumeak zaretelako. Zure ustez, mistoak ez diren espazio gehiago egon beharko lirateke beste esparru batzuetan ere?

Zalantzarik gabe. Gure estudioko langile guztiak emakumeak gara egiten dugun lan sozialagatik. Ez luke zentzurik izango gizonezko batek tatuatuko balu, ez litzateke izango ez espazio eroso ez segurua. Hori izan zen talde osoa emakumeek osatzearen arrazoi nagusia. Gainera, bada modu bat emakumeon presentzia aldarrikatzeko ere, eta ikusgarritasuna izateko. Zentzu horretan oraindik egitekoa dagoela deritzot.

Terapia bidelagun
“Estudioa zabaldu aurretik arazoak dituzten pertsonekin zalditerapia egiten nuen, zalditerapeuta naiz. Bertan ezagutu nituen genero indarkeria jasan zuten emakume asko. Horregatik, nire bizitzari bira ematea erabaki nuenean, oso argi nituen hiru gauza: zaldiekin lanean jarraitu nahi nuela, tattoo-aren mundua izugarri gustatzen zitzaidala eta bokazio soziala zuen proiektu bati ekiteko gogoz nengoela. Horrela sortu zen Desideratum tatuaje estudioa”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gorputza
Gorputz hotsak
“Musika da mina kudeatzeko eta kanalizatzeko modu bat”

Ilusioz mintzo da Shrabani Aranzabe-Pita (Orissa, India, 1999) musikari, ikerlari eta pedagogoa. Alkizan (Gipuzkoa) hazi eta hezi da. Pandemian minbizia izan zuen, eta prozesu onkologiko horretatik Naturaren Doinuak jaialdia eta proiektua sortu du. Aurtengo jaialdia ekainaren... [+]


Gorputz hotsak
“Ikasi behar dugu ez dela normala izugarrizko mina izatea hilekoarengatik”

Sare sozialetako argitalpen baten bidez, otsailaren 23an, Ane Santesteban txirrindulariak (Errenteria, Gipuzkoa, 1990) endometriosia daukala iragarri zuen. Diagnostikoak lagundu egin dio ulertzen zergatik batzuetan gaizki sentitzen den bizikletan: “Kisteak aldaka okertzea... [+]


“Haurren jakin-min erotikoa kriminalizatzen, moralizatzen eta patologizatzen dugu helduok”

Ludotekan, gazte txokoan, udalekuetan... batzuk musukatzen ari direla, beste hark zakila erakutsi duela eta honakoak gorputzarekiko irainak jaso dituela, hori guztia kudeatzea ez dute erraza hezitzaileek. Adibide praktikoz lagunduta, 'Nola landu sexualitatea hezitzaileon... [+]


Gorputz hotsak
“Oso literala naizenez, marrazten dudana ulertzea gustatzen zait”

Irudimentsua eta umoretsua da, eta marraztea bere pasioa da. Oihan Iriarte Eletxigerrak (Bilbo, 2001) Autismoa eta biok (Txalaparta, 2025) liburu ilustratua sortu du autismoa ikusarazteko. Bere bizipenetatik abiatutako liburua da. Arte figuratiboaz baliatu da batez ere:... [+]


2025-04-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Chimamanda

Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Eskolaz kanpoko jarduerek kanpoan uzten dituzte premia bereziak dituzten haurrak

Bai ikastetxeek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerek, bai aisialdiari loturiko ekintzek eta udalekuek desgaitasunen bat duten haurrak kanpoan uzten dituzte maiz, eta hain justu, jarduera horiek bereziki onuragarriak dira premia bereziak dituzten haurrentzat. Hala dio... [+]


Gorputz hotsak
“Desgaitasunaren eta eskiaren mundua deskubrimendu bat izan da”

Orain arte desgaituak ez diren pertsonekin lehiatu da Uharteko Ipar Eski Taldeko Eneko Leyun eskiatzailea (Iruñea, 1998). 2024-2025 denboraldian, lehenengo aldiz parte hartu du Adimen Urritasuna duten Pertsonentzako Iraupeneko Eskiko Espainiako Txapelketan. Urrezko... [+]


Gorputz hotsak
“Kostarik kosta loditasuna desagerrarazi nahi duen mugimendu sozial bat dago”

Pertsona lodiek lodiak izateagatik bizi izan duten eta bizi duten indarkeriaren inguruan teorizatzeko espazio bat sortzea du helburu ‘Nadie hablará de nosotras’ podcastak. Cristina de Tena (Madril, 1990) eta Lara Gil (Fuenlabrada, Espainia, 1988) aktibista... [+]


Gorputz hotsak
“Garrantzitsua da Down sindromedunok oholtzan ikustea”

Gazteagotan baino lotsa handiagoa dauka, baina horrek ez dio saltsa askotan ibiltzeko gogoa kentzen Leire Zabalza Santestebani (Iruñea, 1990). Beste gauza askoren artean,  Motxila 21 musika taldeko kidea da. Nabarmendu du musika gauza asko aldarrikatzeko bide izan... [+]


Haur miopeen gorakada handia, kezka iturri: “Kanpoan jolastea oso inportantea da”

Miopia gero eta gehiago eta gero eta lehenago ari da garatzen, eta horren arriskua da dioptriak gehitzen joatea eta helduaroan begiari lotutako hainbat gaitz izateko aukerak dezente handitzea. “Eguzki-argia jasotzea inportantea da, eta denbora asko ez igarotzea oso gertu... [+]


Gorputz hotsak
“Mina albo batera utzi nahi dugu, kapitalismoarentzat ez delako errentagarria”

Istorioetan murgildu eta munduak eraikitzea gustuko du Iosune de Goñi García argazkilari, idazle eta itzultzaileak (Burlata, Nafarroa, 1993). Zaurietatik, gorputzetik eta minetik sortzen du askotan. Desgaitua eta gaixo kronikoa da, eta artea erabiltzen du... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


“Yoga onkologikoa xamurtasunean eta errespetuan oinarritzen da”

Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.


Eguneraketa berriak daude